Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Izokina Euskal Herrian: arrain eta ondare

  • Historia luzeko soka du izokinak Euskal Herrian. Istorio ugari sortu ditu, hasi Historiaurretik eta egun arte. Haren arrantzak garrantzia sozio-ekonomiko handia izan du, eta hala sortu ziren hura erregulatzeko arauak. Atzetik etorri ziren gero, ordea, arau-hausteak, herritarren eta herrien arteko gatazkak, auziak, eta kasuren batean, baita hilketak ere. Izokin atlantikoak gure ibaietan jarrai dezan borrokan ari garen honetan, ia ezinbesteko lana da mendez mende haren inguruan sortu diren istorioak eta gertakizunak ere gizarteari zabaltzea. Izokina, arrain bat ez ezik, ondarea ere badelako.

Izokin-arrantzarako sareak biltzeko torniketea Aturriren itsasadarrean. Ahurti (Lapurdi), XIX. mende bukaera. (Argazkia: Wikimedia)
Izokin-arrantzarako sareak biltzeko torniketea Aturriren itsasadarrean. Ahurti (Lapurdi), XIX. mende bukaera. (Argazkia: Wikimedia)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Historiaurreko marrazki bat, Erdi Aroko Edward I. errege ingelesa, Baionako burgesak, Hondarribiko zein Donostiako alkateak, Urumea ertzeko baserritar eta sagardogileak, Orreagako kalonjea eta Marinako komandantea. Sinesgaitza dirudi, baina izan da historian horiek guztiak lotu dituenik. Egun, euskal gizartean ez zaio apenas garrantzirik ematen, baina oraindik ere dokumentu zaharretan zein adineko gizon-emakume askoren memorian txoko bat gordetzen du: izokina da. Euskal Herriko gaur egungo herritarren iruditegian  bertako ibaietatik baino Norvegiatik gertuago dagoen arrain honek izan duelako gure historian bere lekua, eta ez nolanahikoa.

Izokinak, bizi-zikloan zehar korronte eta itsaso zabalaren kontra borrokatzea gutxi balu, nasa, sare eta kanabera bidezko arrantzaren kontra egin behar izan du urtez urte, bai eta bere bizilekuan gizakiak sortu dituen inpaktuen kontra ere azken mendeetan. Orain, izokinaren populazioak berreskuratzeko ahalegin betean gauden honetan, garrantzitsua da haren balio ekologikoaz hitz egitea. Horri, ordea, gizarte mailan ondare historiko gisa duen balioa ere gehitu beharko litzaioke. Bidasoako lehenbiziko izokina arrantzatzea ez baita historian zehar izokina eta euskal gizartearen artean izan den harremanaren arrastoetako bat baizik. Bota dezagun, beraz, sarea dokumentu zahar eta elkarrizketetan, eta ikus dezagun zer ekartzen digun izokinaren arrantzak.

GIZAKIA ETA IZOKINA: HISTORIAURRETIK
XXI. MENDERA

Iberiar penintsula iparraldean, hainbat eremutan, historian gizakiak eta izokinak izan duten harremanaren aztarnak aurkitu dira. Hala, Urumea bailaran dauden Aizpitarteko kobetan, esaterako, hezurrez edo adarrez eginiko arpoiak aurkitu izan dira, eta amuak, arrainen arantzekin eginak. Horrek, frogatzen du, besteak beste, arrantza jada bazela Historiaurreko jarduera bat, fruitu-bilketarekin eta ehizarekin batera.

Madeleine aldiko artistek, duela 14.000 urte egindako marrazkietan izokinaren irudiak utzi zituzten, ehizatzen eta arrantzatzen zituzten beste hainbat animaliarekin batera. Horren adibide ederra dugu Ekain kobazuloan, Debako arroan. Bertan agertzen den marrazki batek arrain baten irudia erakusten du. Historiaurreko gizakiek egindako izokin baten irudia da, hain zuzen ere.
Historiaurreko gizakiaren eskuek koban egindako marrazkietatik dokumentu zaharretara, eta horietatik oraindik ere bizi diren hainbat lekukoren memoriara, saltoka iritsi da izokinaren historia luzea gugana.

Ekaingo kobazuloko izokinaren irudia. (Argazkia: Euskadi.eus / Eusko Jaurlaritza)

ARRANTZA-MOLDE ESPEZIALIZATU BAT:
IZOKIN-NASAK

Mende luzez, izokin-arrantza eskala handian gauzatu zen euskal kostan, nasa izeneko tranpen bidez. Elementu horien errepresentazioak ohikoak dira euskal kostaren mapa zaharretan, ibaiak alderik alde zeharkatzen dituzten V itxurako egitura gisa. Haien diseinua izokinen ziklo biologikoaren ezagutzan oinarritzen zen: helduak ibaian gora igotzen direla jakinik, haien bidea oztopatzea zen funtsa, ibai edo itsasadarren hondoan egurrezko hagak sartuta eta horien artean adarrez osatutako sareak eginda. Hala, arrainak inbutu-formako ibilbide batean sartzen ziren, eta arrantzaleek aisa harrapatu.

Elementu horiek eraiki eta mantentzeak lan- eta baliabide-inbertsioak eskatzen zituen, eta ez nolanahikoak, bereziki ur-korronte handiak ziren inguruetan. Hortaz, nasak, egitura produktibo espezializatuak izateaz gain, botere-harremanak egituratzeko tresnak ere izan ziren aldi berean, arrantza-baliabideak zentralizatzeko eta tokiko komunitateen baitan inklusio/esklusio dinamikak ezartzeko aukera ematen baitzuten.

Aipamen zaharrenak erdi aroan, Baionan
Nasa bidezko izokin-arrantzaren aipamen zaharrenak Erdi Arokoak dira. XIII. mendean, Baionako portua merkataritza-gune garrantzitsua zen Akitaniako dukerriaren eta, horrenbestez, Ingalaterrako erresumaren baitan. Salgai gehienak urez garraiatzen ziren: itsasoz lehenik, eta Aturriren itsasadar luzean zehar gero, Gaskoinia barnealdeko lurretarantz; edo Errobin gora, Lapurdirantz eta Nafarroarantz. Gauzak horrela, hiria bere interesak babesten saiatu ohi zen, nabigazio-askatasuna oztopatzen zutenen aurka. Horien artean zeuden izokin-arrantzarako nasak, ibaian gora eta beherako mugimenduetan arazoak sortzen zituztenak.

