Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Lehen aldiz erabili ziren napalm-bonbak Vietnamen aurka

Fai
74
anos

22 de decembro de 1950,

Lehen aldiz erabili ziren napalm-bonbak Vietnamen aurka. II. Mundu Gerra amaitzean, Frantziaren kolonia zen Vietnamen mugimendu antikolonialak indarra hartu zuen, eta Frantziako Gobernuarekin autonomia akordioa erdietsi zuten. Tropa frantsesek, ordea, mila zibil hil zituzten 1946ko azaroko eraso batean eta vietnamdar askok borroka egin beste irtenbiderik ez zutela ikusi zuten. Lau urtez, 1954 arte, luzatu zen Frantziaren eta Vietnamen arteko gerra. AEBek Frantzia babestu zuten, eta gastuen %40a hartu zuen bere gain. Gainera, estatubatuarren gerra-hegazkinek Viet Minh askapen gerrillaren tropak gauez mugitzera behartu zituzten. Vietnamdarrek irabazi zuten.

Fonte:

Iturria: Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
35
anos
1989-12-20
Fai
75
anos