Euskararen arriskuez


2023ko martxoaren 21ean - 12:18
Azken eguneraketa: 2023-03-22 12:28

Euskara ardatz hartuta hiru zirkuluri begiratuko diet bizileku dudan Iruñean, txikitik handira, eta azken urteetan izandako hainbat pertzepziotan arakatuta. Bat, gertuko inguruari so –etxea, lana, aisia...– euskarak etorkizun oparoa du: besteak beste, gero eta helduleku gehiago eta hobeak ditugu sorkuntza munduan. Gozatzen dugu! Bi, nire ingurune euskaltzale zabalagoari begira, egoera estuagoa da: askok daki euskaraz, gutxiagok egiten du eta, batez ere, erraz lerratzen da gaztelaniara. Euskararentzat arriskuak handiagoak dira hor. Eta hiru, hor dira Iruñea eta Nafarroa. Horietan egoera larria da. Jakina, nire pertzepzioak besterik ez dira, baina era askotako sentipenak sortzen dituzte norbere baitan: liburu bikain batek ematen duen bizipoza, esaterako; edo kalean “ui, zein larri gauden!” sentitzea; edo, ezinak jota, Enric Larreularen Dolor de Llengua-ren minera hurbiltzea.

Bada, pertzepzio eta sentipen horiek guztiak soziolinguistikaz jantzi dizkit Iñaki Iurrebaso soziolinguistak ARGIAren zenbaki honekin batera doan LARRUNen. Hona haren lanaren datu esanguratsu batzuk: 1906tik 1971ra euskararen transmisioak gainbehera itzela izan zuen, gorakada handia izan zuen 1971tik 2001era, eta harrez gero geldialdian dago, bidegurutzean.

Baina bidegurutze horretan –eta Iurrebasoren konparaketa bati jarraituta– euskararen erabileraren %15arekin askoz gertuago gaude irlanderaren erabileraren %1etik, islandieraren %80tik baino. Euskaraz erdaraz baino hobeto moldatzen garen hiztunak euskal herritarren %7 gara, 195.000 herritar; 222.000 hiztun (%8) bi hizkuntzatan antzera moldatzen dira; eta 2.230.000 (%85) erdaraz hobeto. Horren ondorioz, herritarren arteko elkarrizketen %82 gutxienez, derrigorrez erdaraz izan behar dira.

Hala ere, ezin dira gutxietsi gure erabilera datuak, euskaldun asko erdaraz hobeto moldatzen bada ere, euskaraz egitea erabakitzen duelako, eta haien seme-alabei euskara transmititzea. “Euskaltzaletasun sozial sendoa dugu –dio Iurrebasok–, guk geuk ere baloratzen ez dakiguna askotan”.

XX. mende amaieran euskararen gainbehera geldiarazi zuen olatu euskaltzalea horiengan oinarritu zen, eta, ezinbestean, gorakada ere horiengan oinarrituko da.  Bakarrik asmatu beharko dute honakoetan: hizkuntzarekin orain arte beste gozatzen; ondoan dituzten 200.000 euskaldunak eguneroko praktikara erakartzen; gainbehera doazen arnasguneei eusten; politikari euskaldun eta euskaltzaleei euskara erdigunean orain arte baino sendoago jarri behar dutela eskatzen; instituzio euskaltzaleei bultzada legala eta materiala konplexu barik areagotu behar dutela aldarrikatzen; eta, eskolaren eta familiaren bultzadarekin azken hamarkadetan handitu dugun euskaldunen multzoa handitzen jarraitzen.

Bai, ados, inork ez zigun esan euskaldun izatea horren nekeza zenik eta hori guztia, baina hori da begien aurrean dugun panorama. Euskal gizarteak eta euskal herritarrek erabakiko dute euskara oroimen bilakatu nahi duten ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Eguneraketa berriak daude