Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

ETAk armak lapurtu zizkion Ertzaintzari

Fai
42
anos
Gallego

28 de febreiro de 1983,

ETAk armak lapurtu zizkion Ertzaintzari. Gipuzkoako Aldundiko biltegian sartu zen ETAko komando bat, bertako ertzainak menperatu eta Star markako 112 pistola, 6.000 bala baino gehiago eta sei irrati igorgailu eta uniformeak eraman zituzten. Ertzaintzaren ibilgailu batekin eta agente baten autoarekin egin zuten alde.

Eratu berria zen Ertzaintza, eta ETAk adierazi zuen lapurretaren helburua ez zela Ertzaintzari eraso egitea. EAJk, ordea, haren aurkako eraso gisa ulertu zuen eta borroka antiterroristan buru-belarri sartu zen.

Ertzaintzaren lehen promozioan ETAk hainbat kide infiltratu zituzten, tartean ekintza honetarako informazioa eman zuen Iñaki de Juana.

Fonte:

Erredakzioa, Un comando se lleva 112 pistolas y la munición de la Ertzaina (Egin, 1983ko martxoak 1).

Este ano na historia: < >
Máis recente Máis antigo

Aniversarios deste mes:
|
Máis recente Máis antigo