Nasak, egitura produktibo espezializatuak izateaz gain, botere-harremanak egituratzeko tresnak ere izan ziren aldi berean, arrantza-baliabideak zentralizatzeko eta tokiko komunitateen baitan inklusio/esklusio dinamikak ezartzeko aukera ematen baitzuten

Ezagun dugun nasa zaharrena Gixuneko gaztelu azpian zegoen, Mirepeix irlaren ondoan, Aturrik eta Biduzek bat egiten duten tokitik hurbil. 1277an saldu zion Ingalaterrako Edward I.ak Baionako Arnaut Saubainhac nobleari. Errobin, berriz, Edward II.ak 1289an eman zion baimena Akizeko Gilen Sensac apaizari, Berriozko portutik hurbil egitura berri bat egin zezan. Bi erabakiek protesta hiratuak piztu zituzten Baionako merkatarien zein arrantzale pobreen artean eta, 1295ean, erregeak Edmond Lancaster seneskala igorri behar izan zuen bitartekaritza-lanak egitera. Lortutako akordioaren arabera, nasa-jabeek beren egituren zabalera murriztu beharko zuten, aurrerantzean ibaien zati bat nabigaziorako libre utzita. Gainera, abenduaren 25etik ekainaren 24ra debekatuta egongo zen arrantza egitea, eta zerga bereziak ere ezarriko ziren arrantzatutako izokinen gainean.

 

 

Gixuneko gaztelua (Lapurdi, XIII. mendea), Aturriren gainean. Haren oinetan zegoen Saubainhactarren nasa, Erdi Aroan. (Argazkia: Josu Narbarte)

Baldintza horiekin, bidea zabalik zen nasak egonkortu eta berriak eraikitzeko. 1309an, Baionako Biele familiak eskuratu zuen baimena, Ahurti aurreko uretan nasa bat ezartzeko. Haatik, Piarres-Arnaut Bielek itsasadar osoa ixten zuen egitura handia eraiki zuen; horri esker, urtean 1.000 liberako errenta lortu zuen, baina trukean hainbat ontzi hondoratzea eta zenbait gizon itotzea eragin zuen. Egoeraz nardaturik, subainhactarrek gidatutako multzo batek bieletarren etxeei eraso eta nasa erre zuen. Istilu zenbaiten ondoren, Edward II.ak nasaren jabetza berretsi zion Piarres-Arnauti 1320an, betiere gehiegikeriak egitea debekatuta.

Mirepeixeko nasa, berriz, 1339an saldu zion Amanieu Sabainhacek Gixuneko gazteluko jaun berria zen Piarres Albreti. Badirudi jabe berriak egitura profitatu zuela nabigazioa oztopatu eta itsasadarra zeharkatzen zuten merkatariei bidesariak eskatzeko; baionarren protesten aurrean, Edward II.ak egoera lehengoratzeko agindu behar izan zion bi urte geroago. Behe Erdi Aroan, hainbat noblek lortu zuten nasaren kontrola: besteak beste, Gerard Tartas zen jabea 1372an, eta Karlos Beaumont, Nafarroako alfereza, 1409an. 1582an, berriz, Bidaxuneko Agaramont leinuaren esku zegoen.

Egoera nabarmen aldatu zen 1578an Aturriren itsasadarraren norabidea aldatu ondoren. Port-d’Albreteko itsasoratze zaharra (egun Vieux-Boucau, Landak) baztertuta, bokale berri bat ireki zen Angelu eta Tarnoze artean, hiriari itsasoarekiko lotura askoz ere zuzenagoa eskainiz. Horren kariaz, ibai-sareko trafikoak ere arras azkartuko ziren, eta nasek oztopo baino ez zioten egiten joera horri. 1584an, Luis Foix ingeniariak aholkatuta, Bordeleko Parlamentuak izokin-nasa guztiak desegiteko agindua eman zuen.

Izokin-arrantzaren irudiak Oloroeko (Biarno) katedralean. XII. mendea. Argazkia: Wikimedia

Tentsioa behe bidasoan
Bidasoan ere, merkataritza- eta arrantza-jardueren arteko tentsioaren erdigune izan ziren izokin-nasak. 1203ko hiri-gutunaren arabera, Hondarribiko hiribilduari zegokion itsasadar osoaren zein bertako baliabideen jabetza; baina bertako udalak inguruko jauntxoekin negoziatu beharko zuen eskubide horiek gauzatzeko modua. Hala, 1299an ituna sinatu zuen Irungo Lastaola etxeko jaunarekin; Joan Martin Lastaolak Bidasoan zeukan nasa mantendu ahalko zuen, betiere itsasadarraren herena nabigaziorako libre utzirik, Nafarroatik heltzen ziren trafikoak babesteko. Jauna hiltzean, nasaren jabetza Zubernoako monasterioaren prioreak jasoko zuen.

Hondarribiko Udalak ere bazuen bere nasa propioa Bidasoako uretan, Elorregiko ibian kokatua. Hiribildutik urrun egonik, badirudi egitura horren kudeaketak buruhausteak sortzen zizkiola, Irungo, Urruñako zein Biriatuko auzoek baimenik gabe arrantzatzen baitzuten inguruan, eskubiderik izan gabe. Hortaz, 1489an, akordioa sinatu zuten Biriatuko Buniort etxeko andre Domenja Hiribururekin; nasa zaintzearen truke, etxe horrek urtero diru- eta izokin-errenta bat jasoko zuen aurrerantzean.

Nasen kontrolak paper garrantzitsua jokatu zuen Erdi Aroaren bukaeran Behe Bidasoak bizi izan zuen tentsio-giroan. Urruñako Urtubia etxeak gidaturik, 1509an Lapurdiko herritarrek ukatu egin zuten Hondarribiak itsasadarraren jabetza osoa zuenik, eta haiek ere nabigatzen eta arrantzan hasi ziren. Hiribilduko udalak Elorregiko nasa errentan hartuta zeukaten irundarrei egotzi zien egoera hartaratu izana, “lapurtarrei sareak botatzen eta arrainak hartzen utzi baitiete, inoiz halakorik egin izan ez bada ere”. Giroa bizkor gaiztotu zen, bi aldeak errepresalia eta kontra-errepresalia espiral betean murgilduta. Besteak beste, hondarribiarrek Zubernoako monasterioari eraso egin eta haren nasari su eman zioten, marearteko eremuan egonik haien jurisdikzioa urratzen zuela argudiatuta. Erantzun gisa, lapurtarrek Elorregiko nasa desegin zuten. Azkenean, Gipuzkoako korrejidorearen zein Baionako seneskalaren esku-hartzeak baretu zuen giroa, 1511n agindu baitzuten egoera lehengoratzea.

