Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hego Koreako diktaduraren aurkako Gwangjuko matxinada hasi zuten ikasle eta langileek

Fai
44
anos

18 de maio de 1980,

Hego Koreako diktaduraren aurkako Gwangjuko matxinada hasi zuten ikasle eta langileek. Chun Doo-hwan jeneralak zenbait hilabete lehenago estatu kolpea eman, AEBekin harreman onak abiatu eta boterea eskuratu zuen. Presidente izateko hautagai Kim Dae-jung atxilotu eta gerra-legea ezarri zuenean piztu zen Gwangjuko matxinada gisa ezagutzen den protesta. 200.000 bat manifestari biltzera iritsi ziren, eta horien aurka 23.000 soldadu bidali zituztela kalkulatzen da. Hurrengo hamar egunetan, indar errepresiboek muturreko bortizkeria erabili zuten eta ehunka pertsona atxilotu, torturatu eta hil zituzten. Matxinadak hurrengo hamarkadaetako erresistentziari forma eman zion, eta 1990eko hamarkadako demokratizazio prozesuarekin amaitu zen. 1996an epaitu zuten Doo-hwan krimen horiengatik eta heriotza zigorra jarri zioten, nahiz eta gero barkatu.

Fonte:

Iturria: Hwang Sk-yong, Lee Jae-eui eta Jeon Yong-ho, Gwangju Uprising. The Rebellion for Democracy in South Korea (Verso).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo

Fai
100
anos