04 de xaneiro de 1993,
Egin Irratiaren antena baten aurkako sabotajea egin zuten. Irratiak Donostia eta Orio arteko Mendizorrotzen zuen antenetako baten kableak ebakita aurkitu zituzten irratiko teknikariek. Erasoa istripua bailitzan pasatzeko moduan zegoen egina. Berehala konpondu zuten, baina oso bestela izango zen haizea egin izan balu egun hartan: emisioak gutxienez bi hilabetez eten eta Egin-i kalte ekonomiko handiak eragingo zizkiotela kalkulatu zuten.
Fonte:
Iturria: Erredakzioa, Saboteada la antena de Egin Irratia (Egin, 1993ko urtarrilak 5).