Iragan asteburuan hainbat talde solidario Bilbon eta Gasteizen elkartu ziren Veronicaren heriotzagatik haserrea azaltzeko. Veronica neskame aritzen zen, eta sistema bihozgabe eta esplotatzailearen biktima izan da. 28 urteko nikaraguarra –herri hartan 9 urteko alaba zuen– urriaren 13an hil zen Derion, menpekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzen zuen etxe berean. Bihotza lehertu zitzaion, ezin izan zituelako 24 orduko lanegunak gehiago jasan. Astean zazpi egunez aritzen zen, deskantsu eta baimenik gabe, ezta sendagilearengana joateko ere. Esklabotza zaharra eta berria da sistema kapitalista honek dakarkiguna,: ez lan eskubiderik, ez ordutegian mugarik, ez gizarte-segurantzarik…
Gure jendartean Veronica asko dago, eta kapitalismoaren baldintzak gainditu ditzaketen arren, haietara makurtzen diren familia asko ere bai. Legeari heltzen diote euren enplegatuei inposaturiko lan baldintzak justifikatzeko. Veronicaren heriotzak zer pentsatua eman beharko lieke sindikatu eta erakundeei. Zein baldintzatan aritzen dira etxean eta zaintza lanetan dabiltzan kolektibo baztertu eta ikusezinak? Egia da sindikatuen aldarrikapenak jadanik lana dutenen baldintzak hobetzera zuzenduta daudela gehienetan. Hori horrela da. Baina, zer eskaintzen diete esplotazio gehien jasaten dutenei? Zer, etxeko lanetan aritzen direnei, edo langabezian daudenei, edo paperik gabeko migratzaileei?
Zenbat Veronica hil behar dira egiatan kolektibo horiekiko konpromisoa har dezaten? Sistema kapitalista krudela bezain hiltzailea da. Baina sindikatuek eta erakundeek badute ahalmenik alternatibak eskaini eta Veronicaren moduko egoerak eragozteko. Borondate politikoa eta sindikala baino ez da behar, eta elkartasuna ere bai.
LANBIDE puxo en marcha unha campaña de loita contra a fraude nas Rendas de Garantía de Ingresos e creou unha caixa de correos anónima de denuncia. Respondendo as críticas recibidas, indica que esta caixa de correos é un mero instrumento para ordenar denuncias e... [+]