Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Egiturazko arazoa: esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna

  • Gainezka daudela-eta prekarietatea salatzen dute langileek; bien bitartean, geroz eta itxaron-zerrenda handiagoak osatzen dira pazienteen artean. Medikuak falta direla izan daiteke arazoetako bat, baina zauriari jatorria begiratzen hasi eta hainbat gako ulertuta, argi antzematen da: aspalditik datorren kontua da. Tirita jartzeak ez du ezertarako balio. (Hiru hiriburuetako gatazka esanguratsuenak ere aletu ditugu: irakurri hemen).

Osakidetzak hiru mila lanpostu egonkortuko ditu Europak agindutako helburuetara iristeko, baina ikusteko dago lortuko ote duen, sindikatuen arabera behin-behinekotasun tasa %40tik goragokoa delako. (Argazkian, 2022ko otsaileko protesta bat Gurutzetako Osp
Osakidetzak 3.000 lanpostu egonkortuko ditu Europak agindutako helburuetara iristeko, baina sindikatuen arabera behin-behinekotasun tasa %40tik goragokoa da. (Argazkian, 2022ko otsaileko protesta bat Gurutzetako Ospitalean. Egilea: Monica del Valle / Foku

Oraindik ere maiz esaten zaigu pandemiak eragin duela hau guztia, erabat tenkatu duela osasun sistema publikoa. Esaten digute itxaron-zerrendak, aurrez aurreko kontsultak, espezialistekin hitzorduak eta zerbitzua bere horretan, publikoa eta duina dena, itzuliko dela lehen zen Europako abangoardia horretara. Hiru urte pasatu dira etxean sartu, kontsultetako ateak itxi, operazioak atzeratu eta munduaren akabera zirudien egoera batean sartu ginenetik, eta ondorioen eraginpean jarraitzen dugu oraindik ere agintarien esanetan. Hiru urte asko edo gutxi diren esatera sartu gabe, argi dago justifikazio horrek noizbait balioa galdu behar duela, ezingo baitzaio beti errua pandemiari egotzi. Batez ere arazoa egiturazkoa bada eta ikusi nahi ez badugu.

Herritarren osasunarekin dirua egin daiteke eta egiten da, erraz asko gainera; legediak ere hala baimentzen du-eta. Hasteko, Espainiako Konstituzioak ez du jasotzen estatuko herritarren osasuna oinarrizko eskubide denik, baizik eta gizarte-politiken atalean adierazten da “beharrezko prestazio guztiak” jarriko direla osasun publikoa antolatu, kudeatu eta zaintzeko. Osasuna eskubidea da, baina ez oinarrizko eskubide. Lerro lausoa dirudien arren, artikuluaren kokalekuak eta terminologiak garrantzia du politikak egiterako orduan, hala erakutsi du historiak.

Ezker ideologiako espektrotik urte luzetan salatu da, eta azken hamarkadan atzera ere indarra hartu du, 1997an José María Aznarren gobernuak onartu zuen Osasun Sistema Publikoaren kudeaketa-eredu berrien legeak (15/1997 dekretua) ireki zuela enpresa pribatuak osasungintzan murgiltzeko bidea. Edo hobe esanda, dekretu hark abiatu zuen herritarren osasuna esku pribatuetan apurka uzten joateko prozesua. Eskuartean zeukaten urte batzuk lehenago hainbat adituk egindako txostena, Fernando Abril-Martorell eskuindarrak zuzendutakoa –izen bera darama dokumentuak–: ondorioztatu zutenez, osasun sistema publikoa ez zen errentagarria eta une hartan behintzat ez zeukan enpresa ikuskerarik. Kanpo-finantzazioa beharko zela iradoki zuten, eta iritzi publikoa asaldatu zen, baina iritsi zitzaion nahi bezalako erantzuna.

