Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

“Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin”

  • DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten biek, joan-etorrian, jira-bira amaigabe baina banaezinean. Harik eta irailetik ekainera, gutxika baina azkar eta behin betiko arrakalatu zen arte bien artekoa, eurek ere zer gertatu zen ondo jakin barik.

Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Orain bost urte pasatxo eman zenuen Basa (Elkar, 2019) lehenengo eleberria. Zahartzaroari begiratzen ziola esan liteke. Pleibak-ek, aldiz, nerabezaroari. Nondik dator fokua garai horretan ipintzeko gogoa?
Liburuaren muina ez zen izan historia hau kontatu edo gai hau lantzeko nahia. Nekarrena zen lengoaia literario jakin bat praktikan jartzeko gogoa; ahozkotik ahalik eta gertuen egongo zen lengoaia. Itziar Ugartek “zikinak jandako hizkuntza” proposatu zuen kontrazalerako, eta ondo deskribatzen du bilatu nahi nuena: hizkuntza bat esan-indarra daukana, ahozkotik hurbil dagoena eta gazte-giroari lotua. Erregistro horretan arituko ziren ahotsen bila nenbilela ailegatu nintzen pertsonaietara, eta hortik baita gure nerabezaroaren testuingurura ere.

Izan ere, Pleibak-en ezaugarri deigarrienetakoa da ahots narratzaileak darabilen hizkuntza. Nola definituko zenuke?
Azpimarratu nahiko nuke, lehenengo eta behin, liburu zehatz honetarako hartutako erabaki-multzoa dela hau, ez lengoaia literarioari buruzko irizpide orokorra. Normalean, narratibaz ari garenean, beste hautu batzuk esplizitatu egiten ditugu, eta hizkuntzari lotuak ez hainbeste. Baina hautuok beti daude hor. Niretzat inportantea da kontatzen ari zaren istorio horri ahalik eta ondoen doituko zaion erregistroa topatzea, erabaki konkretuak hartzea. Hizkuntza ez baita bakarrik esanahia, berbarena, esaldiarena eta paragrafoarena. Soinu-banda efektua ere badauka, eta informazio gehigarri pila bat berba bakoitzaren baitan.

Kasu honetan, irizpidea izan da ahalik eta zehaztasun lexiko handiena bilatzea. Bide horretan konturatu naiz, esan nahi nuena esateko, askotan pasatzen nintzela erdaratik edo bizkaieratik. Orduan, lexikoan irizpidea izan da malgu jokatzea, eta erdaratik datozen berbak erabiltzea baldin eta gaztelaniazko eta frantsesezko itzulpenak antzerakoak badira, edo euskarazko ordainak baino laburragoak edo indartsuagoak badira: brillante, hortero, liminal… Beraz, hiztegiarekin malgu jokatzea erabaki dut. Eta kontrara, sintaxian zorrotza izan naiz: garrantzia handia eman diot euskarazko egiturak zaintzeari. Uxue Alberdik Hetero-ri buruzko ARGIAko elkarrizketan aipatu zuen moduan, hizkuntza arduratik edo arduragabekeriatik apur dezakezu. Ni ahalegindu naiz arduraz egiten, eta, apurtu dudan tokietan, kontzientzia osoz jokatzen, pentsatuta irabazteko gehiago daukagula horrela, galtzeko baino.

"Askok eduki dugu lehenengo 'bikote harremana' lagun batekin, hala identifikatu ez arren"

Sonoritateari dagokionez, Andrea Abreuren Panza de Burro (Barret, 2020) oso adibide ona da. Ingurukook, irakurri genuenean, geure buruari galdetu genion posible ote zen halako zerbait egitea euskaraz. Nik uste, hura idatzita dagoen modua euskaraz emango bagenu, hurbilago legokeela, euskalkitik baino, sukalkitik: esandako moduan idatzita, berbak elkartuta eta janda, ortografia-arauei bazter eginda… Hainbesteko apurdura euskararen kalterako litzateke, batetik, komunikatiboki, bideragarria ez delako, Abreuren Tenerifeko hizkera hurbilago baitago Zaragozako erdal hiztun baten hizkeratik, gure mendebaldeko euskara lapurtar batenarengandik edo euskalkirik ez duen hiztun batenarengandik baino. Eta bestetik, apurdurei eutsi ahal izateko, egiturak sendo egon behar duelako: gure kasuan, hizkuntza-egitura sendorik ez dugunez, batu baino, euskaldunon komunitatea zatitu egingo luke gehiago. Esperimentaziorako tarterik ez daukagula esan nahi du horrek? Ez. Horrekin jokatzen saiatu naiz. Gauza konkretuetan bilatu dut jolasa, adibidez, markak edo oso geuretuta ditugun erdarazko esaerak esaten ditugun moduan idatzita. Euskara batuari bitartekoak topatzen saiatu naiz, testuaren osotasunaren karga eta ulermenaren ardatza galdu gabe betiere.

Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Panza de burro bada gaztelaniazko literaturan azken urteetan eman den nerabezaroari begirako korronte baten parte. Pleibak-i ere har dakioke horren eragina. Zelan esango zenuke lurreratzen direla gurearekin ukipen-egoeran dauden literaturetako mugimenduak euskal literatur sisteman?
Nire inguruan behintzat guztiok irakurtzen dugu erdarazko literatura, gaztelaniazkoa eta anglosaxoia, baita frantsesa ere. Eta esango nuke oso zabalik gaudela beste literatura batzuetan sortzen dena jasotzeko.

Bestalde, gaitza zait orokortzea, baina iruditzen zait, duela gutxira arte, oso zurruna izan dela gure errealitateaz kontatu ahal izan dugun errelatoa: bereizi behar genituen alde bata eta bestea, zuria eta beltza... Eta, biziraun ahal izateko, geure buruari buruz sortu dugun errelato horren barruan ailegatu gara honaino, bere abantaila eta desabantailekin. Testuingurua aldatzen eta zabaltzen joan da, ordea, eta era berean espero dut errelato literarioa are askotarikoagoa izatea bost urte barru, hamar urte barru. Orain, beste gai batzuk problematizatzen hasi garen moduan, beste gatazka batzuk politikotzat hartzen eta gauzak izendatzen, fikzioan ere eragingo du ikuspegi horrek, eta zabalduko da garrantzitsutzat edo idazteko zilegitzat ditugun gaien zerrenda.

Bestalde, ez da kasualitatea nerabezaroak halako interesa sortzea, geure burua inoiz baino gehiago eraikitzen eta definitzen joan ohi baikara garai horretan. Zer forma hartzen du aroak liburuan?
Lehen aipatutako liburuak eta oraingoak ere iniziaziozkotzat hartzen dira askotan. Bada trantsizio bat: pertsonaiak heltzen ari dira, baina ume-buztana zintzilik daramate oraindik. Hor daude, erdibidean. Oso garai intentsoa da eta, nire ustez, hunkigarria. Denok egon baikara hor, denok izan gara izaki hori, instituturako kamiseta moztua eta modako kanpanoloak janzten dituena, eta, aldi berean, umetako pijamarekin lo egiten jarraitzen duena.

Kontraste handi-handiko sasoia da, norberarengan, gorputzean, inguruak baldintzatzen zaituen eran… Gure kasuan, gelakide guztiok ibili ginen eskola berean 6 urtetik 16ra, denok ustez baldintza berdinetan. Gerora ikusi dut, baina, zenbateraino gentozen bakoitza geure egoerak markatuta. 14 urterekin ez zara konturatzen kartak aldez aurretik banatuta daudela, ez zure kartak on samarrak direnean behintzat; zure jatorrizko estraktu sozioekonomiko eta kulturalaren arabera, baliabide batzuk izango dituzulako, gustu batzuk, afinitate batzuk… Bien bitartean, zeure izatea eraikitzen ari zara, barrura begira, baina baita besteekiko elkarreraginean ere, taldeari begira, nor aukeratzen duzun eta nork aukeratzen zaituen… Dena dago baldintzatuta. Alde guztietatik lehertzen den etapa da nerabezaroa, eta haren baitan konplexutasuna bilatzeko eta sakontzeko tartea ematen du.

Hala ere, gaur egunetik ari da Pleibak: Joneren begirada helduak kontatzen du 2000ko hamarkadako nerabezaro hori.
Umeen edo nerabeen ahotsak idatzira ekartzeak arrisku batzuk ditu, nire ustez: diskurtso oso naifak egiten buka dezakezu edo, guztiz kontrara, heldu batek esan eta pentsatuko lituzkeen gauzak pertsonaia gazteago baten ahotan jartzen. Ahots hori behar bezala doitzea gaitzagoa egiten zitzaidanez, egokiagoa iritzi nion distantzia hartzeari.

