2023ko Frantziako Tourra abiatzeko 100 egun falta direnean, horren atzerako kontaketa egingo duen erlojua aktibatuko dute Bilbon, ekitaldi distiratsu batean. Hala ere, Frantziako Tourrak badu kameren fokuetatik aparteko beste alde ez hain dotore bat ere. Besteak beste, lasterketaren aitzakian prezioak igoko dira, milaka boluntariok doan lan egitea galdegin dute eta oinarrizko kirolak dituen hutsuneak azaleratu dira.
1. Milioika euro bideratu dute instituzioek
El Saltok otsailaren amaieran eman zituen datuen arabera, 14,2 milioi euro bideratuko dituzte Frantziako Tourrera EAEko instituzio publikoek. Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak 3,2na milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2,4 milioikoa. EAEko gainontzeko aldundiek eta hiriburuek ere jarriko dute beren partea: Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi, Donostiako Udalak 850.000 euro, eta Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak 525.000 euro bakoitzak.
2. Gehiegizko prezioak, bereziki Bilbon
Bilbotik hasiko den Frantziako Tourra ikuskizun turistikoa izango da Euskal Herri osorako, bereziki Bizkaiko hiribururako. Bilbo bisitariak erakartzeko gune bihurtu da, eta ekitaldiak izan ditzakeen eraginak kezka sortu du. EH Bilduk mozio bat erregistratu du martxoko Bilboko Udaleko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, “beharrezkoak diren mekanismoak” ezartzeko etxebizitza turistikoen “legezkotasuna kontrolatzeko” eta prezioen igoera “indiskriminatua” saihesteko.
Berriak jaso duenez, koalizioko kide Jone Goirizelaiak eta Asier Gonzalezek azaldu dute gehiegizko prezioak ordaindu behar direla Tourraren bezperan Bilbon: “2022ko azaroan gaueko 6.200 euroren truke alokatzen ziren apartamentuak, eta aurtengo otsailean ere pisu turistiko asko 4.000 eurotik gorako prezioetan eskaintzen zituzten, baten bat 8.251 eurora arte helduz”.
Hotelen bilaketa kudeatzen duen Trivago plataforman bilaketa azkarra eginda ikus daiteke, adibidez, Bilboko Bed4U hotelean 3.072 euro balio duela gaua pasatzea Tourraren lehen egunean. Konparazio gisa, larunbat honetan, martxoaren 25ean, gehienez 140 euroren truke eskaintzen da logela.
3. Doako boluntario-lanak
“Ez da onargarria doan lan egingo luketen 1.000 boluntario eskatzea”, zioen Arabako Txirrindularitza Federazioko presidente Julia Liberalek, El Correo egunkariaren martxoaren 6ko zenbakian. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioei egin die dei Frantziako Tourrak, orotara 3.000 boluntario “bilatzeko”. Deiak, baina, ez du inolako “ordainsaririk” aipatzen, eta federazioak kexu dira horregatik. Azaldu dutenez, ez dute eskatzen 3.000 boluntarioek dirua jasotzea, baizik eta oinarrizko kirolarentzat materiala edota bestelako baliabideak ematea. “Urte batzuetara, Tourrak gure ziklistentzat ondarea utzi zuela ikusi nahiko genuke”, adierazi du Gipuzkoako Federazioko presidente Santo Osorok, Diario Vasco-k jaso duenez.
ASOk, Frantziako Tourra antolatzen duen enpresak, ia 60 milioi euro irabazi zituen 2020an. Berria egunkariko kazetari Imanol Magrok txio batean dioen moduan, "lanarengatik ordaintzen ez duzunean, normala da 59,5 milioi euro irabaztea".
4. Oinarrian, geroz eta hutsune handiagoak
Oinarrizko kirola aipatuta, urak harro datoz Gipuzkoan. Martxoaren 2an jakin genuen Aiztondo Klasikoa bertan behera geratuko zela, lasterketan lotura lanak egiten dituzten motozaleen egoera dela-eta, besteak beste. Langintza hori ez dago onartuta, ezta araututa ere, eta horrek bultzatuta, denboraldiaren hasierarekin batera, presio modura, lasterketak eten egin ziren, Aiurri agerkarian Jon Ander Ubeda kazetariak azaldu moduan. Ertzaintzak lasterketei aurre egiteko zailtasunen aurrean, federazioak moto bidezko loturak egiten dituzten boluntarioekin lan egiten du. Hauek ordea euren burua eta motoa aseguratuta egotea eskatzen dute. Hori lortzeko egin diren eskaerek fruiturik eman ez dutenez, lasterketak etetea erabaki du Gipuzkoako Txirrindulari Federazioak.