Espainiako Gobernuaren 1997ko lege batek espresuki baimentzen du esku pribatua sartzea osasun sisteman

Hiru orri eskas ditu 15/1997 dekretuak, eta artikulu bakar bat, bi puntukoa. Lehenbizikoak autonomia erkidegoei eskumen gehiago aitortzen dizkie osasunaren alorrean, eta bigarrenak honela dio hitzez hitz: Zerbitzu sanitario eta soziosanitarioen prestazioa eta kudeaketa Estatuaren bitarteko propioekin ez ezik, akordio, hitzarmen edo kontratu bidez ere eskainiko da, izan pertsona fisiko, erakunde publiko edo pribatuekin.

Bi alderdi politiko nagusiekin batera dekretua babestu zuen EAJk, eta urte berean, egoera baliatu zuen Osakidetza eskubide pribatuko erakunde publiko bihurtzeko. Geroztik, osasun-etxeen garbiketa, arropa-garbitegia, erakundearen sistema informatikoa eta baita anbulantziak edo etxez etxeko zerbitzuak ere, besteak beste, azpikontratatu egin ohi ditu Osakidetzak. Osasun zerbitzu publikoaren zauria ez da berria, nahiz eta Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestekin hainbat komunikabideri kirioak dantzan jarri zaizkion.

Ontzi desorekatua
Indarrean dauden estabilizazio prozesuak amaitzean, Osakidetzak 31.000 langile egonkor inguru izango ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren arabera. Inoizko kopururik handiena izango da, gutxienez hiru mila lanpostu egonkortu behar izan baititu Europak agindutako gidalerroak betetzeko. Baina ikusteko dago lortuko ote duen langileen behin-behinekotasun tasa %8ra jaistera, sindikatuen arabera %40tik gorakoa delako gaur egun.

Lan prekarietatea sustatzeaz gain, lanpostu desegonkorrek zerbitzua desegonkortzen dute, ez baita gauza bera urte osoan zentro batek langile kopuru jakin bat izatea, edo urte sasoi zehatz batzuetan lan kontratuak eten eta zentroaren ordutegia murriztea. Joan diren Eguberrietako oporretan esaterako, hiru anbulatoriotik batean moldaketak egin ziren ordutegian, eta horietako batzuk erabat itxi ere egin zituzten “txikiak” izateagatik. Udan, berriz, bi osasun-zentrotatik batek jasan zituen murrizketak –“egokitzapenak” Osasun sailaren hitzetan–, eta lanpostu egonkorrak zituzten langileak lekualdatu egin zituzten beste zentroetara, behar ziren lekura. Lanpostu egonkorrik ez zutenei noski, kontratua eten zien Osakidetzak, eta opor ordaindu dezente aurreztu zituen horrela.

2016tik 2022ra,
seikoiztu egin dira espezialista medikuarengana egindako bisitak Osakidetzan

Ez da politika berria: Covid-19aren aurretik ere egiten ziren halako esku-hartzeak. Herritarrak desplazatzera behartzea neurri egokia izango da ziur, batetik zerbitzua errentagarriagoa izango delako; eta, bestetik, gizarteak “egokitzapen kultural” hauetara ohitu beharko duelako –hala ulertarazi zuen Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, “gehiago mugitu” beharko garela–.

Datu eta zifren dantza

Salbuespen uneez gain, “salbuespen herriak” ere izan dira eta egun badira: Mendexan eta Amoroton esaterako, bi urteko protesten ondoren berriki lortu dute medikua izatea herrian. Mugitu egin behar izan dira, baina mugitzeaz gain, badira erreferentziazko datu gisa hartu ohi diren adierazleak ere: itxaron-zerrendak. Zifren askotariko interpretazioak egin daitezke: albokoekin alderaketa egin eta zureak hobeak izateaz harro egotea da horietako bat; azken urteotako joerari erreparatzea, beste bat.

Horrez gain, ez legoke gaizki taulari pare bat datu gehitzea: 2016tik hona, argigarria da, seikoiztu egin direla Euskal Autonomia Erkidegoan espezialista medikuarengana egindako bisitak –15.000 pasatxo izatetik, 91.000 ingurura–. ARGIAk kontsulta egindako adituen arabera, bi arrazoi egon daitezke kopuru igoera horren atzean: gizartearen zahartzea eta beharrak areagotzea, batetik; eta Lehen Arretak aurre ezin egin izatea, bestetik.

