Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako Gerran erabilia zuten 1950eko urte amaieran, baita Koreako Gerran, Mendebaldeko Saharan, Nigerian, El Salvadorren…
Baina duela 60 urtekoa lehen eraso sistematiko eta indiskriminatua izan zen. Eta ez zen azkena izango. 1972ko ekainaren 8an napalmez erasotu zuten Trảng Bàng herria. Phan Thị Kim Phúc bederatzi urteko neskatoa errepidera joan zen ihesi, baina hegazkin bat hurbildu zitzaion eta, berehala, suak bere arropa guztia eta gorputzaren bi herenak erre zizkion. Nick Ut vietnamdar argazkilaria hantxe zegoen, eta argazki ikonikoa atera zion. Berehala, neskatoa hartu eta ospitalera eraman zuen eta bere bizia salbatzen saia zitezen presioa egin zuen, Associated Press nazioarteko agentziako kide zela baliatuta. Hamalau hilabete eman zituen Kimek ospitalean eta hamazazpi ebakuntza egin zizkioten. Bizirik atera zen, baina oraindik jasaten dituen ondorio kroniko larriekin.
Gerora, datu soil baina latza erabiliz deskribatu zuen bizitakoa: “Napalma imajinatu daitekeen oinazerik izugarriena da… Urak 100 gradutan irakiten du eta napalmak 800 eta 1.200 gradutako tenperaturak eragiten ditu”. Gainera, gasolina baino denbora gehiago behar du erretzeko, errazago hedatzen da eta helburuetara hobeto itsasten da.
Hamalau hilabete eman zituen Kimek ospitalean eta hamazazpi ebakuntza egin zizkioten. Bizirik atera zen, baina oraindik jasaten dituen ondorio kroniko larriekin
Nick Uten argazkiak, besteak beste, Pulitzer saria jaso zuen, mundu osoan hedatu zen eta iritzi publikoan eragin sakona izan zuen. New York Times egunkariaren arabera: “AEBetan hazten ari zen sentimendu antibelikoa elikatu zuen eta, agian, Vietnamgo Gerraren amaiera bizkortu zuen”.
Arma su-eragilearen krudelkeria Nazio Batuen Erakundera (NBE) ere iritsi zen. 1980an NBEren Zenbait Arma Konbentzionalei buruzko Hitzarmenak (CCW) napalmaren erabilera debekatu zuen. Baina, batetik, CCWn parte hartzeko herrialdeek ez dute zertan bat egin hitzarmenaren protokolo guztiekin –nahikoa dute bost protokolotatik bi onartzearekin– eta horrek esan nahi du NBEko kide askok ez dutela napalmaren kontrako debekua errespetatzen. Eta, bestetik, debekuak helburu zibilei soilik eragiten die. Hau da, helburu militarren aurka erabil daiteke. Eta ederki dakigu, komeni zaienean, “helburu militar" kontzeptua zein malgua izan daitekeen.
Non é unha novidade, o mundo que o Homo omen sapiens explota cada vez máis se nos está empequeñeciendo. Catro días de festa e até Escandinavia, grazas ao queroseno sen impostos. Pola contra, o bo vasco elixirá lugares exóticos para as súas vacacións. Nesta revista, en... [+]