Alabaina, 1532an Domenja Hiribururen senideek salatu zuten Hondarribiko Udala ez zitzaiela 1489an hitzartutako errenta ordaintzen ari. Ondorioz, buniortarrak libre sentitu ziren ituna hausteko, eta 1533an nasa berri bat egin zuten Alunda inguruan. Hondarribiak salaketa jarri zien bere jurisdikzioa urratzeagatik, baina Biriatuko jauntxoek Urtubiako andrearen babesa jaso zuten; Alundako egiturak kalterik pairatuz gero, Elorregiko nasa suntsituko zuela hitz eman zuen. Hiribilduak gizon armatuak jarri behar izan zituen gau eta egun nasa zaintzen.

Ez ziren istiluak hor bukatu. 1573an, irundarrak izan ziren Behobiako Pausu ondoan nasa bat eraiki zutenak, lehenago ere halakoak izan zituela eta lapurtarren eskubide bera zutela argudiatuta. 1574ko udaberrian hasi ziren izokinak arrantzatzen, baina Hondarribiak berehala jarri zien salaketa, eta Errege Kontseiluak urte bereko irailean agindu zuen egitura bertan behera uztea.

Bidasoako nasak kartografia historikoan. Ezkerrean, goian, 1609ko plano batean: Elorregiko nasa (“salmonera de F. Rabía”) eta Zubernoako nasa (“naças de Frâcia”). Ezkerrean, behean, 1753an, Zubernoako monasterioa (“Hôpital de S. Jacques”), marea-errotaz (“nasse du moulin”) eta nasaz (“nasse du Prieuré de Sibornea”) hornitua. Eskuinean: Zubernoako nasa (“nasse”), 1719an. Iturria: Simancaseko Artxibo Orokorra / Frantziako Liburutegi Nazionala.

TOKIAN TOKIKO ARAUAK, HARREMANAK ETA GATAZKAK
Nasen inguruko araudia ez zen berdina izan euskal kosta osoan. Bizkaian, Foru Zaharrak arrantza-askatasuna xedatu zuen XV. mendean. Nasek talka egiten zuten printzipio horrekin, arrantzaren gaineko monopolioa lortzeko tresna gisa balia baitzitezkeen; ondorioz, elementu horiek desagertu egingo ziren Bizkaiko paisaiatik. Gipuzkoan, Deba eta Oiartzun ibaietan, tokiko araudiek arrantza zentralizatzeko egiturak ezartzea debekatu zuten Behe Erdi Aroaz geroztik. Urumean ere, 1564ra arte izokinaren arrantzarako baimenak errentan ematen zituzten Donostiako zein Hernaniko udalek, enkante publikoan; baina, urte horretatik aurrera, bizilagun guztientzako libre utzi zuten.

Lapurdiko zein Gipuzkoako gainerako estuarioetan, aldiz, nasak eguneroko paisaiaren parte izaten jarraitu zuten, eta ez ziren gutxi izan haien inguruan piztutako gatazkak.

Bizkaian,
Foru Zaharrak
arrantza-askatasuna xedatu zuen XV. mendean. Nasek talka egiten zuten printzipio horrekin, arrantzaren gaineko monopolioa lortzeko tresna gisa balia baitzitezkeen; ondorioz, elementu horiek desagertu egingo ziren Bizkaiko paisaiatik

Oria: nasak nonahi
Oriako itsasadarra da, agian, euskal kostan nasa-kontzentrazio handiena erakusten duena Aro Modernoan. Kontuan atxiki behar da estuarioaren hegoaldeko Andatza eta Iria mendiak Orreagako Kolegiataren jabetza izan zirela XIV. eta XIX. mendeen artean. Hortaz, Pirinio aldeko kalonjeek zeresana izan zuten itsasadarreko izokin-arrantzaren inguruan ere. 1518an, adibidez, auzia piztu zen monasterioaren eta Orioko Udalaren artean, Itzaoko paduretan zegoen nasa nori egokituko. Epaiak oriotarrei aitortu bazien ere ibaiko nasa guztien jabetza, padura Orreagaren esku utzi zuen; nasa instalatzeko ezinbestekoa zenez bi erriberak lotzea, funtsean elkar ulertzera kondenaturik gelditu ziren alde bata zein bestea.

Aginagako komunitateak ere bazituen bere nasa propioak. XVI. mendean, Saria zein Arruarteko nasak ageri dira bere esku; 1562an eta 1580an errentan eman zituen, besteak beste, zorrak kitatzeko xedez. Garai berean, Urdaiagako eta Atxegako dorretxeek ere beren nasa propioak zituzten; Girondako nasa (egun Nasazar izena duen uhartearen alboan), berriz, hainbat jaberen artean banatuta zegoen.

XVII. eta XVIII. mendeetan, nasa-kopurua ugaritzen joan zen Oriaren behe-ibilgu osoan: Aginagan, Usurbilen, Zubietan, Lasarten eta are Villabonan ere. Udal-erakundeek ez ezik, jauntxoek, ontziola- zein burdinola-jabeek edo, besterik gabe, inbertsore pribatuek sustatuta eraikitzen ziren, izokin-arrantza etekin handiko jarduera zela erakutsiz. Gatazkak ere ez ziren urriak izan; Gipuzkoako Batzar Orokorrek aginduta, nabigazioa bermatzeko nahitaezkoa zen gutxienez ibaiaren herena libre uztea, eta araua ez zen beti betetzen.

Urola: nasak, ez baina bai
Urolaren kasuan, Zumaiako eta Getariako udalek 1416an egin zuten akordioa, bi herrietako biztanleek itsasadarrean nabigazio- eta arrantza-askatasuna izan zezaten. Horren arabera, zumaiarrek bertan eraikitako nasak desegiteko eta etorkizunean berririk ez egiteko konpromisoa hartu zuten, eta 1584ko Udal Ordenantzetan berretsi.

Haatik, arauak itsasadarraren bokaleari baino ez zion eragiten; barnealderantz, Zumaiako Udalak bere nasa propioa zuen Oikiako erriberetan, eta hori gatazka iturri izan zen auzo horretako biztanleekin. 1610ean, adibidez, Dornutegi baserriko errotazainari nasa kaltetu izana leporatu zioten, eta isun handia jarri. 1680an, aldiz, Oikiako bikarioa izan zen bere nasa propioa eraiki zuena, eta udalak salaketa paratu zion Gipuzkoako korrejidorearen aurrean, izokin-arrantza udal-monopolioa zela argudiatuz. XVIII. menderako aldiz, desagertu egiten dira Urolako nasen aipamenak.