Bestalde, milaka herritar daude ebakuntza egiteko zain legez araututa dagoen denbora baino gehiago. Bihotzeko kirurgiaren kasuan, hirutik batek pasatu du 90 eguneko tartea, eta onkologiako ebakuntzetan berriz, %12k hilabete baino gehiago itxaron behar izan du.

Zerbitzuaren kalitatearen okertzeaz ohartu dira herritarrak, eta horren adibide da esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak emaitzetan izandako eboluzioa. 2016 urtetik 2021era, hiru lurraldeetako herritarrei kezka nagusienei buruz galdetuta, %10 eta %11k adierazi zuen osasungintza zela horietako bat. Urtebete beranduago, argitaratutako azken txostenaren arabera (2022ko urria), bikoiztu egin da kopurua.

Eta kezka horrek isla du Osakidetzari emandako balorazioan: 2016an, hamarretik ia bederatzi lagunek zioten “oso ondo” edo “ondo” funtzionatzen zuela; 2022an berriz, hamarretik zazpi dira hori uste dutenak ,eta hamarretik ia hiruk argi diote “gaizki” funtzionatzen duela. Eusko Jaurlaritzari dagozkion politiken artean, soilik etxebizitza arloak sortzen du kezka gehiago.

Pribatura lanera
Hala al den galdetu diogu Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako zerbitzuburuari: “Badira medikuak osasun publikoan lan egin eta aldi berean pribatuan aritzen direnak, bai. Baina publikoa utzi eta pribatura bakarrik doazenak oso gutxi dira oraingoz behintzat”. Jakina da halakoak gertatzen direla, eta ez dela ipuinetako istorioa dermatologoarekin hitzordua epe luzera eduki, klinika pribatura joan eta Osakidetzako mediku berak artatzea. Bata utzi eta bestera lanera joaten direnak "kuantitatiboki ez direla asko” dio Zubiak, eta ez dela beraz arazo larria sistemarentzat, baina argi dio ez duela uste zilegi denik jardun bikoitza edukitzea. Are gutxiago, ardura handiak dauzkatenek halakoak egitea: “Ardura daukanak ardura du zuzen betetzeko egiten duena, eta urrun egon beharko luke interes pribatuetatik”.

Osakidetza ondo ezagutzen du barnetik Mikel Delgadok –izen faltsua da–; anestesiologoa da eta pare bat hamarkada daramatza lanean. Lehen eskutik ezagutzen ditu Zubiak aipaturiko adibideak, eta gaineratu du, arratsaldean pribatura lanera joaten diren medikuek goizetan hitzordu gutxiago ematen dituztela apropos, lehentxeago libratzeko.

Baina medikuen joanaz baino harago doa kontua. Medikuak falta dira? Biek argi diote baietz. Zubiak uste du epe motzeko estrategien ondorioak bizi dituztela, eta bereziki, kontratazio-politiketan jarri du fokua: “2006an, ikasketak eta BAME (espainieraz, MIR) amaitzen zuten mediku guztiei eskaintzen zitzaien urtebeteko kontratua egonkortzen joan zitezen; ordutik formatu diren mediku asko ez dira egonkortu eta lan-baldintza oso kaskarretan aritu dira lanean”.

Felix Zubia: “Nire ustez ez da zilegi mediku batek osasun publikoan eta
pribatuan lan egitea”

Boterea eta interesa
Lan eskaintza publikoen deialdiak “gehiago zorroztu” direla adierazi du Delgadok, behin 2018ko irregulartasunak argitara atera direnean. “Moztu egin da nahierarako kontratazioak egitea; zerbitzuburuek eragin handia zuten horretan, beraiek formatzen baitzituzten gazteak eta beraiek zuzendu gero azterketak”. Eta uste du horri lotuta datozela ESI Donostialdeako gatazkak, “zerbitzuburuek euren boterea arriskuan” ikusi delako.

