27 de abril de 1981,
Idahon Gernikako Arbolaren kimua lapurtu zutela jakin zen. Apirilaren 18an, Aberri Egunaren karietara, AEBetako euskal komunitate handiena duen Idahoko hiriburuan, Boisen, Kapitolioaren eremuan egindako ekitaldi batean Gernikako Arbolaren kimua landatzera joan zen euskal ordezkaritza bat. Ezezagun talde batek, antza, biharamunean kimu hori ostu egin zuen. Ordezkaritzak, ordea, kimu bat baino gehiago eraman zituen, eta berehala berria landatu zuten.
Fonte:
Iturria: Erredakzioa, Robaron el retoño del árbol de Gernika que habían llevado a EE.UU. (Egin, 1981eko apirilak 28).