20 urteren ostean, Anne Igartiburu EiTBra itzuli da, zer eta arkitektura lantzen duen programa bat aurkeztera. Kuriositateak hartuta, emitituriko hiru programak irentsi ditut. Zaila egin zait Espainiako telebista kate publikoak arkitekturaren sustapenerako egiten duen Escala humana emankizunarekin ez alderatzea. Batzuetan, zenbait erdarazko saioren “euskal kopia” egiten du EiTBk, baina hau ez da kasua. Bi programen arteko desberdintasunek ez dakit zerekin duten erlazioa, arkitektura edo telebista ulertzeko (euskal) moduarekin Euskal Herriko (eta ez Euskadiko) edo euskal kulturarekin, oro har.
EiTBk arkitektura probestu du entretenimendua eta ikuskizuna egiteko, eta erdarako programan aldiz, arkitekturaren kultura herritarrengana iristeko desioa dago. Lehenengoan, aurkezle vip bat fitxatu dute –baina bigarren mailako funtzio bat betetzeko– eta pertsonaia ezagunak gonbidatzen dituzte; bigarrenean, arkitektoak dira hizlari batik bat. Lehenengoan, Euskal Herriko –eta ez Euskadiko– eraikinak dituzte hizpide; bigarrenean, arkitektura-kontzeptuak. Gure telebistako Duelo en las alturas goi-teknologiaren erakusle da: drone ikuspegiak eta 3D eskanerrak darabiltzate, eraikinak “inoiz ikusi ez duzun moduan” erakusteko. Eta modernotasun itxura hau amu herrikoiagoarekin uztartzen da: erakusten diren eraikinen arteko lehiaketa proposatzen da, ikusleen bozka eskatuz. Programak bataila baten erdian bagina bezala aurkezten ditu eraikinak, musikak lagunduta, eta arkitekturari epikotasuna eransten dio. Arkitektura beraz agertoki bat da, anekdota, euskal-mito eta esamesen leku, herritar ororen interesa suspertu dezakeen leku amankomunen bila dabil.
Badirudi oraindik eztabaida zahar batean iltzaturik gaudela: zerbitzu publikoak mezu ulerterrazak komunikatu behar ditu, horretarako mezua bera sinplifikatuz, bestela elitista bilakatzen da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Chegou o momento de matricularse nos centros educativos para o curso 2025-26 na CAV, e en moitos fogares o máis pequeno dará un novo paso en setembro, é dicir, escolarizar. Desde Euskal Eskola Publikoa Harro Topagunea apostamos firmemente pola escola pública e queremos... [+]
Desde a aprobación da nova Lei de Educación para Álava, Bizkaia e Gipuzkoa, estamos a escoitar e lendo unha e outra vez que a educación vai ser gratuíta. Escoitamos aos diferentes axentes, tamén ao Departamento de Educación, e nas entrevistas que ofrecemos aos medios de... [+]
A principios de mes, EH Bildu levou a cabo o seu III. Congreso en Pamplona. Trátase, segundo dixo, dun "congreso ordinario" que serve para sacar "conclusións extraordinarias" ou polo menos así o recolleron no relatorio Zutun, aprobada por unanimidade pola militancia proposta pola... [+]