01 de novembro de 2000,
Mikel Zuluaga atxilotu zuen Espaniako Poliziak, desobedientzia zibila sustatzeagatik. Garzon epaileak desobedientzia zibila bultzatzen zuten hainbat herri mugimenduren aurkako operazioa abiatu zuen Piztu txostenean oinarrituz, ETArena zela esanez. Zuluagak adierazi zuen publikoki txostena berak egina zela, ez zuela ETArekin zerikusirik eta epailearen aurrean deklaratzeko prest zegoela. Poliziak, baina, bere eta bere familiaren aurka kolpeka hasi eta etxe aurrean atxilotu zuen. Hurrengo egunetan, Bai Euskal Herriari, ABK eta Joxemi Zumalabe Fundazioko kide gehiago ere atxilotu zituzten.
Fonte:
Iturria: Erredakzioa, Mikel Zuluaga ‘Piztu’ txostenaren egilea atxilotu dute Garzon epailearen aginduz (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko azaroak 2).