Amurrioko Tubacexen lantegiaren aurrean elkartu dira ostegun honetan langileak; enpresako sarrera itxi dute hainbat orduz suzko barrikadekin. Ertzaintza foam balekin oldartu da haien kontra, Aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, eta hainbat pertsona zauritu dituzte poliziek eraso horren ondorioz.
43 egunez greban ari diren Tubacex enpresako langileak Laudioko lantegiko ataritik Amurriokora joan dira ostegun honetan eta horko sarrera ere ixtea lortu dute hainbat orduz, horretarako suzko barrikadak eraikiz. Saratxoko errepidea ere ordubetez gutxienez moztuta egon da, eta kamioiak ezin igaro geratu dira.
Suhiltzaileak agertu direnean, langileek txalo zaparrada batez hartu dituzte. Aldiz, Ertzaintzarekin tentsio une nabarmenak izan dira. Ondoren, greban ari ez diren langileen eta zuzendaritzaren autobusa enpresan sartu eta gero kargatu egin du poliziak eta hainbat langile zauritu ditu.
Autobusa sartu da eta ondoren langileen aurka kargatu dute zipaioek.
Nazkagarriak zarete!
Ez duzue lortu eta ez duzue lortuko. Bihar gaur baino gehiago izango gara!#TubacexBorrokan pic.twitter.com/IsephOU3Dg
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) March 25, 2021
Airaldea.eus hedabideak jakinarazi duenez, foam balak ere erabili ditu poliziak grebalarien kontra.
Foam balak baliatu ditu Ertzaintzak Tubacex enpresako grebalarien kontra. pic.twitter.com/y6l3w8om2R
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Tubacexeko zuzendaritzak 95 lagun kaleratzeko prozesua abian jarri du, beste 22k diru ordainekin utziko dute enpresa euren kabuz eta 13 aurre-erretiro ere egongo dira. denera 600 lagunek egiten dute lan talde osoan, baina Arabako plantak izango dira kaleratzeekin kaltetuenak.
Hodiak egiten dituen Tubacex-ek, salmenten gutxitzeari egotzi dio taldea %20 murrizteko beharra. Sindikatuak baina, kaleratze horien kontra agertu dira argi eta garbi, eta langileek tinko eutsi die mobilizazioei.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]