19 de xuño de 2000,
‘Demoek’ Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak eraman zituzten Paueko artxibotik. Desobedientzia zibila praktikan jartzeagatik ezagun egin zen Demokrazia Euskal Herrian taldeko hainbat kide Paueko Departamentuko artxiboen egoitzan sartu eta agiriz betetako hainbat kutxa atera zituzten. Hartutako dokumentuetan Lapurdiko Biltzarrak Frantziako Iraultzaren garaian hartutako erabakien akta-liburua zegoen, eta bertan hiru euskal probintziek soilik osatutako departamentuaren alde egiten du eta Biarnorekin batzearen aurka azaldu. Poliziak hamabost demo atxilotu zituen hurrengo egunetan, eta horrekin Ipar Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko ekimenak oraindik eta oihartzun gehiago lortu zuen.
Fonte:
Iturria: Eneko Bidegain, ‘Demo’-ek Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak hartu dituzte Paueko egoitzatik (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko ekainak 20).