Bestetik, gertatu zenari buruz ikuspegi kritikoagoa edukitzeko aukera ematen zidan horrek. Garai horrek gaur egunetik desberdin ikusten ditudan hainbat geruza ditu, eta bigarren irakurketa egiteko gogoa neukan. Kontziente izanik irakurketa nostalgiko bat egiteak dauzkan arriskuez, hori bai. Ahalegindu naiz hortik ihes egiten. Uste dut iragana idealizatzea dela nostalgiaren arrisku handienetako bat. Azken urteotan eta pandemiaz geroztik bereziki, diskurtso apokaliptikoak nabarmendu diren honetan, ematen du mundua orain dagoen moduan edo okerrago egongo dela beti, eta, beraz, lehengo guztia hobea zela. Eta hori ez da horrela: bai lehengoak eta bai oraingoak baditu bere argi-ilunak. Horren aurrean, saiatu naiz ahalik eta zehatzena izaten gertakizunetan, eta ahalik eta objektiboena deskribapenetan, zenbait gauza problematizatzeko bidea zabaltzeko.

Arauaren kontuari tiraka, liburua idatziko lukeena Polly litzatekeela esanez hasten da kontakizuna. Izan ere, gutxietsi ohi ditugun ahotsek hartuko dute fokua: feminismoan kabitzen ez den baina bizitza zaintzen ematen duen Beda, manifetara joan arren gaztetxera gonbidatzen ez duten Jone… Azkura eragiten du batzuetan.
Autokritika egiten saiatu naiz. Nerabezaroan motibo askogatik apurtzen dira harremanak. Kasu honetan, Joneren begiradak behin eta berriro ikusarazten digu, garai hartan behintzat, zaku berean sartzen genituela militatzen ez zuten lagun guztiak, kontuan eduki barik beharbada beldurragatik ez zeudela hor, edo informazio faltagatik, edo interes faltagatik, edo desberdin pentsatzen zutelako. Eta, orain, atzera begiratuta, nabarmena da, ordura arte hur-hurrekoak izandako lagunekin ere, egun batetik bestera zer jarri genuen balioan eta zeri kendu genion garrantzia, eta zelako amildegia sortu zuen horrek lagun taldeetan.

Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Gizonekiko harremanak eta zisheteropatriarkatuaren inposaketak ere modu desberdinetan zeharkatzen ditu Polly eta Jone.
Bai, eta inposaketa horrek geruza asko ditu, horregatik ahalegindu naiz ahalik eta gehien zehazten eta konplexuago egiten. Biak zeharkatzen ditu ideologia berberak, baina, harremanen kasuan adibidez, desberdin proiektatzen dute desio dutena. Akordatzen zara zelan egoten ziren linterna batzuk irudiak proiektatzen zituztenak? Estalkia aldatu eta irudi desberdinak eman zenitzakeen. Ba, Jone eta Pollyren kasuan, berdina da: linterna berbera daukate, baina proiekzioak desberdinak dira. Jonek muturreko emozioak sorraraziko dizkion norbait bilatzen du Adrirengan, estutzen duen horretatik guztitik aldentzeko ihesbide bat eskainiko dion tipo bat. Eta, Pollyk, aldiz, manifa batean Etxebarekin topo egin eta segundora irudikatzen du bien balizko bikote-bizitza militante perfektua.

Autokritika egiten saiatu naiz horretan ere; errazago identifikatzen ditugu biolentzia eta botere-harremanak etxetik kanpo edo inguru ez-politizatuetan gertatzen direnean. Lokaleko mutilak erraz kantzelatzen ditugu lagun bati mamada bat egiteko ordaindu dioten tiparen inguruan berbetan ari direnean, edo dantza-taldekoak erdi brometan neska bati ezpata bat hankartetik sartzen diotenean. Etxean gehiago kosta zaigu. Pankartak jartzen edo turnoak egiten ari den kidea, kantzelatu? Zelan ba? Uste dut beranduago heldu garela irakurketa horretara. Eta hori ere kontatu nahi nuen: kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, etxekoekin zeinen barkaberak izan garen.

"Hizkuntza arduraz apurtzen ahalegindu naiz, eta, apurtu dudan tokietan, kontzientzia osoz jokatzen, pentsatuta irabazteko gehiago daukagula horrela, galtzeko baino"

Maitegorrotoa da bi protagonisten artekoa; emozio gama osoa gordetzen du harremanak. Biak ere norbere burua elkarri begira eta elkarrekiko erreakzioan eraikitzen ariko balira lez.
Garrantzia handia eman diot pertsonaiak eraikitzean heroia-antiheroia oposizioan ez erortzeari. Joera dugu gauzak dikotomietan ulertzeko: baserria eta kalea, lokala eta gaztetxea, Polly eta Jone… Eta ez nuke nahi ez bi pertsonaiak eta ez giroak horrela uler daitezen. Hori baino konplexuagoak dira, eta jarraidura baten barruan irudikatzen ditut atzera eta aurrera. Jonek eta Pollyk badute mundu partekatu bat, baita hainbeste partekatzen ez dituzten eremuak ere. Biek maite dute elkar, biek egin diote min elkarri; ez dago “onik” eta “txarrik”.

Bestalde, gutako askok eduki dugu gure lehenengo “bikote harremana” lagun batekin, hala identifikatu ez arren. Hor egon da maitemintzea, idealizazioa, elkar ezagutzea, hurbiltzea, esklusibotasun nahia, zeloak, haustura eta dolua. Bere fase guztiekin. Jone eta Pollyrena ere horrela irudikatzen nuen nik. Amaitu bako dolu baten geruza moduko batek estaltzen du liburua. Azken urteotan ugaritzen ari dira adiskidetasunaren inguruko gogoeta kritikoak, baina nik behintzat dinamika asko eduki ditut izendatu gabe oraintsura arte. Liburuan aipatzen da momentu batean zelan berbak falta izan genituen haustura haiek gauzatzeko eta ulertzeko. Berbak, edo filmak, edo kantak… Bikote-harremanak proiektatzeko eduki dugun iruditeria hori guztia, sanoa zen ala ez eztabaidatzera sartu gabe.

Paperean dugunaz gain, beste kontakizun eta kantu batzuei ere egingo die bidea Pleibak-ek, MICErekin eta beste bertsolari batzuekin batera liburutik abiatutako emanaldiak egiten ari zara-eta. Nola sortu ziren emanaldiok?
Berrizko aurkezpenerako sortu zen formatua, berez. Liburuan kontatzen denari beste bizitza bat ematen dio, beste ahots eta begirada batzuek geruzak gehitzen dizkiote. Eta, bide batez, kanturako plazak sortzen ditugu elkarrentzat: Kontrako Eztarritik-en esaten den moduan, festan gonbidatuak izatetik harago, geure festa sortzea da hau. Niretzat liburu hau idaztea bera izan da gure jai bat sortzea, geure musikarekin, geure erreferenteekin, geure hizkuntzarekin… Geure jaia da Pleibak.


Interésache pola canle: Euskal literatura
Homenaxe a Txillardegi no decimotercer aniversario da súa morte
Este martes cúmprense trece anos da morte de Jose Luís Alvarez Enparantza Txillardegi, e con motivo diso, celebrouse un acto multitudinario na praza Gaskonia da Antiga. Como cada ano, familiares, amigos e euskaltzales de Txillardegi déronse cita no evento. no acto celebrado... [+]

2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, a semana da novela negra vasca en Baztan
A semana da novela negra en eúscaro celébrase por undécima vez, do 20 ao 26 de xaneiro. Numerosas actividades terán lugar en diferentes localidades do val do Baztan. Trátase de presentacións de libros, mesas redondas, charlas e actos culturais, e a participación nas... [+]

2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Sumando unha iniciativa, estas son as nove prazas de libros e discos en eúscaro para este ano.
Quen queira coñecer as novidades da cultura vasca e comprar directamente a autores e editoriais, ten ao longo do ano varias feiras e iniciativas. Algúns teñen unha tradición de moitos anos e outros son máis recentes; moitos deles son temáticos e outros xeneralizados... [+]

Jon Tartas
'O camiño para matar Ontsa': o sacerdote neurótico escondido coa pistola

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - data de morte descoñecida) non é un dos escritores máis famosos da historia das nosas letras e, con todo, descubrimos cousas boas nesta “peza mendre” cuxo título, admitámoslo desde o principio, non é probablemente o máis comercial dos... [+]


Sukar Horiak entrega o venres os premios do concurso literario sobre futuros habitables
Bilboko Zirika! A repartición realizarase na zona urbana, o venres ás 19:00 horas. Os textos difundiranse a través de fanzine e nas redes sociais.

