06 de novembro de 1975,
Mendebaldeko Sahara okupatzeko martxa abiatu zuten marokoarrek, sahararrek Martxa Beltza deitzen dute. Hassan II.a Marokoko erregeak egin zuen dei ordura arte Espainiako Estatuaren kolonia zen sahararren herria okupatzera eta 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek hartu zuten parte. Saharar askok ihes egin eta Aljeriako errefuxiatu zelaietan hartu zuten babes. Fronte Polisarioak Sahara askatzeko borrokan jarraitzen du.
Fonte:
Iturria: Colin Murphy, Cantos de libertad en el Sáhara Occidental (Le Monde Diplomatique en español,
2009ko urria).