Botere harreman handiak daude Osakidetzaren barnean, hala uste du Delgadok. Kargurik gorenak eta gerenteak Osasun sailak eta Jaurlaritzak erabaki ohi ditu, baina zerbitzuburuen artean botere borroka dagoela azpimarratu du anestesiologoak; langileak dira finean, medikuak, baina boteredunak: "Gizartea bera klase sozialetan banatuta dagoen gisan, Osakidetzan ere gertatzen da, bereizketa askoz handiagoan gainera". Delgadoren arabera "norberaren elitismoak" eragin zuzena du horretan, eta boteredun senide edo lagunak dituztenak egiten dira postu jakin baten jabe.

Mikel Delgado: "Gizartea klase sozialetan banatuta dago; Osakidetzan
are bereizketa
handiagoa dago"

"Etengabeko formakuntza" sustatu ohi da osasun zerbitzuen garapenaren mesedetan, eta horrekin batera "hiperespezializazioa". Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek aldarrien artean dute "ezagutza berezien ezagutza saritzea". Ezagutzak garatzea beharrezkoa da, baina kritikoenen artean badu bigarren irakurketarik: batetik, maila ekonomiko jakin batekoak dira ikasketak gehien luza ditzaketenak; eta bestetik, espezializazioak berrikuntza dakar eskutik. Eta berrikuntzak inbertsioa, bereziki makinerian eta ikerkuntzan, farmakoetatik hasita. Industria handia dago horren atzean.

Hainbat zerbitzu azpikontratatu egiten ditu Osakidetzak: garbiketa, anbulantzia, sistema informatikoa, sukaldea... Hainbatek mobilizazioak berrartu dituzte urtarrilaren amaiera honetan. (Argazkia: 2020ko protesta egun batean, Donostia Ospitalearen atarian. Egilea: Dani Blanco / Argia)

Osasunaren pribatizazioa
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bi urteko epean %6,4 egin du gora osasun-aseguru pribatua daukaten pertsonen kopuruak, eta guztira, 500.000 herritar baino gehiago dira; hau da, hiru lurraldeetako lau herritarretik ia bat. Gora eta gora doan portzentajea da.
"Kezkagarria" da Zubiaren aburuz; "aurreikusi zitekeen", Delgadoren esanetan: "Zerbitzu publikoen espoliazioaren agerkari da".
Zubiaren arabera, aurrez aipaturiko "epe motzeko plangintzek" eragin dute osasun publikoa "beherantz joatea", eta ulergarria dela dio batak galdu duena besteak irabaztea. Hala ere, ez du uste "plangintza bat" egon denik "propio horretarako".

Osakidetzaren Plan Estrategikoak behatzea aski da "sistemaren norantza" ikusteko Delgadoren arabera. Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) sorretatik dator afera: "Enpresa baten plana dirudi; pazienteak erabiltzaile bihurtzen dira, eta ez dira subjektu aktiboak, kanpo-eragile gisa definitzen dira". Horixe da gakoa Delgadoren iritziz, herritarrek atzera jarrera aktiboa hartzea.
ospitaleak erdigunean

EAEn, bi urteko epean, %6,4 egin du gora aseguru pribatua daukatenen kopuruak; populazioaren laurdenak jotzen du pribatura

2011n sortu ziren ESIak, Lehen Arreta eta arreta espezializatua bateratzeko erakunde moduan. Baina handiak txikia jan ohi duenez –eta are gehiago esku pribatua tartean dagoenean–, hemen ere hala izan da: 2017an hasi zen mobilizatzen Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma, langileei ez zitzaielako entzuten. Herritarrek gurutzatzen duten lehen atea beraiena da, eta baliabideak falta zaizkie. Lehen Arretan saihestu daitezke gaixotasun askoren okertzeak, eta bide batez aurreztu ere espezialistenganako kontsultak. Gastua, ordea, diru-irabazi handia da atzeko industriarentzat.

