20 de xuño de 1943,
Istilu larriak hasi ziren AEBetako Detroiten. AEBak II. Mundu Gerran sartu ostean automobil-industria gerra esfortzura bideratu zuten, horrek eskulanaren beharra sortu zuen hirian eta immigrazio handia eragin. Horrek, etxebizitza eskasiari eta zuri askoren arrazakeriari batuta, tentsio handia sortu zuen hirian. Zuri eta beltzen arteko borrokak istilu bilakatu ziren behin baino gehiagotan, eta zuriek –polizia askoren laguntzarekin– beltzen auzoei eraso egiten zieten bitartean, beltzek zurien negozio asko arpilatu zituzten. Armada federalak joan ziren hirian ordena ezartzera. Hiru egunez iraun zuten istiluek, eta 34 pertsona hil ziren, gehienak beltzak (25). Horietatik hamazazpi Poliziak hil zituen.
Fonte:
Iturria: Thomas J. Sugrue, The Origins of the Urban Crisis. Race and Inequality in Postwar Detroit (Princeton University Press).