6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea daramate hainbat herritarrek. Udal gobernuak, baina, ez du jarrera aldatzeko asmorik.
“Irakurzaletasuna txikitatik sustatzea Debako liburutegiaren lehentasun nagusietako bat da”, esana du Debako Udalak, baina bertako debekuek ez dute halakorik islatzen. Liburutegiak nekez transmitituko die irakurzaletasuna, baztertu egiten baditu. 2 urtetik beherako umeak ezin dira liburutegian egon; eta beraz, umea besoetan, motxilan edo karroan duen erabiltzaile heldua ere ezin da liburutegian egon. 2-6 urte bitarteko haurrek 16:30etik 17:30era ez bada, gainerako ordu guztietan galarazita dute liburutegian egotea, eta, ondorioz, sarri adin ezberdineko senide eta lagunak ere ezin dira batera egon liburutegian. Pentsa, 15 urte bete arte goizez ezin dute liburutegian egon (7-9 urte artekoek 16:30etik 19:00etara dute baimendua liburutegia, 10-15 urtekoek 16:30etik 19:45era).
Zer dio udal gobernuak?
“Edozein adinetako umeak edozein ordutegian liburutegira joateak lortu nahi den giro lasaia eragotzi eta beste erabiltzaile batzuen beharrak asetzea oztopatuko lukeela pentsatzen dute”, diote Liburutegia Denontzat ekimen herritarretik, udal gobernuarekin izandako bilerak aipatuz. Baina zein ikuspegi dute umeen inguruan? Eta nola irakatsi belaunaldi (eta behar) ugariren arteko elkarbizitza eta errespetua, gainerakoekin elkartzea eragozten bazaie? Gainera, irizpideak ez al luke izan behar liburuak eta liburutegia gaizki erabiltzen ari denari arreta deitzea, adinkeriaz jokatu ordez? Are ulergaitzagoak dira Debako Ostolaza udal liburutegiko neurriak, jakinda haur liburutegia duela, liburutegi orokorraren barruan kristalez bereizita eta ate propioarekin. Eta gainera, haur liburutegiak propio liburuzaina duela, egun osoko jardunarekin.
Baina zein ikuspegi dute umeen inguruan? Eta nola irakatsi belaunaldi (eta behar) ezberdinen arteko elkarbizitza eta errespetua, gainerakoekin elkartzea eragozten bazaie?
Alazne Txurruka Debako alkatea umeen liburutegiko liburuzaina izan da urtetan, "eta kasua modu oso pertsonalean" hartu duela iritzi dio Liburutegia Denontzat ekimeneko kide batek.
Zer gehiago ezin duzun egin Debako liburutegian, haurra bazara
Nabarmena da haurrenganako bazterkeria. Helduak goiz eta arratsalde erabili dezake liburutegia, beste liburutegi batetik ekar diezaiokete behar duen liburua, eta “marrazki bat egiten, gurutzegrama bat osatzen, bideo bat ikusten, musika entzuten, irakurtzen… aritu daiteke, baina umeei ez zaie uzten margotzen, ezin dute margorik erabili, umeen libururik ere ezin da eskatu beste liburutegi batetik, zein zentzu du horrek? Urte guztian, gainera, ez da ezertxo ere antolatzen haientzat, ez ipuin kontaketarik, ez liburu aurkezpenik, ez tailerrik”, kritikatu du Liburutegia Denontzat-eko kideak. Izan ere, ordutegi diskriminatzailea ezabatzeko eskatzeaz gain, mailegutzatik harago doan liburutegi biziaren alde ere borrokatzen du taldeak: “Hilik dago”.
"Umeei ez zaie uzten margotzen, umeen libururik ere ezin da eskatu beste liburutegi batetik, eta urte guztian ez da ezertxo ere antolatzen haientzat, ez ipuin kontaketarik, ez liburu aurkezpenik, ez tailerrik"
Sinadurak, batzarrak, testigantza bilketa…
Sortu zenetik, Liburutegia Denontzat ekimena ez da geldirik egon. Udalarekin eta liburuzainekin bildu dira (“gaur egun umeen liburuzain dagoenak gurekin bat egiten du, baina liburutegiko teknikaria aldaketetara guztiz itxita dago”); 500 sinadura bildu dituzte herrian, diskriminazioa akabatzeko eskatuz; haur guztiak aintzat hartzen dituen “kale liburutegia” antolatu izan dute egun jakinetan; egoera salatzen duten erabiltzaileen testigantzak biltzen hasi dira… baina udal gobernuak ez du mugimendurik egin, eta joan den urte amaierako Herritartasun Batzordean egungo egoera aldatzearen aurka bozkatu zuten. Herritarrek Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzura jo dute, Debako liburutegia sarean baitago, baina momentuz ez dute erantzunik jaso. Aplikatzen diren neurriak liburutegiko araudiak jasotzen ez dituela-eta, desobedientzia ere planteatu du herritar talde honek, umeak edozein ordutan liburutegiaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]
Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]
Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]
Kasua auzitegietara eramateko aukera aztertzen ari dira.