01 de maio de 1965,
Langileen manifestazioak zapaldu zituen Espainiako Poliziak Bilbon, Donostian eta Portugaleten.
Donostiakoan, Boulevardean egin zuten hitzordua ELA, CNT eta UGTk osatutako Aliantza Sindikalak eta ETAk. Polizia frankistak, Francoren Guardiako taldeek eta Falangeko funtzionarioek, ordea, bertan bildutako 6.000 lagunen aurka egin zuen eta zauritu eta atxilotu ugari izan ziren. Errepresio basatian, borrekin armaturik, Donostiako falangista ezagunak nabarmendu ziren, besteren artean sindikatu bertikaletako idazkari José Luis Rivilla Vidaurre.
Bilbon poliziak gogor jo zuen 30.000 manifestarien aurka eta besteren artean ondorengoak atxilotu zituen: Angel Garitaonaindia, Julen Rotaetxe eta Antonio Morales apaizak eta Juan Manuel Idoiaga France Presseko korrespontsala. Portugaleten ere istilu handiak izan ziren Poliziaren eta manifestarien artean.
Egun hartan, ETAk ikurrinak jarri zituen goi-tentsioko kableetan, Bergaran, Gernikako mendietan eta Arrasaten.