"Ospitalezentrismoa" seinalatu dute askok, eta kritikei erantzunez, Zubiak argi dio neurri handi batean arrazoi dutela: "Ezin da puntako teknologian hainbeste diru sartu eta Lehen Arretan hain gutxi; oreka bilatu behar da, garrantzia eman batari zein besteari, baina berrikuntzan inbertsioak egiteari utzi gabe".

Egiturazko arazoak ditu Osakidetzak, baina baita gizarteak berak ere. Zahartzea ez da oraindik "bihurtuko den arazo handi" izatera iritsi, baina iritsiko da. Osasun publikoaren aldeko plataformetatik aldarrikatzen dute Lehen Arretaren eraberritze sakona beharrezkoa dela, adibide gisa jarriz egungo funtzionamendua. Kupoen bidez jarduten dute; hainbeste herritar mediku bakoitzeko. Ezberdina da, ordea, herritar horiek gazteak edo zaharrak izatea. Geroz eta zaharrago izan, oro har, lan gehiago. Eta lanak dirua esan nahi du. Diru asko interes ekonomikoak dituenarentzat.

Lege berria, bidean

Datorren udaberrian egosiko da Osasun Publikoaren legea Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen, eta adostasun zabalagoak lortu ala gobernuko bazkideek soilik babestu, onartu eta indarrean jarriko da 2023an, aurreikuspenen arabera behintzat. Horixe da Iñigo Urkullu lehendakariaren erronketako bat, Politika Orokorreko eztabaidan argi utzi zuenez.

Uda aurretik Eusko Jaurlaritzak alderdiei bidalitako lege-proiektua askorik moldatzen ez bada behintzat, aldaketa handirik ez luke ekarriko osasun sistema publikora. Izan ere, oro har, osasun publikoaren "balioaz" hitz egiten du, eta baita "osasuna politika guztietan aplikatzeaz" ere; dena den, aztergai geratzen da zer esan nahi duen horrek praktikan. Dekretuaren norantza ikusita, badirudi aireztapen, estolderia eta uraren kalitate neurketetako legediak, besteak beste, indartu egingo direla; hala iradokitzen du testuak.

Gorpuzteko dagoen lege-proiektuak badu tartea hobetu eta garatzeko, sistema publikoa indartzeko-edo, baina zirrikitu gutxi ditu zirriborroak. Praktikan osasun publikoaz soilik ari da lege-proiektua. Dena den, aipagarria da esaterako, ia 100 artikuluz osatutako testuan osasun mentalari buruz ez dela hitzik egiten. Behin bakarrik aipatzen da, osasuna sustatzeko prebentzio eta jardueretan.

Bi organo berriren sorreraz ere hitz egiten du lege berriak, erakunde eta herritarren arteko koordinazioa eta partaidetza sustatzeko. Osasun Publikoaren Kontseilua da bata, eta Erakundeen Arteko Batzordea, bestea. Lehenak, aipatutakoaren arabera bederen, herritarren parte-hartze zuzena aurreikusten du hainbat motatako eragile sozialen bitartez.

Esteka honetan aurki daiteke lege-proiektua, 9. orrialdetik aurrera.


Interésache pola canle: Osakidetza
Os menores de idade son a metade dos que pasaron pola unidade de identidade de xénero de Osakidetza
A unidade de identidade de xénero do hospital de Barakaldo atendeu a 1.075 persoas desde a súa posta en marcha en 2016. Máis da metade dos enquisados recibiron atención primaria antes de cumprir a maioría de idade. E un terzo do total tiña menos de dezaseis anos.

Materialismo histérico
Para vivir

Despois de traballar en temas que ninguén mencionou durante todo o curso, levoume ao centro da actualidade, supostamente, unha pneumonía, xa que tiven unha interlocución con Osakidetza para non saber como definilos. E desde a primeira chamada, ai, a emocionante sensación de... [+]


O luns, día de folga das matronas de Bizkaia en protesta polos recortes de verán de Osakidetza
O Sindicato de Enfermaría de Euskadi, Satse, convocou a folga e acusou a Osakidetza de non tomar medidas para aliviar a carga de traballo derivada dos recortes.

