Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Karlistek Lizarra hartu eta Estatuaren hiriburu izendatu zuten

Fai
152
anos

24 de agosto de 1873,

Karlistek Lizarra hartu eta Estatuaren hiriburu izendatu zuten. Lehen erasoaldia uztailean egin zuten eta hiria hiru egunez setiatu zuten. Gobernuaren tropek, ordea, erretiratzera behartu zituzten. Abuztuaren 17an hasi zuten bigarren erasoaldia, eta ia 1.000 kanoikada jaurti zituzten hiria defendatzen ari ziren 250 soldadu liberalen aurka. Hiria hartzean, errenditutako soldaduak Iruñera eskoltatu zituzten eta euren ausardia onartu. Estatu Karlistaren hiriburua ezarri zuten Lizarran handik hiru urtera, 1876an liberalek hartu zuten arte.

Fonte:

Ángel García-Sanz Marcotegui, Lugares de memoria liberal de la última guerra carlista en Navarra. Su presencia en el callejero de Pamplona (1873-1937)
(Historia contemporánea, 2004)

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo