24 de xaneiro de 2000,
Berlingo Brandeburgoko Atean Itoiz urtegiaren aurkako ekintza ikusgarria egin zuten. Brandeburgoko Atean kateatu ziren Itoizekin Elkartasuna taldeko zazpi kide eta pankarta erraldoia zintzilikatu zuten. Suhiltzaileek joan behar izan zuten kateak askatzera, eta Poliziak guztiak atxilotu zituen. Monumentuan kalteak eragin izana leporatu zien epaileak, eta isun gogorrekin mehatxatu. Bira europarra abiatu zuten Itoizko urtegiaren proiektuan zeuden irregulartasunak salatu eta eraikuntza bertan behera uztea eskatzeko. Horretarako, fidantzapeko baldintzapeko askatasunaren baldintzak urratu eta Espainiako Estatutik kanpo joan ziren.
Fonte:
Iturria: Erredakzioa, Berlingo Brandeburgoko Ateraino eraman dute salaketa Itoizko ‘solidarioek’ (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko urtarrilak 25).