Zer ote da “kalitate handiko garapena”?


2023ko martxoaren 13an - 06:40
Txinako lehen ministro-orde eta sailburu berriak / CGTN

Izendapen-zaparrada ikusgarriarekin batera, ekarpen kontzeptual bat ere utzi digu astebetez Beijingen, sakramentu-eitez, ospatu den 2023ko lianghui-ak: "Kalitate handiko garapena".

Egiari zor, ez izendapenak eta ez kontzeptua ez dira biziro berriak. Goi-kargudun berri nagusiak igarri zitezkeen urrian egindako Alderdiaren XX. Kongresuan eratu zen zuzendaritza aztertuz; protokoloa milimetrikoa baita kasurik gehien-gehienetan. Hala ere, Kongresu ondoko berrikuntza erabatekoa denez estatu-aparatu osoan (Exekutiboa ez ezik, Legegilea eta Judiziala eta kontrol-aparatua ere buru-berritu egiten dira bat-batean), entretenigarri ugari badute gure inguruko sinologoek datozen asteetarako. Batzuek gogotik ekin diote jada, datu gutxi eta sukar propagandistiko soberarekin. Deliberamendua, betiere, aurretik dela: kargudun berri guztiak Xiren sokakoak omen dira. Duela bost urte ere horixe bera ondorioztatu zuten ia den-denek.

"Kalitate handiko garapenaren" otoizlaburra da, haatik, protagonisten ahotik entzuten dena, hitzetik hortzera. Eta esamoldea ez bada, berritasun gutxi du horrek ere, esaterako, Politburo berrituak jada urtarrilean egin zuen ikasketa kolektiboan "garapen-eredu berri" haren aldean. Gogoan izan behar da aginte-gorenaren hilean behingo ikasketa kolektibo horiek, usu, izaten direla berandu gabe estatu-aparatuak egikarituko dituen politiken iragarpen argi eta gardenenak. Kasu honetan, etiketa doitu besterik gabe, itxura denez.

Kontzeptuaren sakoneko edukia zein den kausitzea korapilatsuagoa egiten da, ordea. Baina ez haren esanahia gordeta dagoelako, baizik fazeta askotxo barne hartzen dituelako. Oso argi dago barne-merkatua hauspotu eta ekonomiaren ardatz bihurtzea dela delibero nagusia, ahalik atal gehienetan (elikadura, energia, lehengaiak, teknologia...) autosufizientzia lortzeari lehentasuna emanez, atzerrian AEB lantzen ari diren giroarekin baikor izatea ez dela errealista deliberatuta, ziur. Hala ere, autarkiaren bila abiatzeari uko egiten zaiola ere oso argi dago, nagusiki esportatzailea izaten jarraitzen duen ekonomia batean logika hutsekoa denez.

Ur sakonagoetan murgildu eta "kalitate handiko garapen" horren zirriborroa izan daitekeen dokumentuan murgiltzen denari, agian, berriagoak egingo zaizkio (Txinari buruzko estereotipo mendebaldarrez asea bada behintzat) beste osagai batzuk: garapen horrek jendearen ongizateari eta jasangarritasunari eskaini beharko liokeen garrantzia, lurraldeen eta bizibideen orekaren premia...

Gertuagoan entzunak ditugunak, asko.


Azkenak
TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


Galizieraren aldeko ekintzaileen helburu nagusia: larrialdi linguistikoa gelditzea

Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etena kinka larrian, Israelek 620 preso palestinarren askatasuna gerarazi ostean

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Eguneraketa berriak daude