27 de decembro de 2005,
Lourdes Iriondo kantari ezaguna hil zen. 1937an jaio zen Donostian, 1965ean Ez Dok Amairu talde abangoardistaren sortzaileetako bat izan zen, baina aurretik ere ezaguna zen bakarka eskaini zituen kantaldiengatik. Berritasunak ekarri zituen euskal musikara, eta taulan transmititzen zuen energiak ikus-entzule asko txunditurik uzten zituen. 1978an eman zuen bere azken emanaldia, aspalditik zuen bihotzeko gaitz batengatik egin zioten ebakuntzaren ondorioz agertokiak utzi behar izan baitzituen.
Fonte:
Iturria: Miel A. Elustondo, Ez Dok Amairu-ren gidaria (ARGIA, 2021eko martxoak 28).