Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen, hautagaien artean, estatuaren biktima bakarra. Aldiz, ETAren bi biktimak EAJ, PSE-EE zein EH Bilduren aldeko bozka jaso zuten. EH Bilduk “oso larritzat” jo du estatuaren biktimak berriz ere baztertzea. EAJk eta PSE-EEk EH Bilduri leporatu diote gertatutakoaren ardura. ARGIA Garaialderekin mintzatu da.
Asteazkenean zure hautagaitza atzera bota zuten. Nola sentitu zinen?
Ez da gai pertsonala. Ni ez izendatzea, azkenerako, ordezkatzen dudana kanpoan uztea da. Estatuaren biktimak ordezkatzen ditut eta hori da nahi dutena: estatuaren biktimen inongo ordezkaririk ez egotea. Ez dut pertsonalki hartu, baina noski, diskriminazio eta tratu txar horrek min egiten du, dudarik gabe. Iruditzen zait umiliagarria, lotsagarria, onartezina, ez dakit zenbat adjektibo jarriko nizkiokeen.
Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen. EAJk eta PSEk aurretik egina zuten ni baztertzeko paktua, estatuaren biktimen ordezkaritza baztertzeko.
María Jauregi eta Josu Elespe ETAren biktimak bai egongo direla Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluan.
Bai, ETAren bi biktima egongo dira. Egon behar dute, nola ez. Baina estatuaren biktimen ordezkaritza batek ere egon beharko luke, benetan bizikidetzaren alde egin nahi bada, benetan gutxieneko justizia baten alde egin nahi bada, aitortza minimo bat egongo bada, eta ez errepikatzeko bermeak ezarri nahi badira.
Estatu terrorismoaren biktima gisa proposatu zaitu EH Bilduk, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseilurako, eskuin muturreko Triple A taldeak zure aita Paulo Garaialde hil zuelako. Laburbilduko diguzu zer gertatu zen?
Aita taxilaria zen. 60 urte bete zituen gauean hil zuten. Trenbide bazterrean agertu zen bere gorpua hurrengo eguerdian. Guk ez genuen ezer jakin hasiera batean. Amak esan zuen: "Honek istripuren bat izan du, bidaia batengatik balitz abisatuko luke". Ospitaletara deitu eta berririk ez. Ahizpak eta osaba batek Guardia Zibilaren kuartelera jo zuten. Esan zieten gorpu bat zegoela gorputegian eta begiratzeko nahi bazuten. Horrela aurkitu genuen. Ondoren, Triple Ak aldarrikatu zuen. Terrorismo zantzuak egonik ere kasua ez zuten Auzitegi Nazionalera pasa, Tolosako epaitegian geratu zen, eta hilabete baten bueltan itxi zuten, ezer ikertu gabe.
"Ez da gai pertsonala, ni ez izendatzea ordezkatzen dudana kanpoan uztea da: estatuaren biktimak"
Zergatik eman zenion baiezkoa Gogorako Zuzendaritza Kontseiluan sartzeko proposamenari? Zerk bultzatu zintuen?
Ardura, erantzukizun eta konpromiso guztiarekin hartu nuen. EH Bilduri eskerrak eman behar dizkiot aitortza horrengatik. Oso garbi nuen zer nintzen hor: estatuaren biktimen ordezkaria. Momentu batzuetan zalantza, noski, ea gaiak eskatzen duen neurria emateko gai izango nintzen.
Egiari Zor oso kritiko agertu da gertatutakoarekin, biktima eta biktimario batzuei eta besteei ematen zaien tratua salatu du. Egun horietako bi gertakari alderatu ditu: batetik, María Jesús San José Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak iragarri zuen, zure hautagaitza atzera bota zuten batzordean bertan, espazio publikoan presoen argazkiak edo beren aldeko mezuak zigortzeko lege erreforma bat bultzatzeko asmoa; eta bestetik, Guardia Zibilak erakusketak antolatzen ditu espazio publikoan, bertara haurrak gonbidatuta espresuki.
