Arrasateko Lezetxiki haitzulora sartzeko ohiko pasabideetako bat harriz estalita aurkitu dute, eta barrualdea Abiadura Handiko Trenaren tunelak erdiz erdi "zulatuta". Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetakoa da Lezetxiki, gizakiaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dira bertan, besteak beste. Eusko Jaurlaritzak duela hilabete gutxi izendatu ditu harpea eta azpiko galeriak Babes Bereziko Kultura Ondare. Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak ukatu egin dute aztarnategia bera kaltetua izan denik.
Arrasate eta inguruko espeleologo talde batek Lezetxiki haitzuloa erabat kaltetuta aurkitu du AHTren obren ondorioz. Azaldu dutenez, duela bi urte konturatu ziren haitzulora sartzeko "ohiko bide bat" eroritako harri handiz zegoela estalita eta ezin zela handik igaro. Duela gutxi, ezezaguna zitzaien beste pasabide batetik sartu dira eta "izugarrizko kareharri eta lur-jausia" aurkitu dute; eta barrurago, AHTko obren tunel batekin egin dute topo.
"40 bat metro aurrerago, metalezko sarez eta xaflez osatutako horma atzeman genuen. Hobeto aztertu ondoren, Abiadura Handiko Trenaren tunelaren kanpo estaldura zela egiaztatu genuen", azaldu dute ohar bidez. Prentsara bidalitako irudi eta bideoetan ikus daiteke Lezetxikiko galeria harrizko anabasak hartua eta metalezko egitura zilindriko handi batek erdiz erdi zulatua.
"Ez dugu zalantzarik kaltea handiagoa izango dela, agerian ez badago ere", diote espeleologoek, eta gogor salatu dute gertatutakoa: "Onartezina da Lezetxiki modu horretan suntsitzea, Arrasateko eta Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena eta guretzako kobazulorik kuttunena dena", adierazi dute.
AHTk triskantza egin du Arrasateko Leize Txikin. Balio arkeologiko eta sinboliko handiko koba da Leize Txiki. #arrasate #ahtez pic.twitter.com/VYIEq2qgEY
— AHTrik ez Basauri Bilbo (@AHTEzBasaBil) January 28, 2023
Euskal Herriko giza aztarna zaharrenak
Aztarnategi garrantzitsua da Lezetxiki, bertan aurkitu zituzten Euskal Herriko giza aztarna zaharrenak Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak, duela 156.000 urteko emakume baten besondoa, zehazki.
Baina horrez gain beste aztarna asko ere azaleratu dituzte. 1996tik EHUko Alvaro Arrizabalagak zuzendutako indusketetan, besteak beste, haitzuloetako hartzaren eta lehoiaren hezurrak azaldu dira, baita Aurigñac aldiko eta Mousteriar aldiko industria litikoa, homo sapiens baten garaialdea eta Neandertal gizakiaren haginak ere. Hain justu, hagin horien inguruko ikerketa berri batek Iberiar Penintsula iparraldeko neandertalen arrasto berrienak direla berretsi du.
Eusko Jaurlaritzak 2022ko ekainean Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatu zuen Lezetxikiko aztarnategia, Gune Arkeologiko kategoria emanda. Lezetxikiko kobazuloa, azpiko galeriak eta harpea bera dira babestutako elementuak.
Udalaizko AHTren lotunearen erdian
Udalaiztik gertu kokaturik, AHTren ibilbidearen hastapeneko proiektuak bete-betean harrapatzen zuen Lezetxiki, eta desagertuta legoke seguruenik, proiektuari 1998an jarritako helegiteengatik izan ez balitz. Nolanahi ere, arkeologoek eta tokiko erakundeek urteak zeramatzaten haitzuloa legez babesteko eskatzen.
AHTren lotune nagusietako baten inguruan dago Lezetxiki, eta hango lanak azken bizpahiru urtetan asko azkartu dira. Hain justu, espeleologoek duela bi urte haitzuloaren galeria itxita aurkitu zutenean, obren danbateko eta dardarak entzuten zirela ziurtatu dute.
Adif sozietatearen erantzuna
Arrasate-Elorrio zatiko AHTko obren eskumena Adif sozietatearena da, eta ohar bidez argitu nahi izan du kaltetutako eremua katalogatu gabe zegoela, eta AHTren obrak haitzulora sartu zirela ohartzerakoan Gipuzkoako Kultura sailari abisua igorri ziola. Foru arkeologoek egindako azterketak ondorioztatu zuen "haitzuloaren egoera orokorra ona zela eta ez zegoela aztarna arkeologiko eta paleontologikorik", dio Adifek.
Gipuzkoako Aldundiko Kultura sailak, bere aldetik, esan du aztarnategitik "distantzia askora" dagoela irudietan ikusten den galeria hori, haitzuloaren "beste muturrean" eta babestutako eremutik kanpo. Gainera, gogorarazi du duela urte batzuk ere Lezetxikiko galeria bat kaltetua izan zela inguru horretan, AHTren obrengatik.
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]