"Arazoak ez dira guri dagozkigunak, oinarrizko ziklismoak oro har sufritzen dituenak baizik eta horren aurrean ezinezkoa zaigu dauden oztopo guztiak gainditzea", zioen Aiztondo Klasikoaren batzorde eragileak plazaratutako oharrak. Gipuzkoako Federazioak ere oharra argitaratu zuen: "Gipuzkoako Errepideko lasterketak bertan behera geratzen dira antolatzaileek gutxieneko segurtasun hori lortzen ez duten bitartean. Ez dugu ahaztu behar ezta ere Frantziako Tourrean ikustea izango dugun txirrindulari profesional horietako askok beraien hasierak txirrindulari eskoletan, kadete, junior eta 23 urte azpiko lasterketetan izan dituztela. Hau da, orain antolatzeko zailtasunak ditugun horietan!".
"Arazoak ez dira guri dagozkigunak, oinarrizko ziklismoak oro har sufritzen dituenak baizik eta horren aurrean ezinezkoa zaigu dauden oztopo guztiak gainditzea". Aiztondo Klasikoaren batzorde eragilea.
Astebetera, iragarri zuten "partxe" bati esker denboraldia has zitekeela, baina motozaleen aferak oinarrizko txirrindularitzak bizi duen egoerari buruzko beltzune gehiago azaleratu du, Federazioak nabarmendu duen moduan: N1 errepidea ezin ukitzea, astean zehar lasterketarik ezin antolatzea, ertzain nahikoa ez izatea...
Gaiarekin lotuta, otsailaren 28an txio zorrotza idatzi zuen Arritxu Iribarrek: "LARRIA. Euskal Herriko Itzulia Eibarren bukatuko da eta igandean jubenilen txirrindulari karrera ezin da egin Eibarren. Tourrak bi etapa Gipuzkoan izango ditu eta Gipuzkoan ezin ditugu neska mutilen kadete, junior, sub23 eta elite mailako lasterketak egin .LATZA".
5. Tourra eta Vuelta ez bezala, Itzulia ez da Ipar Euskal Herritik pasako
Iribarren hitzak ekarri ditugu, ez soilik erreferentzia egiten dietelako bertan behera geratutako lasterketei, baita Tourraz gain Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aipatzen duelako ere.
Eta horrek lotura du, hein batean, kirol ekitaldi handiak "erakusleiho" izan eta hiriak "mapan kokatzearen" mantrarekin. Duela bi urte idatzi zuen Jon Tornerrek horri buruz blogean:
"Bilbo edo dena delakoa zehazki zein mapatan kokatu nahi dugun kontuan hartu beharko litzateke. Alferrik ari baikara Tourra Bilbora erakartzen (berez, niri, neurekoiki, ongi iruditzen zaidana, ziklismozale amorratua naizenez), inguruko lasterketak bizirauteko larri dabiltzanean, harrobia bultzada baten beharrean, Bilbok ez duenean bizikletan ibiltzeko azpiegitura egokirik eta Bizkaiak belodromo estalirik –Eneko Garatek nabarmendu bezala–, Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidEAE hau denean… Mapa, ze mapa? Zein da kirol ekitaldi ponposo hauen bidez sendotu nahi dugun lurraldea, sendotu nahi dugun herria?".
Bada datu kuriosoa honen guztiaren inguruan, Mikel Irastorza kazetariak nabarmendu duenez:
Aurtengo Vuelta Xiberoatik pasako da, Frantziako Tourra ere, Lapurdiz gain. Aldiz, Euskal Herriko Itzulia ez da Ipar Euskal Herrian sartuko. Esanguratsua #euskalherria
— Mikel Irastorza (@mikel_irastorza) January 10, 2023
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]