20 de maio de 2018,
Bizitza Da Handiena kanpainan murgildu ziren Donostiako eragile sozialak. Turismoaren Munduko Erakundeak hirian goi-bilera egin behar zuela baliatuz, 60tik gora herri mugimendu eta sindikatuk indarrak batu zituzten borroka sozialen astea antolatzeko. Ekimen desobedientez bete zuten astea. Aurreko egunean, Boulevardetik kalejiran abiatuz, eta Ertzaintza kanpaldi bat egingo zutelakoan engainatuta, 2002az geroztik hutsik zen sei solairuko eraikin publiko bat okupatuta hasi zen kanpaina. EAJ-PSE-EEren hiri eredu neoliberalari herri boterea eraikita erantzun beharra azpimarratu zuten.
Fonte:
Iturria: Maddi Txintxurreta, Herri boteretik “Euskal Erregimena” borrokatuz (ARGIA, 2018ko ekainak 3).