01 de decembro de 1975,
Donostiako Herri Ametsa ikastolari eraso egin zioten eskuin muturreko kideek. Herrera auzoko ikastola horretan kalte materialak eragin zituzten –argazkian, ikastolako haurrak 1975ean Urbasara irteeran–. Ez zen ikastola baten aurka halako talde batek eginiko lehen erasoa, ezta azkena ere. Urte bereko maiatzean Irungo Txingudi ikastolan kalteak eragin zituen ezezagun talde batek. 1978an lehergailu bat jarri zuten Gasteizko Olabide ikastolan. 1986ean, Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolari su ematen saiatu zen eskuin muturra eta kalte handiak eragin zituen. Aurretik ere, 1971an, Legazpiko ikastolari eraso egin zioten, kristalak apurtu eta euskararen aurkako pintaketak egin zituzten.
Fonte:
Iturria: Euskal Memoria Fundazioa.