14 de outubro de 2000,
Istiluak Baionan Miarritzeko Europar Batasunaren goi-bileraren azken egunean. Kontragailurreko talde ezkertiar eta abertzaleek manifestazioa deitu zuten, jende eta herri guztien eskubideak babestuko dituen Europa demokratikoaren alde. Manifestazioaren ondoren, ehun bat lagunek, aurpegiak estalita, banku baten egoitza erre zuten, eta Frantziako Polizia jendetzaren erdian sartu eta gas negar-eragilea botatzen hasi zen. Istiluak hirian zehar zertxobait zabaldu baziren ere, ez ziren aurreko egunetakoen mailara iritsi. Goi-bilerak iraun bitartean jazotako istiluetan dozenaka lagun atxilotu zituzten, eta zenbait mugaz bestaldera kanporatu zituzten.
Fonte:
Iturria: Eneko Bidegain, Bi pertsona preso sartu dituzte istiluetan parte hartu dutelakoan (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urriak 15).