01 de febreiro de 2005,
Ibarretxe Planari bidea itxi zion Espainiako Kongresuak. Juan Jose Ibarretxek Madrilgo diputatuen aurrean euskal herritarren erabakitzeko eskubidea defendatu zuen. Emaitza: 313 aurkako boto eta aldeko 29. 2002an aurkeztu zuenetik, planak kritikak izan zituen Ezker Abertzalearen aldetik, ez zuelako Euskal Herri osoa hartzen. Halere, Legebiltzarrean hiru aldeko boto eta hiru kontrako eman zituen eta plana aurrera ateratzea ahalbidetu zuen. EAJn ere alderdiak bizkarra eman zion, Josu Jon Imaz presidenteak publikoki aurka zegoela adierazi zuen Vocentoko egunkarietara igorritako gutunean. Madrilgo porrotaren ostean, Ibarretxek Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak aurreratu zituen.
Fonte:
Iturria: El Congreso español se arroga la capacidad de decidir por los vascos (Gara, 2005eko otsailak 2).