Aurrena nire hautagaitzaren ukoarekin etorri zitzaigun diskriminazioa, eta ondoren San Joséren adierazpenekin berbiktimizazioa. Oso mingarria da, zer nahi duzu esatea.
Ni nire aitaren alaba naiz, Triple Ak hil zuen Paulo Garaialderen alaba, baina banaiz ere Guardia Zibilak torturatutako pertsona bat. 1980an atxilotu eta torturatu ninduen Guardia Zibilak. San Josék esan zuen ez dela etikoki onargarria biktimarioen irudiak espazio publikoan egotea. Esan zuen jarrera pasiboek ez zutela lekurik, jarrera proaktiboa eskatu zuen. Zenbat exekuzio estrajudizial burutu ditu Guardia zibilak? Zenbat pertsona torturatu?
Jaurlaritzaren aginduz EHUko Kriminologia Institutuak egindako txostenak 4.000 tortura kasutik gora jasotzen ditu, eta Nafarroakoarekin batuta, zifra are beldurgarriagoa da. Guardia Zibilak erantzukizun zuzena du kopuru horietan. San José sailburuak esaten badu inongo biktimariok ezin duela espazio publikoan egon, zer egiten dugu Guardia Zibilarekin? Edo inork zalantzan jartzen al du Guardia Zibila biktimarioa dela?
Ez nekien torturatu zintuztenik.
Normalean ez dut kontatzen. Baina milaka torturatu horietako bat naiz, bai.
"San José sailburuak esaten badu inongo biktimariok ezin duela espazio publikoan egon, zer egiten dugu Guardia Zibilarekin?"
Memoria eta bizikidetza gatazka iturri, berriz ere.
Gasteizko Legebiltzarreko azken urteotako hainbat ekimen ikusita ematen zuen bizikidetza eta zoru demokratiko bat lantzeko urratsak ematen ari zirela, ez nahi bezain agudo, baina bide bat egitera zihoala. Noraino egin behar dugu orain atzera?
Lehendik ere ikusi ditugu gauzak: Barrionuevo edo San Cristobalen harrokeriaz betetako adierazpenak, edo Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxasoren Viva la Guardia Civil! (Gora Guardia Zibila!) oihuak Gasteizko Sansomendiko kuartelean. Baina ez genuen uste honetara helduko ginenik, zintzoki.
Gogora datorkit Arartekoaren ebazpen bat, zioena bateraezina zela tortura goretsi eta justifikatzea eta ez errepikatzeko bermea. Eta hori da gertatzen ari dena: Guardia Zibila goraipatzean ari dira tortura goraipatzen, inpunitatea indartzen, eta ez errepikatzeko bermeak pikutara bidaltzen.
Gogorak zer lan egin beharko luke zure ustetan?
Gogoraren lan bat izan behar du memoria berreskuratu eta lantzea. Baina horretarako jarrera politiko jakin bat egon behar du: aitortzea hemen asko sufritu dela, biktimak egon direla, eta horien artean estatuaren biktimak ere. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua du izen osoa Gogorak, eta giza eskubideak eta bizikidetza jokoan daude memoria lantzerakoan gertatu den guztia aitortzen ez bada, batzuk diskriminatu egiten bagaituzte.
Baina zer gertatzen da? Zuk onartzen baduzu estatuak terrorismoa praktikatu duela, biktimario batzuk daude, haiek egindakoa aitortu beharko lukete, eta berdin politikoek beren erantzukizuna.
Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Juanje Soria abokatua urriaren 26an hil da, Iruñean. Foro Sozial Iraunkorreko kide ohiek Soria oroitu dute gutun honetan.
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.
Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]
Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Ostiralean egingo dute ekitaldia 12:00etan, Donibane auzoko Martin Azpilikueta kalean. Erail zutenetik Angel Gogoan plataformak behin baino gehiagotan jarri ditu oroigarriak, baina behin eta berriz eraso eta erretiratu izan dituzte. Gobernu taldearen proposamena da oraingoan eta... [+]
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.