24 de marzo de 1976,
Estatu kolpea jo zuen Argentinan Videla buru zuen junta militarrak. Hiru urte lehenago, 1973an Juan Domingo Peron erbestetik boterera itzuli ostean sortutako kaos politiko, ekonomiko eta sozialari militarrek izugarrizko errepresioarekin eta aberastasuna klase burgesaren interesen arabera antolatutako ekonomia liberalarekin erantzun zioten. Ekonomia liberalizatu eta errepresio gogorra ezarri zuten. Txilen eta Brasilen ez bezala, Argentinan Eliza errepresioaren kolaboratzaile izan zen, eta torturak eta hilketak babestu zituen. Helikopteroetatik jendea bizirik itsasora jaurtitzea ohiko exekuzio metodoa izan zen, besteren artean. Diktadurak 1983ra arte iraun zuen, eta epe horretan gerra zikinaren bidez 22.000 lagun desagerrarazi zituztela kalkulatzen da. Bahituen haurrak ostu eta diktaduraren aldeko familiei eman zitzaizkiela ere jakina da.
Fonte:
Iturria: Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).