Bidasoa: monopolio zurruna
Bidasoan, Hondarribiko Udalak ia laurehun urtez defendatu zuen Elorregiko nasak eskaintzen zion monopolioa (XV-XIX. mendeak). Gainerako ondasun publikoak bezala, egituraren kudeaketa urtero ematen zen errentan. Enkante publikoan administratzaile bat izendatzen zen, eta honek errenta bat ordaindu behar zuen izokinak harrapatzeko eskubidearen truke. Gainera, hiribilduko merkatuan arraina prezio tasatuetan saldu behar zuen, eta udalari urtean zehar zenbait ale eman, festa nagusietarako.

Administratzailearen ardura zen, halaber, nasaren monopolio-eskubidea bermatzea, inguruan arrantzan ibili nahi zutenei bidea eragotziz. Zenbaitetan, nasa berriak eraikitzeko saiakerak salatu behar izaten zituen; besteak beste, 1771n, irundarren aurka, eta 1797an, urruñarren aurka. Beste batzuetan, nasari oztopo egiten ziotenak jazarri beharko zituen, baita kanaberak edo tresmailak erabiliz Bidasoan arrantzan zebiltzanak ere. Ohikoak izan ziren Biriatuko Aruntz etxearen jabeekiko tirabirak; 1753ko mapa batean adierazten denez, udalak errenta ordaintzen zien horiei, nasa haien lurretan kokatzearen truke, baina 1770ean eta 1774an diru-kopuru hori emendatzea eskatu zuten. 1788an, nasaren administratzaileek salatu zuten etxeko jabeak ez ziela baimenik ematen nasa bere lurretan egonkortzeko. Horrek eragiten zizkien galera ekonomikoen aurrean, udalak laurden batean gutxitu behar izan zien nasaren errenta.

Urumea: Donostiako Santa Katalina zubitik izokin-arrantzan
Urumeako itsasadarrean, izokin-nasak jartzeko eta ustiatzeko eskumena Donostiako eta Hernaniko udalen esku egon zen XVI. mendean, eta haiek errematean ematen zuten errenta baten truke. Egoera 1564an irauli zen; urte horretan, bi udalek bizilagun guztiei zabaldu zieten izokinak arrantzatzeko aukera, eta bertan behera gelditu ziren iraganeko monopolioak.

Araudi berriak izokin-arrantzan aritzeko aukera eman zien ibaiaren inguruko herritar guztiei, aberats zein pobre, Donostiatik Goizuetaraino; baina arazo berriak ere ekarri zituen. Alde batetik, espeziearen gaineko presioa areagotu egin zen, kontserbazioa zalantzan jartzeraino. 1769an egindako txosten batean, Hernaniko Udalak izokin-arrantza debekatzea proposatu zuen urritik urtarrilera bitartean, hots, errute-garaian; gainerako hiletan, arrantza baimenduta egonik ere, amuz edo sarez baino ezin zitekeen arrantza, eta sareek neurri jakin batzuk izan behar zituzten, gainera, arrain txikiegiak ez harrapatzeko eta ibaien zabalera osoa ez ixteko. Nasak, beraz, ez ziren aurrerantzean zilegi izango Urumeako uretan.

Donostiako izokin arrantzaleek euren kexarekin batera aurkeztu zuten marrazkia,
Hernaniko Ezioko errotan zegoena ulertarazteko. / Iturria: Hernaniko Udal Artxiboa

Beste aldetik, herritarren zein herrien arteko gatazkak ere ugaritu egin ziren. 1816an, adibidez, Pascual Zuaznabar eta beste herritar batzuen kontrako auzia izan zen Hernanin. Arrazoia: Urumea ibaian arrantza kontuak zirela-eta, izan zuten eztabaida baten ostean hildako bat eta zauritu bat izan zirela. 1824an, berriz, Urumea bailarako herrien artean izan ziren haserreak. Goizuetako, Aranoko eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, alkateak barne, Donostiako Udaleko ordezkariekin bildu ziren Loiolako plazan (Donostia) eta Orreagako kalonjeen ordezkari bat ere bertaratu zen –Artikutzako parajea eta bertatik iragaten den Añarbe erreka monasterioaren jabetza izaki–. Aurreneko hiru herriak kexu ziren, Donostian eta Astigarragan izokinak harrapatzeko jarriak zituzten nasek ez zietelako arrainei errioan gora igotzen uzten. Horrek bi kalte nagusi sortzen zituen: batetik, Urumean gora bizi eta izokinen arrantzan aritzen ziren familiek ezin zutela lanik egin. Bestetik, izokina itsasotik erriorako bidean zihoala harrapatzen zutenez, arrainek ez zituztela arrautzak jarriko Urumeako goiko erreketan eta, hala, etorkizunean ez zela izokinik izango Urumean. Horrek kalteak sortuko zituen bertako ekonomian eta ingurumenean, Urumea ibaian arrainaren etorkizuna bera kolokan jarriz.

1841ean, Hernaniko Udalak Astigarragako zenbait herritar salatu zituen, Olatxo baserriaren aurrean ibai osoa hartzen zuen nasa bat ezartzeagatik. Haiek erasoz erantzun zuten, Donostiako Santa Katalina zubian zein Hernanin, Ezioko errotaren eta Pikoagako burdinolaren artean, antzeko egiturak paratzen zirela-eta. 1846an antzeko salaketa bat egon zen, Ergobiko pausuan tresmailekin egindako izokin-arrantza baten harira; eta 1868an, Donostiako Txurriategi baserri aurrean paratutako beste nasa batengatik.

Sonatua da ere urte batzuk beranduago, 1879an, izokin-arrantzan aritzen ziren hamazazpi donostiarrek jarri zuten kexa. Kezkatuak ziren Marinako komandanteak hiriko Santa Katalina zubian izokina arrantzatzea debekatu zielako. Sinatzaileek ziotenez, urteak ziren izokin-arrantza egiten zutela bertan eta gehienentzat familiaren sostengu bakarra zen hura. Santa Katalinako zubian izokina arrantzatzeko debekua Urumea errioaren itsasoratzea 500 metro baino gutxiagora zegoela oinarritzen zen. Sinatzaileek, ordea, eurek neurtu zutela eta 577 metrora zegoela argudiatzen zuten. Alegia, arrantzatzeko eskubidea zutela.

