Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Mickey Devine gose grebalaria hil zen Mazeko espetxean, Irlanda iparraldean

Fai
44
anos

20 de agosto de 1981,

Mickey Devine gose grebalaria hil zen Mazeko espetxean, Irlanda iparraldean. IRA Ofizialean sartu zen gazte, baina norabidearekin desados, INLA erakunde sozialista iraultzailearen sorreran hartu zuen parte. Espetxean zela, gose greba kolektiboan hartu zuen parte, IRAko presoekin batera, preso politiko estatusaren alde. 60 egun egin zituen jan gabe, eta Bobby Sandsek hasitako gose greba hartan hildako hamargarren eta azken presoa izan zen. Irlanda Iparraldean tentsio soziala lehertzear zen. Thatcherren gobernuak beste hitz batzuekin, baina, presoen eskakizunak onartu zituen azkenean.

Fonte:

David Beresford, Ten Men Dead. The story of the 1981 Irish hunger strike (Grafton Books).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo