Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz: Urriaren 20an.
------------------------------------
Eukaliptoaren hostoak laukizuzenak dira, finak eta luzexkak, angelu zuzeneko lau puntakoak, erliebea dutenak, konplexuak, xuabeak, paperezkoak. Zigilu bana dute: zenbakiak, irudiak eta sinboloak, eta kolorearen araberako balioa. Billeteak dira.
Usain ederra dario antzezlanari. Sinopsiak eta sarreran botatako eukalipto esentziaren dosiak eroso esertzera eraman nau. Bihurrikeriaren tankera hartu diot hasieratik: metaforaz, esanahiez eta kritikaz beterik datorkidalakoan nago, umorez eta ironiaz, zuzen eta zeharka, argi eta garbi arituko dena. Hala izan da.
Euskal Herriko basoak jada ez dira basoak, landaketak dira. Antzerkian egiten duten nahigabeko hausnarketetako batean diote. Eukaliptoa bertako basoetara ekartzeak naturala ez den natura sortzen du, interes ekonomiko bati erantzuten diona. Matematika da, zenbakiez ari bagara, hamabost urtetan enborrak bota eta saltzea 40 urtetan egitea baino azkarragoa dela esaten diguna, denbora laburragoan irabazi handiagoa. Pentsaera kapitalistak besterik ikusten uzten ez digunez, aukera onena dela erabakiko du naturaren gainetik pasa eta munduaren jabe eginez.
Obra nahiko narratiboa da. Hitzak garrantzia handia du eta, nire gusturako, irudiak gutxitxo. Dena den, momentu ederrak eskaintzen dituzte, eskuak antzezle bihurtzen direnekoak, esaterako, edo enborra irudikatzeko haietako baten gorputzak hartzen duen sendotasuna. Esanguratsuena argiekin egiten duten jolasa da: berdea zuhaitzetarako, gorria ustelkerirako… Etengabe eraldatzen dituzte eta horrek agerpena janzten du. Eszenako elementu guztiak artifizialak dira, obraren ikuspegia indartzen dutelarik. Naturala den bakarra aktoreen euskara da; jatorra eta sanoa, bizkaiera, betierekoa eta eskertzekoa, bide batez.
Interesgarria da jokaera eta logika honez hitz egiteko naturara jo izana, ez baita ohikoena. Obra honek errekurtso naturalen esplotazioaz hitz egiten du publikoa probokatzeraino, eta eukaliptoa erabili arma kapitalista gisa. Bi protagonistak kontraesanez beteriko basozainak dira, euren ondorioetara pixkanaka iristen direnak, euren errealitatetik hitz egiten dutenak. Euskal Herria berde eta ekologista batean kokatu dute istorioa, hura ere erosi egiten dela kontatu eta hainbat ideal lurperatuta. Obraren hasierak kobertura ematen du gai potolo honen gainean barrez hasteko. Protagonista, zuhaitzaren gorputzean, exotikoa bilakatzen hasiko baita, esentzia propioa bilatzen, originala izaten, abariziosoa, lizuna, berria, erakargarria, handia, onena. Nor ez da sentitu inoiz eukalipto? Eta nork ez du inoiz amestu udazkenarekin?
ZORRETAN
Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.
----------------------------------------
Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]
MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.
----------------------------------------------
Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]
Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.
Antzokiko atarira... [+]
Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.
30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)
--------------------------------------------------------
Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]