Hori gutxi balitz, Donostiako Udalera bidalitako agirian, errioan gora, Hernaniko Osiñaga auzoan legea betetzen ez zuen izokinak harrapatzeko tranpa formako parapeto bat ere bazela salatu zuten, eta hari buruzko xehetasun guztiak ematen zituzten eskuz egindako marrazki eder bat gehituta. Hernaniko Ezio errotan bi nasa zituzten jarriak aldez alde, eta horiek sartzen ziren izokin guztiak hartzeko aukera ematen zien jabeei. Donostiako arrantzaleen arabera, izokinek ezin zituzten horiek zeharkatu, eta soilik urak hazita zetozenean zuten hura gainditzeko aukera. Laburbilduz, nasak arazoak sortzen zituen izokinek errioan arrautzak errun ahal izateko. Era berean, ur-biltegi bat ere bazuen errotak, errioan jaiotzen ziren izokiseme edo izokin kumeak harrapatzeko aukera ematen zuena. Arrantzale donostiarrek Santa Katalinako zubian arrantzatzeko debekua injustizia batean oinarritua zegoela zioten. Hernaniko errotak kalte handiagoa egiten zuela eta haren kontra ez zela ezer egiten zioten. Horrez gain, kexa adierazten zuten, haiek mareen arabera arrantzatu behar izaten baitzuten, hernaniarrek urte osoan egiteko aukera zuten bitartean.

Dokumentuek adierazten duten moduan, beraz, gatazkak eta haserreak ez ziren gutxi izan izokin arrantzaleen eta herrien artean. Izokin-arrantza ez zelako aisialdiko gutizia, familia askorentzat sostengua zen ofizioa baino.

LIBERALIZAZIOAREN GARAIAK
Nasei lotutako arrantza-eredua XIX. mendean desagertu zen, estatu liberalaren eraikuntzan jabetza pribatuaren eta merkatu-askatasunaren defentsak izan zuten garrantziaren kariaz. Arrantza Ipar Euskal Herrian liberalizatu zen aurrena, Frantziako Iraultzaren ondoren. XIX. mende hasieratik aitzina, Aturrin eta Errobin baro izeneko asmakuntzak jarri ziren modan, inbertsore pribatu ugariren eskutik. Sare-sistema mekanizatu horiek etengabeko arrantza autonomoa egitea ahalbidetzen zuten, baina oso erasokorrak ziren ibaietako izokinen populazioentzako. Gehiegizko arrantza arriskuak larrituta, 1926an bertan behera gelditu zen haien erabilera.

Bidasoan ere aldaketa garaia izan zen XIX. mendea. Zubernoako nasa izen bereko monasterioa desegitearekin batera galdu zen, Frantziako Iraultzaren ondoren. Handik gutxira, 1856an, Espainiak eta Frantziak Baionako Tratatua sinatu zuten, eta horren arabera Bidasoaren erdian finkatuta gelditu zen bi estatuen arteko muga. Hondarribiak itsasadar osoaren gainean zuen jabetza desagertuta, Elorregiko nasa desegitea beste aukerarik ez zuen izan; hori bai, Frantziako Gobernuak kalte-ordain mardulak ordainduta. Egituraren aztarnak itsasbehera denean ikus daitezke oraindik, Biriatuko autobidearen zubi azpian.

Izokinak harrapatzeko baro sare-sistema, Errobi ibaian. Kanbo (Lapurdi), 1907. (Argazkia: Wikimedia)

Gainera, 1859an araudi berri bat onartu zen Hondarribia, Irun, Urruña, Biriatu eta Hendaiako herritarrei izokina arrantzatzeko, eta mugaren bi aldeetan saltzeko eta erosteko askatasuna aitortuz. Herri bakoitzean izokinak harrapatzeko baimena zuten bizilagunen erroldak egiten hasi ziren, bakoitzaren sare-kopurua urtero berrikusiz. Egutegi mugatua onartu zen, eta urtero zozketa egiten hasi ziren, arrantzarako lehen txanda nori egokituko: lapurtarrei ala gipuzkoarrei. Alabaina, behin monopolioak desagertuta, beharrezkoa izan zen espeziearen kontserbazioa bermatuko zuten neurriak hartzea ere. Garaiko dokumentazioak argi erakusten du kezka hori; besteak beste, baimendutako arrainen gutxieneko neurriak ezarri ziren, baita kaltegarriak gerta zitezkeen tresnak mugatu ere. Sare-xehea izenekoa, adibidez, 1897an debekatu zen, izokin gazteegiak harrapatzea eragiten baitzuen; itsasadarraren ahoan kokatzen zen txinga, berriz, 1927an. Kanabera bidezko arrantzari zegokionez, pertsonako hiru ale baino ezin ziren harrapatu, tretzak debekatuta.

Urumea bailaran nabarmenak izan ziren aldaketak XX. mendean. Aldaketak, bai arrantza metodoengatik, bai eta errioko populazioak berak jasandako beherakadagatik ere. 1950eko Munibe aldizkariko artikulu batek dioenaren arabera, 1900. urtean Urumea ibaia ezaguna zen erakartzen zituen arrantzaleengatik eta turismoagatik. Gerra Zibila iritsi aurretik, 1933-36 artean, izokin asko arrantzatzen zen oraindik Urumean. Urteko 2.000 kilo inguru izokin arrantzatzen zela dago dokumentatua, 200 ale arrantzatzen zirelarik urteko, eta urte onenetan, 300. 1939ko martxoaren 14an, Nekazaritza Ministerioak agindua bidali zuen Gipuzkoa osoko ibaietan,   –Bidasoa kanpoan utzita, bertan nazioarteko ituna baitzegoen indarrean– izokinak sareekin arrantzatzea debekatua zegoela adieraziz. Hortik aurrera, beraz, kainaren bidez arrantzatu beharko zen.

Elorregiko nasaren aztarnak Bidasoa ibaian, Biriatuko autopistaren zubi azpian. (Argazkia: Josu Narbarte)

LEGEAK ETA ARAUAK EZAGUTZAN OINARRITUAK
Dokumentu askotan irakur daitekeenez, izokin-arrantzak garrantzia eduki izan du herritar askoren eta familien ekonomian, eta, beraz, baita haien biziraupenean ere. Badira dokumentuak non adierazten den ofizio hori dela familia baten bizitzeko modu bakarra. 1879an, Donostian: “Industria hori zen haien familien sostengu bakarra”; edota 1880an, Donostian ere bai: “Izokin-arrantza da familia askori, eta zehazki ollokiegitarrei, bizitzeko baliabideak ematen dizkien jarduera bakarra”.

