Herrandarren kaleko 15. zenbakiko etxebizitza hutsak 2020ko uztailean okupatu zituzten 30 lagunek. Gaur egun 15 bizi ziren eta poliziak etxetik kaleratu ditu astearte goizean. 20tik gora pertsona identifikatu dituzte eraikin barnean, bizilagunak edo babesa ematera bertaratutakoak. Liskarrak izan dira eta hiru gazte atxilotu dituzte ertzainek kanpoaldean; etxetik kaleratu dituzten migratzaileetako bi, berriz, Atzerritartasun Bulegora eraman dituzte udaltzainek. Kaleratzea amaituta, manifestariek Larrialdietako Zerbitzu Sozialetara abiatu dira, kalean geratu diren familientzat alternatiba eskatzeko kontzentrazioa eginez.
Goizeko hamaikak aldera ekin diote udaltzainek Herrandarren kaleko 15. zenbakiko atariko atea zabaltzeari, sarrailagile baten laguntzarrekin, eta ordubete inguru behar izan dute. Hamabietan sartu eta eskaratzean zeuden kideak atera dituzte banan-banan, eta identifikatu ostean aske utzi dituzte. 20 lagun baino gehiago atera dituzte denera, eta salatu dute oldarkor aritu direla udaltzaingoak zeregin horretan. Eskaratzea hustuta, bost familia bizi diren bost etxebizitzetara jo dute udaltzainek.
Tartean migratzaileak zeuden eta horietako bi Atzerritartasun Bulegora eraman dituzte, Espainiako Poliziaren polizia etxera. Haserrea piztu du horrek protestan ari zirenen artean, eta tentsio uneak izan dira.
Atzerrian jaiotako bi gazte Espainiako Polizia Nazionalaren polizia etxera eraman ditu Udaltzaingoak, Atzerritartasun Zerbitzura. Tentsio uneak autoan sartu eta eraman dituztenean pic.twitter.com/7fKDqVOa4r
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 26, 2021
Behin kaleratzea bukatuta, deia egin diete herritarrei Larrialdietako Zerbitzu Sozialetara jotzeko, kalean utzi dituzten familientzat alternatiba eskatzeko.
Tentsio uneak kalean
Dozenaka poliziek hartu dute parte kaleratzean. Udaltzaingoak kalea itxi du goizetik eta dozenaka lagun portalaren aurrean eseri dira harresia eginez; ertzainek pertsona eta horiek banan-banan atera dituzte errepidearen bestaldera. Ordutik aurrera, goiz osoan tarteka tentsio uneak eta istiluak izan dira Udaltzaingo eta Ertzaintzaren eta kanpoan elkartu den jendearen artean. Une horietako batean, etxegabetzea ia amaituta zegoela, istiluak piztu dira berriz ere eta Poliziak hiru gazte atxilotu ditu. Eskuburdinak jarrita autoan sartu eta polizia etxera eraman ditu Ertzaintzak.
Bideoan, atxiloketen unea:
Bideoan, etxegabetzearen amaiera aldera Poliziak bi gazte atxilotu dituen unea pic.twitter.com/DFK41plKF4
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 26, 2021
https://twitter.com/zoleaga1/status/1354039858306686977?s=20 https://twitter.com/zoleaga1/status/1354039858306686977?s=20 https://twitter.com/zoleaga1/status/1354039858306686977?s=20
Bost familia bizi ziren Herrandarren kaleko etxebizitza okupatuetan, hamabost pertsona, zaurgarritasun egoeran eta haurrak tartean. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak azaldu du etxegabetze agindua jasotzerakoan zerbitzu sozialekin, jabeen abokatuekin zein udaleko “zenbait alderdirekin” jarri zirela harremanetan, familientzako irtenbide bat aurkitu nahian. Momentuz ez dute horrelakorik lortu. “Inongo alternatibarik eskaini gabe, pertsona horiek kale gorrian utzi dituzte", ohartarazi dute.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]