2024-12-05 | Leire Ibar
A Feira de Durango abre as súas portas coa visita dos alumnos
O 5 de decembro celebraranse talleres, conferencias e espectáculos dirixidos ao alumnado e profesorado. A través das dinámicas poder coñecer aos creadores e contactar con eles. O aforamento xa está completo para a mañá do alumnado. ARGIA preparou unha ampla oferta... [+]

"A literatura é un lugar para a complexidade, non para dar leccións"
Uxue Alberdi acaba de publicar a súa sétima obra para adultos, a terceira no conto: Hetero (Susa, 2024). O libro recolle oito narracións, e o punto de partida de todas elas foi unha paisaxe, un momento ou unha relación que lle fixo pararse na memoria e pensar “algunha vez... [+]

O alumnado de ESO presenta o concurso de lectura para o fomento da literatura
Tras o seu éxito nas escolas de Eslovenia, a editorial Alberdania trouxo aos centros educativos de Euskal Herria o concurso de lectura Joko Ona Denontzat: O alumnado da ESO lerá por grupos “libros de alta calidade” e seleccionando avatar irá superando os retos asociados... [+]

Leire Lakasta Mugeta
"As palabras son pedras para Ernaux e o coitelo de escritura"
A escritora Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) traduciu ao euskera un libro de entrevistas no que reflexiona sobre a súa poética e a súa función: A escritura é un coitelo (Katakrak, 2024). Durante a entrevista, ademais de comentar as opcións estéticas e políticas... [+]

‘Politeísmo salvaxe’: catro días nos pensamentos de Angela Davis e Jule Goikoetxea
Goikoetxea publicou un novo libro coa editorial Susa: Politeísmo salvaxe. A pesar de cualificala como novela, é unha crónica doce e viva que fará que o lector se penetre nos pensamentos de Goikoetxea. A presentación tivo lugar no soto da rúa San Jerónimo de Donostia-San... [+]

Coa axuda dos xigantes e rodeados de nenos presentamos o libro 'A aventura xigante'
Unha gran aventura. O libro infantil Salba dezagun kalejira foi presentado de forma especial por ARGIA, na capital guipuscoana. Moitos nenos e pais reuníronse en torno ao conto de Gorka Bereziartua e Adur Larrea, e houbo tempo para a festa, para bailar, para contar contos e... [+]

Aprendendo a escribir contos: por onde empezar e a que seguir?
Garazi Arrula (Tafalla, 1987) e Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) foron convidadas por Mikel Ayerbe (Azpeitia, 1980) á segunda dos faladoiros sobre literatura vasca, Idazeaz. O tema deste programa de entrevistas foi o conto vasco, e entre outras cousas, falaron sobre os procesos... [+]

Uxue Juarez. Palabras mistos
"Os poemas son esas ondas que se producen cando lanzas unha pedra á auga"
Fai case 10 anos que tiven como titora no Bacharelato, reuninme con Uxue Juarez na caseta Toureau (Alkiza) do museo Ur Mara, rodeada de haxas e esculturas de Koldobika Jauregi. Uxue segue sendo a autoridade para min, pero noutro sentido agora. Leva un amplo sorriso na cara e na... [+]

Katixa Dolhare-Zaldunbide
"Apréndese a gozar da literatura e hai que traballar ese proceso de aprendizaxe na aula"
É profesor de Literatura, investigador e escritor afincado en Banka. A finais de setembro celebrouse en Itsasu unha charla sobre a poesía de Ipar Euskal Herria. Entre outras cousas, empezamos a charlar con el para que nos trouxesen aos que se equivocaron.

Presentación do libro 'Abentura erraldoia' acompañado duns pasacalles de xigantes e cabezudos, este venres en Gros de Donostia
A comparsa de xigantes e cabezudos do barrio donostiarra de Gros contará cunha kalejira e un baile amenizado pola presentación de libros que organizou ARGIA este venres: Unha gran aventura. Os autores Gorka Bereziartua e Adur Larrea presentan a kalejira Salba dezagun, que se... [+]

Eguneraketa berriak daude