07 de xullo de 1985,
Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea ETAko presoek, Mikel Antza ARGIAko kazetari eta idazleak antolatuta. Imanol Larzabalek emandako kontzertua profitatu zuten haren bozgorailuen barruan, furgonetan ihes egiteko. Egiako etxebizitza batean egon ziren ezkutatuta bi hilabetez, erbestera jo ahal izan zuten arte. Ihesaren ostean, poliziak Josu Landa atxilotu zuen, hau ere ARGIAko kazetari eta idazlea, ihesarekin zerikusia izan zezakeelakoan, astekarirako Sarrionandia elkarrizketatu berria baitzen Martutenen –eta gerora mitikoa egin zen argazkia atera zion han–. Bere aurkako frogarik ez zuten eta libre geratu zen. Pikabea bi urte beranduago atxilotu zuten eta Sarrionandia Kuban bizi izan zen, 2021eko apirilean Euskal Herrira itzuli zen arte. Kortaturen Sarri, Sarri kantuak ihesaldi hura herri kulturan txertatu zuen.
Fonte:
Iturria: Esteban Galar Burua Tente (ARGIA, 1985eko uztailak 14)