06 de marzo de 1975,
Gerra kontseilua egin zuten Logroñon, hamabost euskal herritarren aurka. 1972ko apirilaren 28an Lazkaon egin zen manifestazioan parte hartzea egotzi zieten. Manifestazio hartan atxilotutako Migel Barandiaran ataundarra eta Agustin Alvarez urretxuarra torturatu egin zituzten komisaldegian, eta hurrengo egunetan atxilotu zituzten beste hamahiruak. Euskal Herria pil-pilean zen garai haietan, Francoren heriotza gertu ikusten zen eta ezkerreko mugimenduek pultsua bota zioten erregimenari.
Fonte:
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, IV. Liburukia, 1974-1976. Milis y polimilis (Txalaparta)