Diru-sarrera horiek, ordea, ez ziren soilik etxe-mailan geratzen; ikusi dugun moduan, udalek ere errematean ematen zituzten nasak eta izokin-arrantzarako baimenak diru-iturri ziren hainbat udalerrirentzat. Horrek guztiak gatazkak eta liskarrak ekarri izan ditu, sortzen zen interesa handia zelako. Hori saihesteko, legeak eta arauak jarri izan zituzten bertako agintariek. Horiek garatzeko orduan, baina, arreta ematen du ondo asko ezagutzen zutela izokinaren bizi-zikloa eta biologia. Alegia, arauak jartzen zituztenek bazekiten zein zen arrainaren biologia, eta hori kontuan hartu gabe egiten bazituzten legeak, segituan kexatu ohi ziren arrantzaleak. Izan ere, gauza bat garbi zegoen: izokina desagertzea denon kalterako zen. Alegia, arrantzak jasangarria behar zuen, etorkizunean ere izokina egotea beharrezkoa baitzuten.

Ibaian arauak jartzen zituztenek bazekiten zein zen arrainaren biologia, eta hori kontuan hartu gabe egiten bazituzten legeak, segituan kexatu ohi ziren arrantzaleak. Izan ere, gauza bat garbi zegoen: izokina desagertzea denon kalterako zen

Ezagutza horren zenbait adibide aurki daitezke ahozko eta idatzizko iturrietan. Santa Katalinan ezin zela arrantzatu kexatu ziren arrantzaleek, esaterako: “Izokina, normalean, martxo inguruan hasten da errioan gora igotzen. Hil horretatik ekaina arte, izokin handiak igoko dira, eta azken honetatik abuztura, txikiak. Ibaian sortuko diren kumeak igotzen joango dira beti hurrengo urteko martxora arte…”. Eta 1905ean arrantzaleak kexatu egin ziren, “Urumea ibaian sortu diren presek arauetan oinarritzen diren baldintzak betetzen ez dituztenez, izokinek ezin dute errioan gora igo, arrautzak jarri ohi dituzten guneetara, eta hala, itsasora itzultzen dira, eta beste erriotara joan. Hala, egunez egun izokina desagertzen ari da Urumeatik, eta harekin batera aberastasuna ere badoa”.

Hernaniko Burbunak eta etsayak proiekturako elkarrizketatua izan zen Joxe Oiarbide Ttanttua arrantzaleak ere adierazi zuen izokin arrantzan ibiltzen zen jendeak duen ezagutza, eta are eta kuriosoagoa dena, nola lortzen zuten ezagutza hori: “[Izokinak] bi urte hemen [errioan] egiten ditu. Nazabal izeneko gunean, Ereñotzuko kanala zegoen lekuan, errioan behera zihoazen izokin kumeak harrapatzen genituen, eta guraizearekin isats-punta txikia mozten genien, eta berriz ere ibaira bota… eta laugarren urtean azaltzen ziren (itsasotik bueltan, arrautzak errioan jartzera). Haietako bakarren bat azaltzen zen laugarren urtean berriz ere hona. Hortxe, bi kilo eta erdi, hiru kilokoak azaltzen ziren”. Alegia, izokinak jaio ziren ibai berera itzultzen ziren, eta noizbehinka harrapatzen zituzten haiek guraizeekin markaturiko izokinak.

IZOKINA: ONDAREAK ARRAIN FORMA DUENEAN
Hasi Ekaingo kobazuloetatik eta erdi aroko eskuizkribu zaharretatik pasatuta, gaur egungo aldundi eta Eusko Jaurlaritzako paper ofizialetara, izokinak beti izan du bere txokoa, bere izena euskal gizartearen oholtzan. Ez da gutxiagorako, arrain horrek gure gizartean izan duen garrantziak, ikusi dugun moduan, utzi duelako bere arrastoa.

Gaur egun, bukatu dira herritarren arteko liskarrak eta haserreak. Izokina berreskuratzeak berak guztion parte-hartzea eta indarra behar baititu, eta arrantzatzea debekatuta egonik, sortzen diren gatazkak bestelakoak izan ohi dira: arrantza ilegala, erreken kutsadura, izokinaren umatze garaian ibaian hasitako obrek duten eragina, edota zentral hidroelektrikoetako presek haien migrazioan egiten duten oztopoa dira, besteak beste, aldian-aldian azaleratzen diren berriak.

Izokinaren egoera gorabeheratsua da Euskal Herrian, ibaiaren ezaugarrien eta problematiken arabera kudeatu behar baita bertako populazioa. Hala, administrazioek izokinak berreskuratzeko planak dituzte garatuak. Dokumentu zaharretan jada ikusten den moduan, oraindik ere izokinari birpopulatzen laguntzeko kumeak askatzen dira urtero; horrez gain, azken urteetan errioetako uren kalitatea berreskuratzeko lanek ere izan dituzte euren emaitzak arro batzuetan. Hor da, esaterako Urumea, 70eko hamarkadan apenas izokinik zuena, eta egun ehundik gora jasotzen dituena urtero; edota Oria ibaia, oraindik ere hobekuntzarako bide luzea badu ere, izokina berriz ikusi duena azken urteetan. Baina badira oraindik ere uraren kalitatea hobetzeko beharra duten ibaiak, edota, hori lortuta, orain errekaren hidromorfologian eta hidrodinamikan lan egin behar dutenak, eta arrainaren habitata kontuan izan, berreskurapen lanekin hasteko. Egin beharreko lanen artean dago, esaterako, izokinaren behetik gorako migrazioa erraztea, errute-leku berriak aurki ditzan, eta goitik beherakoan zentral hidroelektrikoetako turbinetara joan ez dadin.

Ez du erronka txikia izokinaren kontserbazioak. Haren banaketa-eremuaren mugan, klima aldaketak Euskal Herriko ibaietan izokin-populazioen etorkizuna baldintzatu dezakeela diote adituek. Historiaurretik gaur egunera, izokinak gizakiak jarri dizkion oztopoei aurre egin behar izan die, eta lortu du, hein handi batean, korrontearen kontra aurrera eginez. Etorkizunean ere bide bera egitea geure esku dago, neurri handian.  

Izokinari buruz hitz egiten dugunean, beraz, ez dugu soilik Euskal Herriko ibai batzuetan aurki daitekeen eta “interes bereziko” espezie moduan katalogatuta dagoen arrain bati buruz hitz egiten. Euskal gizartean eraman duen bideak eta utzi duen aztarnak, berez dira garrantzitsuak izokina kudeatzeko garaian, duen garrantzi historikoagatik ere zaindu behar izateko. Izokina, arrain forma duen ondarea ere badelako.

