25 de febreiro de 1994,
Kolono israeldar batek sarraskia egin zuen Hebrongo Al-Ibrahimi meskitan, Palestinan. Baruch Goldstein kolonoa bertan errezatzen ari zirenen aurka tiroka hasi zen. 29 palestinar hil zituen, eta 129 zauritu. Goldsteinek lotura zuen eskuin muturreko Kach erakundearekin. Osloko Ituna sinatu berria zen, eta atentatu honek hankaz gora jarri zituen palestinar eta israeldarren arteko aldebiko negoziaketetarako aukerak. Era berean, Hamasek, zeina PAHFrekin batera Itunaren aurka zegoen, Israelen aurkako bere lehen atentatu suizida egin zuen apirilean. Indarkeriak gora egingo zuen aro bat ireki zen Palestinan.
Fonte:
Iturria: Tareq Baconi, Hamas Contained. The Rise and Pacification of Palestinian Resistance (Stanford University Press).