Absolve ao traballador que tras ser despedido por Osakidetza, foi acusado de perforar dúas rodas nunha ambulancia
O maxistrado bilbaíno afirmou que "non hai probas suficientes" que demostren que o traballador cometeu este delito e que "non hai testemuñas" que así o demostren. A empresa que ten adxudicado o servizo de ambulancias denunciou máis de 300 casos de sabotaxes deste tipo.

A petición de que os centros teñan unha enfermeira chega ao Goberno
A resposta a accidentes e emerxencias e a atención a alumnos con enfermidades crónicas serían, entre outras, as funcións que tería a enfermeira na escola, que hoxe en día queda a cargo do profesorado no seu maior parte. A asociación de enfermeiras SATSE leva anos... [+]

ELA, LAB e CCOO critican que a única solución de Osakidetza é alargar a xornada laboral
Os sindicatos rexeitan que os profesionais de Osakidetza paguen a través de horas extras en lugar de formar un persoal axeitado. Denuncian a falta de planificación da dirección ante os problemas que se repetiron nos últimos anos.

Reducións no verán nun terzo dos centros de atención primaria de Osakidetza
Dez centros pecharán todo o verán e 72 adiantarán a hora de peche. Os sindicatos denuncian que se "aumentará" a carga de traballo dos traballadores.  

O Goberno obrigará a Osakidetza a estudar máis enfermidades na proba de talón neonatal
O Goberno de España sacou as cores ao Goberno: cando Osakidetza anunciou que na proba de talón aos recentemente nados poderanse detectar catorce enfermidades, deberá observar polo menos 22, por orde madrileña. Navarra xa retén 30 enfermidades.

A proba de talón neonatal buscará en diante 14 enfermidades na CAPV, lonxe das 50 enfermidades que se poden detectar
A sanidade pública estuda diversas enfermidades mediante punción no talón do recentemente nado. Osakidetza acaba de aumentar a 14 o número de enfermidades estudadas, pero a CAPV sitúase en postos traseiros en comparación con outros territorios: en Navarra estudan 28... [+]

Aviso informativo do persoal infantil e adolescente da Rede Sanitaria Mental de Gipuzkoa de Osakidetza

O presente aviso subscribímolo o persoal infantil e adolescente da Rede de Saúde Mental de Gipuzkoa de Osakidetza, composto por psicólogos clínicos, psiquiatras de nenos e adolescentes, enfermeiras especializadas en Saúde Mental, Traballadores Sociais e terapeutas... [+]


A creación de 1.431 postos de traballo non aumentará o persoal de Osakidetza, segundo denunciaron os sindicatos ELA e ESK
ELA e ESK din que as prazas anunciadas polo Goberno Vasco en Osakidetza serán para formalizar as prazas de persoal eventual.

Necesidade de reforzar a atención primaria e as condicións de traballo
O Goberno Vasco destinará 277 millóns de euros á ampliación dos hospitais e o sindicato ESK considerou que a decisión é “inadecuada”.

EAEn azpikontratatutako osasun-garraioaren greba mugagabea hasi da

Astelehenean, otsailaren 19an, EAEko anbulantzietako langileek greba mugagabeari ekin diote.


En busca da faísca para o desenvolvemento de sistemas de alimentación sostibles nos hospitais vascos
A contratación pública é unha valiosa ferramenta para a política de innovación das institucións públicas. A compra pública de alimentos sostibles ten a capacidade de modificar os actuais modelos de produción e consumo. Os hospitais tamén son fundamentais. A... [+]

ESK denuncia a "demolición" do servizo de urxencias do Hospital Santiago de Vitoria-Gasteiz pola redución de persoal
Denuncia a eliminación de oito enfermeiras e dous auxiliares de enfermaría do servizo. Recalca que a estas emerxencias acoden cidadáns especialmente vulnerables e piden ás autoridades que “deixen de considerar ás persoas como meros números”.

Eguneraketa berriak daude