 

Izokin Atlantikoa Euskal Herriko ibaietan
Izokina Urumea ibaian. (Arg.: Nagore Legarreta) (Argazkia: Nagore Legarreta)

Izokin atlantikoa (Salmo salar) salmonidoen familiako arraina da. Anadromoa da, alegia, itsasoan egiten du bere biziaren zati handi bat, eta ugaltzeko ibaian gora egiten du. Izokina, beraz, ur gaziaren eta gezaren artean mugituko da. Errioan jaioko da, eta bertan igaroko ditu bere bizitzako lehen hilabeteak. Euskal Herrian, izokinek urte bat eta bi urteren artean egiten dute ibaian, eta gutxienez 12-13 cm-ko luzera dutenean, itsasora migratzen dute, udaberri inguruan. Izokinek apirilean eta maiatzean izaten diren euriteek sorturiko ibaien hazierak baliatzen dituzte uretan behera egiteko. Hala, euren bizi-zikloaren une garrantzitsu batera igaroko dira: ur gezatik gazira pasatzeko momentua iristen da, eta horretarako, aldaketa ikusgarriak jasaten ditu, bai gorputzaren forman, baita jarreran ere. Nabarmenena dudarik gabe, osmosia erregulatzeko duen sistemarena da, kanpo-inguruneko eta gorputzeko gatzaren maila orekatzen duena. Horrez gain, gorputzean ere aldaketak izaten dira, luzatu egiten dira, eta zilar kolorea hartzen dute, urdin arrasto batzuekin. Jarrerari dagokiolarik ere ezberdintasunak antzeman daitezke, bakarrik eta leku nahiko jakinetan bizi diren animalia oldarkorrak izatetik, taldean ibiltzera pasatzen dira.

Ibaitik itsasorako bidaia horretan, izokin gazteak, edo izokikumeak (dokumentu askotan agertzen den moduan) taldean jaisten dira bokaleraino. Bidaia horretan, jaio diren ibaiaren ezaugarriak “memorizatzen” dituzte. Izan ere,

Itsasotik bueltan, ugaltzera datozenean, haiek jaiotako ibaira bueltatuko dira izokinak

Bokalean aldaketa epe bat igaro ostean, itsasora joaten dira izokinak, eta bertan bidaia luze bati hasiera emango diote. Feroe irlak, Labrador, Islandia eta Groenlandia ingurura joango dira, haien jaiolekutik 5.000 kilometro baino gehiagora. Talde txikietan pilatuta, krill-a jango dute bertan, eta pixkanaka tamainaz handitzen hasiko dira, berriz ere, ugal-garaia iristean, jaiotako ibaira bueltatzeko, ingelesez “homing” edo “etxeratzea” izeneko bidaian. Itsasoan igaro duten urte kopuruaren arabera aldatuko zaie pisua. Arruntenak 2-3 urtekoak izan ohi dira gure ibaietan, eta 2-4 kg artekoak.

Bueltakoan, izokinak kostaldean izango dira, eta ibaiek haien bokaletatik botatzen duten urari esker, jaiolekua dagoen errioa identifikatuko du. Euskal Herrian, Lapurdi, Nafarroa iparraldea, Gipuzkoa eta Bizkaiko ibaiak dira izokinak jaso izan dituztenak, nahiz eta haien artean alde nabariak dauden batetik bestera. Batzuk izokin ibai ezagunak eta garrantzitsuak izan diren moduan, badira ere izokinarentzat horren erakargarriak izan ez direnak ere.

Behin ibaia identifikatuta, izokina bokalean egongo da epe batean, berriz ere ur gezara ohitzeko. Garai horretatik aurrera, izokinek jateari utziko diote, nahiz eta hasieran aurre egiteko instintua mantenduko duten, arrantzaleen amuak heltzea egiten diena.

Negu amaiera inguruan hasiko dira igotzen izokinak. Handienak hasieran, ondoren, pixkanaka, txikiagoak etorriko dira. Izokinak errioan sartzen joango dira udazkena arte. Errioan gora egingo dute korrontearen, arrantzaleen eta ibaian gora igotzea zailtzen dieten presen kontra. Azaro amaieran hasi eta urtarrila erdira arte ugalketa gertatuko da.

Ugaltzeko, sakonera gutxiko leku legartsuak behar dituzte izokinek, eta ugal-aurreko momentuak ederrak izaten dira. Emea zorrotza da arrautzak jartzeko lekua aukeratzeko garaian. Behin aukeratuta, “ohea” egingo du, arrautzak jartzeko lekua prestatuz. Orduan, bere inguruan arrak agertuko dira, eta emea estaltzeko lehia hasiko da. Ugalketa prozesu deigarria da. Arra eta emea bata bestearen ondoan jarriko dira, igeri biak. Arra, noizbehinka, emera gerturatzen da, eta gorputz osoarekin dar-dar antzeko bat egingo du, emea estimulatuz. Klimaxa lortzean, emeak arrautzak botako ditu, eta arrak horiek ernaldu. Amaitzean, emeak harriz estaliko du eremua.  

Prozesu horretan, bada kuriosoa bezain garrantzitsua den gertakari bat. Oraindik ere itsasora jaitsi ez diren izokin kume batzuk estaldura momentua aprobetxatzen dute izokin handien artean sartzeko, eta arra konturatu gabe, emeak botatako arrautzen zati bat ernaltzen dute. Hala, emeak askaturiko arrautzek ez dute beti aita bera izango.

Horrela jaioko da belaunaldi berri bat, eta ugaldu diren heldu asko, oso ahul, hil egingo dira, edota asko jota, urak haien burua errioan behera eraman dezala uzten dute, itsasoraino bideratu, eta berriz jaten hasteko, baldin eta indarrik badute.

Izokin-arrantzaren ahozko testigantza ederrak

1919an jaio zen Joxe Oiarbide Ttanttua zenak ere azaldu zituen bizi izan zen ia mende beteko urteetan izokin kontuak nolakoak ziren. Ttanttotarrak arrantzale amorratuak ziren, eta izaten zituzten haserreak batzuetan Altzutarrekin. Haiek ere arrantzale sutsuak izan, eta izokin-arrantzan aritzen baitziren denak. Komeni zenean, ordea, elkarlanean ere aritzen ziren, Oiarbidek kontatu zuen moduan: “Izokina nik ikusi dudan handiena, 6 kilo eta erdikoa. Epele-Etxeberriko presaren azpian, eta han harrapatu genituen bi. Orduan altzuetarrak eta gure aitak eta denek sozio egin zuten. Bazekiten handiak zirela, eta, sareak eta jarri zituzten, eta bat ha­rrapatu zuen gure aita difuntoak, sarea jartzen ari zela. Handiena hark harrapatu zuen.”


