29 de abril de 1975,
AEBek Vietnamgo bere enbaxada ebakuatu behar izan zuten, gerra galdu berritan. Ez zituzten, ordea, haiekin kolaboratu zuten ia milioi bat vietnamdar ere ebakuatu, agindu zuten bezala eta askok ahal izan zuten moduan egin zuten ihes. Biharamunean, Ipar Vietnamgo armadak Saigon hiriburuaren kontrola bereganatu zuen. Horrela, gerra amaierara iritsi zen komunisten garaipenarekin eta AEBek egindako krimen kontaezinekin. 1 eta 3 milioi vietnamdar artean hil ziren estatubatuarren bonben ondorioz, gehienak zibilak, eta gerraren absurdu eta iraupen luzeak barne politikan arazo handiak eragin zizkien AEBei.
Fonte:
Iturria: Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).