09 de xullo de 2005,
Israelen aurkako BDS nazioarteko boikot kanpaina deitu zuten Palestinako 200 bat eragilek. Palestinako sindikatu, alderdi politiko eta herri mugimendu nagusien babesarekin jaio zen kanpaina eta palestinarren aldarrikapen historikoak bere eginez, horiek bete arte boikotarekin jarraituko dutela adierazia dute: nazioarteko akordioak osotasunean betetzea, lurraldeen okupazioarekin bukatzea, apartheidaren hesia eraistea, palestinarrei tratu berdintasuna bermatzea eta errefuxiatuen itzulera onartzea. Ghandik britainiar industria kolonialaren aurka egindako boikota zein Hegoafrikako apartheidaren erregimenaren aurkako nazioarteko boikot kanpainak hartu zituzten oinarri eta Israelgo enpresei milioika dolarreko negozioak galtzea eragin zien besteren artean.
Fonte:
Iturria: Jesús Valencia, Boicot a Israel. La solidaridad que demanda Palestina (Txalaparta).