03 de decembro de 1976,
Bob Marley hiltzen saiatu zen CIA, bere etxean tirokatuta. Michael Manley ezkertiarraren Jamaikako Gobernua ezegonkortzeko kanpaina abian zuten AEBek, Castroren Kubarekin zituen harremanak tarteko. CIAk droga eta arma trafikoan, biolentzia armatuan, pobrezian eta esplotazio ekonomikoan oinarritutako ziklo politikoa bultzatu zuen. Giro horren aurka, Bob Marleyk kontzertu bat iragarri zuen abenduaren 5ean, Smile Jamaica izenburupean eta gobernuak bere aldeko propaganda egiteko erabili zuen, hauteskundeak deituta hamar egun geroagorako. Ordurako, Bob Marleyren kantuen hitzek CIAren etsai bilakatua zuten, eta eskuineko oposizioko Alderdi Laboristako pistolariak erabili zituen reggae izarra hiltzen saiatzeko. Ez zuten lortu.
Fonte:
Iturria: Casey Gane-McCalla, Inside the CIA’s Secret War in Jamaica (Over the Edge Books).