Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lemoizko zentral nuklearraren aurka argi itzaltze masiboa egin zuten Deba ibarrean

Fai
46
anos

22 de novembro de 1979,

Lemoizko zentral nuklearraren aurka argi itzaltze masiboa egin zuten Deba ibarrean. Mugimendu antinuklearrak desobedientzia zibilaren kanpainen barruan burutuko zuen ohiko ekintzetako bat izan zen eta hainbat herritan egin zuten batera. Euskal Herri mailan deitutako lehen itzalaldia Gladys del Estal ekintzailearen hilketa salatzeko izan zen, 1980ko ekainaren 3an, ekimen zaratatsuekin uztartuta. 1982ko otsailaren 5ean, aldiz, “Energia Nuklearraren aurkako II. Itzalaldi eta Burrundara Orokorra” deitu zuten eta jende askok balkoietan kazerolada eginez lagundu zuen.

Fonte:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa)

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
3180
anos