Espainiako Estatuan hedabide digitalak edota prentsa kontsumitzen dituen herritarren %66k ez du ezer ordaintzen horregatik. Orain apur bat gehiago hasi dira ordaintzen digitalak, baina ezer gutxi, %13k ordaintzen baitzuen zerbait 2022an (Digital News Report España 2023. Nafarroako Unibertsitatea).
Ez litzateke ARGIArik inork ordainduko ez balu, baina gurean ekoizten den guztia kontsumi daiteke doan. Ahal eta nahi dugulako egin dugu apustu hori, gure kazetaritza proiektuak defenditzen duen munduarentzat onena horixe delakoan: Euskal Herri euskalduna, burujabea eta, besteak beste, kapitalismoa eta patriarkatua gainditzen lagunduko duen kazetaritza.
Kabitu ezinean entzuten duzu harpidedun berri bat egin dugula, eta baja bakoitzak kolpatzen zaitu. Joan den astean, adibidez, harpidedun batek baja eman zuen EHKSri elkarrizketa egin geniolako, bere ustez haiei buruzko gauza asko argitaratzen dugulako. Euskadi Irratian, Berria-n eta Gara-n ere ikusi ditut EHKSri buruzko elkarrizketak edo informazioak, ez dakit asko edo gutxi ote diren ordea, eta horregatik bajak jasotzen dituzten.
35 urteko kazetari ibilbidean hainbatetan ikusi ditut halakoak ARGIAn, orain “etsaiari jokoa egiten diozuelako”, gero “PNVkoak egin zaretelako” eta hurrengoan “terroristen alde” egiteagatik. Batzuk badoaz, beste batzuk badatoz eta joandako batzuk ostera datoz. Eta joan-etorri horietako bakoitzak –tartean irainik ez bada bederen– merezi du errespeturik handiena, une batez gure zutoin izan delako eta joan-etorria edonoren eskubidea delako, edonondik edonora.
2008ko krisialdian behin baino gehiagotan pentsatu genuen olatutzar hark azpian harrapatuko gintuela. Hainbat arrazoirengatik urte txarrak izan ziren harpidetzetarako, baina haren bueltan, 2012-2015etik aurrera iparra findu genuen, eta haize haien bultzadan gatoz gaurdaino, azken urte luzeetan harpidedun gehiago eginda galduta baino. 1990eko hamarkadaren hasieran edo 2000ko urteetan nekez pentsa nezakeen halakorik, eta gaur egun ere hainbatetan harriduraz entzuten ditut lankideek dakartzaten datuak. Burua hautsi beharko dugu altxor horri eusteko, bai horixe.
Europan iraultza egin eta Europako Alderdi Komunista Euskal Herritik eraikitzea sinesgaitza eta harrigarria iruditzen zait. Baina gaur egunetik begiratuta, horren ulergaitza da duela ez hainbeste ezker abertzaleak independentzia eta sozialismoa lortuko zituela sinestea, are gutxiago bide horretan Espainiako Estatua armez horretara behartuta. Kontua da hori uste zutenek haien arrazoiak zituztela hori pentsatzeko, eta egungo komunista gazteek eurenak dituztela. Nire ustez, kazetariaren lanetakoa da arrazoi horiek irakurlearengana eramatea, hark bere heldutasunetik balora eta bere ondorioak atera ditzan. Informazioak beti egingo gaitu helduago, libreago eta burujabeago. Desinformazioak eta zentsurak gure pentsamendua eta askatasuna kamusten dituzte.
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]