Berrogeiko hamarkadan, ordea, Urumea ertzean ezarritako paper fabrikak direla-eta, ibaiaren ur-kalitatea izugarri jaitsi zen, eta izokina desagertu egin zen erriotik. Laurogeiko hamarkadan, uraren kalitatea berreskuratzeko egindako lanei esker, eta izokinek presak igarotzeko egindako eskalak direla medio, izokin populazioa berreskuratzen hasi zen. Asko badira ere azken urteetan egindako aurrerakuntzak, izokin-arrantza debekatuta dago Urumea bailaran. Espeziearen kontserbazioan dago jarria begirada.


Interésache pola canle: Natura
2024-07-17 | Ula Iruretagoiena
Territorio e arquitectura
De aquí

Pechar o computador, porse chancletas, acariñar coa crema solar. Onde vas de vacacións? Normalizamos que facer vacacións é ir a algún sitio, porque o descanso necesita distancia, dicimos. E ao facer a viaxe, converterémonos en turistas, aínda que o cambio de denominación... [+]


Aitor Cevidanes
"A garrapata necesita tempo para contaxiar a enfermidade, salvo o mesmo día non hai risco"
O investigador Aitor Cevidanes fálanos da presenza das garrapatas ou garrapatas, dos mosquitos tigres por unha banda, e das especies presentes en Euskal Herria por outro. Preguntámoslle sobre os riscos que teñen en relación coa saúde e o medio ambiente, sobre as falsas... [+]

Para que "esta última danza" non sexa a do besugo
A maioría dos ‘pantxitos’ que adoitabamos pescar no peirao de pequeno eran probablemente besugos, pero apenas viamos grandes besugos. De ser así, atoparíase en restaurantes coñecidos, mentres que a maioría dos besugos das pescaderías foran traídos de fóra. Na... [+]

Limpeza
A capacidade de limpeza é unha tendencia que teñen as abellas desde o nacemento até a morte. Nada máis nacer comeza a limpar o panal que naceu, a sacar da colmea os anacos de cera que rompeu.

A aguia que non se molla
Os peixes nadan preto da superficie da auga. Algo se aproxima á auga, voando: unha aguia achégase, as súas garras alárgase cara adiante e zas! Mergullouse de cheo na auga. Tras a captura do peixe, a aguia sacou a cabeza da auga, pero o peixe diríxese cara ao fondo con... [+]

Xogos máis verdes nos colexios de Ipar Euskal Herria para facer fronte ao cambio climático
Tomando como base o medio ambiente, a biodiversidade, a xestión da auga e as necesidades dos nenos e nenas, nos Pireneos Atlánticos puxeron en marcha un proxecto colectivo para cambiar os patios dos centros educativos. En Pamplona tamén haberá máis sombras e plantas en tres... [+]

Que é o rabaño? (Un achegamento)
Levo máis dunha semana reflexionando sobre o rabaño. Xa dediquei antes espazos ao uso do concepto de rabaño, pero o diálogo que mantiven hai unha semana renovou a súa reflexión e tróuxome a este papel.

Alpina Rosalia
Reliquia do hayedo
A imaxe deste escaravello escaravello non deixa lugar a dúbidas: non ten igual. É a única especie deste xénero no noso territorio, e tamén en toda Europa. As súas grandes tallas (para ser un escaravello, por suposto) e os seus coloraciones insérense para sempre nos nosos... [+]

2024-06-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Complexidade do sinxelo
Cando é mozo non deixa moita marxe de dúbida. A serpe de gravata ten unha característica que a diferenza do resto: a gravata. Gravata, ou como lle chaman algúns, colar. De feito, aínda que pode ser de cor parda ou escura, averdado ou azul, o corpo adoita ter un claro... [+]

2024-06-19 | Reyes Ilintxeta
Elena Quispe Tincuta e Cecilia Llusco Alaña
"Na vida non todo pode ser a cima"
En maio, Elena Quispe Tincuta (O Alto, A Paz, Bolivia, 1998) e Cecilia Llusco Alaña (O Alto, A Paz, Bolivia, 1985), escaladoras de cholitas, acudiron ás capitais de Hego Euskal Herria a presentar o documental Cholitas por iniciativa de Alboan, Entreculturas e Oxfam GKE. A... [+]

brochetas e agullas de bruxa
Sabes como se di ‘libélula’ / ‘libellule’ en eúscaro?
Iñaki Mezquita Aranburu (Alegia, Gipuzkoa,1959) é membro da Sociedade de Ciencias Aranzadi, odontólogo e fotógrafo naturalista. Recibiu en eúscaro os nomes de 84 brochetas e agullas de bruxa residentes na Península Ibérica. Os técnicos de medio ambiente Mesquita e Jon... [+]

O Consello de Europa aproba un regulamento para a restauración do 20% dos terreos e áreas marítimas para 2030
O luns o Consello Europeo ha aprobado a Lei de Restauración Natural tras tres meses de bloqueo. "É unha fito clave para a protección e recuperación dos ecosistemas do continente", sinalan asociacións ecoloxistas como BirdLife Europe, ClientEarth, EEB e WWF, Fondo para a... [+]

2024-06-17 | Nagore Zaldua
Espertáronse as tartarugas mariñas do letargo na costa vasca?
Cando o solsticio de verán achégase, na costa vasca multiplicáronse as posibilidades de ver tartarugas mariñas. A máis coñecida das nosas augas é a Careta Real (Caretta caretta). O tamaño medio da casca dos exemplares adultos pode alcanzar os 120 cm de lonxitude recta e... [+]

Ratiño Vasco Pérez
Os morcegos forman o grupo Chiroptera. Man “cheir”, á “pteron”, no antigo grego. Por tanto, ás nas mans. Sendo o único mamífero que pode voar, conquistando o aire e alcanzando un gran éxito, en todo o mundo descríbense case 1.500 especies de morcegos.

2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, actual pescadora
"Ano tras ano o polbo diminuíu, algo pasa coa auga do mar, iso é claro"
Manuela Jauregi é unha pescadora que desde fai 25 anos, xunto ao seu marido, dedícase a pescar polbo e peixe de día en Getaria, a bordo do barco Manuela. Mattin intervén con Jauregi no interior do barco, explicando os cambios que experimentou nos últimos anos.

Eguneraketa berriak daude