Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Martin Loinazkoa misiolari gipuzkoarra hil zuten Nagasakin, gurutziltzatuta

Fai
428
anos

05 de febreiro de 1597,

Martin Loinazkoa misiolaria hil zuten Nagasakin, gurutziltzatuta. Frantziskotar ordenakoa, Japoniara joan zen misiolari 1596an, eta bertako hizkuntza ikasita, ebanjelizatzen eta gaixoak artatzen aritu zen.

Japoniar autoritateek hasieran kristauak onartzen bazituzten ere, batez ere monje budisten boterea muga zezaketelakoan, kolonizazio europarraren arriskua ikusten hasi ziren. Kristauak etsaitzat harturik, beren aurkako jazarpena hasi zuten, eta Martin beste 25 pertsonarekin batera hil zuten.

26 martirien monumentua Nagasakin.

Santu izendaturik, bere jatorria eztabaida iturri izan da Beasain, Bergara eta Ibarrangeluko herrien artean, eta egun Beasainen eta Bergaran gurtzen dute.

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo