Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Pablo Sastreren artikuluari erantzuna

Urriaren 21eko Argian (1748 zenbakian), Gizona ez da emakume hiltzen artikuluan, idazleak azpimarratzen zuen sexuak soilik bi direla, “Arrak eta emeak: geure portamenari buruz aurre-disponitzen gaituztenak; (...) Interesantea da sexua eta generoa bereiztea. Generoak matizatu, finkatu, areagotu, gozatu egiten du sexu-diferentzia”. Jarraian, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak zerrendatu zituen, ongi ulertu badut, emakumeak gizonen diferente izatea aldarrikatuz: “Emakumeen begirada diferenteak behar ditugu –batez ere, gizonok–”.

Gizon eta emakumeon artean –beraz, sexua soilik izanik aldagaia– dauden ezberdintasunen zerrendak egiten hasten garenetan –oso kirol gustukoa kafetegi, taberna eta elkarte gastronomikoetan–, etengabe galdera bat ernetzen zait. Zer onik ekartzen digu balizko “sexu portamen aurre-disponitu”, edo Jainkoaren antz susmagarria hartzen diodan esentzia horretan sinesteak? Adibide ausart xamarrak jarri ditu Sastrek, baina hala ere, nork daki benetan portaera jakin bat –artikuluan aipatzen dira, besteak beste, panpinekin edo armekin jolastea, bide-peoitza lanak egitea edo kartzelara eraman duen hura– juxtu zakilak edo aluak eragindakoa den? Horretan sinesten duzu edo ez, aldeko adina aurkako ikerketa egongo dira. Baina batez ere: zertara garamatza baietz, hala dela pentsatzeak? Itxuraz ebidentea den zerbait konstatatzera? Akta hartzera? Eta horrek zer ondorio ditu esentziak “aurre-disponitu” dion portamen hori jarraitzen ez dituen gizon eta emakumeen artean? Zure adibideetara itzulita, neskek panpinetarako duten joera ustez “naturala” bada, zer da neska batek armekin jolasteko joera izatea? Zer sentituko genuke neska horrekiko inguruko pertsonek? Utziko genioke bakean bere jolasak aukeratzen? Esentziarekiko sinismen horrekin zer lortzen dugu, gizarte osoak gure portamenak hautatzeko askatasuna izatea ala “berdintasun” (sexu bereko besteekiko) eta “diferentzia” (beste sexuarekiko) eredu alienatzaileena indar osoz inposatzea?

Diferentzia aldarrikatzen du feminismoaren zati handi batek, diferentzia eskatzen esentziez dihardutenek... Nola ulertzen dugu diferentzia edo aniztasuna? Feminismoak beldur dion eta esentzialismoak aldarrikatzen duen natura horren oinarrizko arauetako bat da, hain juxtu, bizitza ziurtatzeko, izaki diferenteak egitea (ez klonak). Baina diferente, izaki bakoitza. Gizonen ezaugarriak zerrendatzeaz eta emakumeen ezaugarriekiko ze diferente diren behin eta berriz errepikatzeaz arduratzen diren horiek, aldagai bakarrean (hankartea) jartzen dute marra gorria. Eurek aldarrikatzen duten naturak, aldiz, marra gorria izaki bakoitzaren bueltan jartzen du, eta mila eta bat aldagaien arteko konbinaketak egiten. Zintzoki begiratzen baditugu pertsonak, ohartuko ginateke araua baino salbuespen gehiago daudela. Naturaren araua, juxtu arau-hausteak aurreprogramatzea dela. Badaezpada, datorrena datorrela, izaki gisa bizirik irten gaitezen. Eskerrak eman behar dizkiegula, alegia, “portamen aurre-disponitua” jarraitzen ez dutenei, bost axola portamen hori sexuak edo gizarteak aurre-disponitua den. Denoi zabaltzen digutelako beste portamen bat izateko aukera, eta espezie gisa bizirauteko araua, arau-haustea delako.

Sastreren adibide bakarrari erantzuna: Adibide bakoitzak sorraraz dezake iritzi artikulu bat   –eztabaida sustatzea ez da ekarpen makala–, nik honakoaren aurrean ezin eutsi: “Ekibokatua egonen naiz baina, emakume baten ipurdiari jarraitzen dion gizon-begiradaren atzean (barrabil, prostata, zakil) sexu-aparatu bat ikusten dut nik, eta, emakumearen eder agertu nahiaren atzean, umetoki bat ikusten dut”. Esaldia egina dagoen eran, irakurleon buruak jolasten du “emakumearen eder agertu nahiaren atzean” omen dagoena asmatzera. Esaldi horretan bertan gizonen portamenari lotuta sexu-aparatu bat (bere barrabil, prostata eta zakilarekin) ikusi dugunez gure irudimenean, emakumeen adibidearen txanda etorri denean, irakurle honen irudimenak ezin izan dio emakumeen sexu-aparatu osoa irudikatzeari. Eta kar, kar, kar, “umetokia” horrek kolpez hoztu dit gogoa. Emakumeok umetokiak bultzatuta jarduten dugula? Gure bizitzan batzuek 0 bider, beste batzuek behin, beste batzuek bi aldiz, hiru, lau... Aldiz, pottorberoak gara bizitza osoan –horri buruzko ikerketak badira, eta errazago dena, galdetu inguruko emakumeoi–, beraz, eder agertu nahi nabarmena emakumeen sexu-aparatuarekin parekatu behar bada, aipatu ez dituzun sexu atalen batekin lotuagoa egongo da. Eta bai, noski, pottorberook ere jarraitzen ditugu begiradarekin besteen ipurdiak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Interésache pola canle: Iritzia
O reto de reducir a xornada laboral máis de 37,5 horas semanais

O ano 2025 traerá unha política global para a implantación de semanas de traballo máis curtas, que traerá consigo pequenos custos para as novas contratacións das empresas e un cambio na dirección efectiva das relacións laborais.

O equipo do Ministerio de Traballo e... [+]


Educación

Recollín o seu e-mail no portal da folga, no correo persoal. Ao principio pensei que era para dar a coñecer, como moitos outros, as posibilidades que temos ante a folga. Pero non, o e-mail recibido era o movemento político e comunicativo contra a folga.

Confesareivos que me... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
Valoración do informe ambiental contra a central eólica “Itsaraz”
O pasado 16 de xaneiro, o Ministerio para a Transición Enerxética da administración de Madrid publicou a declaración de impacto ambiental sobre o proxecto “Itsaraz” que esperabamos con entusiasmo e inquietude. A resolución expresa unha decisión tan firme como firme... [+]

Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Identidade

O día anterior, en Bilbao, reuninme cun amigo no bar Bira. Púxenme a pasear e dixen: “Claro, como es Giputxia, ja, ja”. E el subliñou que non era guipuscoano. Sen entendelo, continuei dicindo, “Ah! Non? Pero naciches en San Sebastián?”. “Si, nacín alí, pero eu... [+]


Permiso de paternidade

Tiven moitas dúbidas, independentemente de que abrise ou non o melón. Atrevereime, maldita sexa! Quero pór sobre a mesa unha reflexión que teño en mente hai tempo: non é xusto que a muller que deu a luz teña a mesma duración que o outro proxenitor. Mellor dito, o mesmo... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Non digas colonización

Acabo de ver unha serie doutro triste detective. Todas as tramas sucédense nunha remota illa escocesa. Xa sabedes como funcionan estas ficcións: moitos mortos, xente corrente pero non tanto, e unha paisaxe verde escuro. Nesta ocasión lembroume unha viaxe que fixen aos Países... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Un pobo de acollida?

A verdade é que non sei por que estou a escribir isto. No ambiente conflitivo de hoxe en día non se toman ben este tipo de opinións. É posible que ARGIA non publique isto, xa que non coincide coas opinións que publicaron até agora (pero se finalmente decidiron publicalo,... [+]


Que o ruído do diñeiro non acougue os zumbidos das bombas

O 15 de xaneiro o lobby tecno-empresarial Zeditzak presentou o seu 6º informe, Euskadi e a Unión Europea, un destino compartido de prosperidade e competitividade. O neoliberal Think Tank, formado por expertos emerxentes do mundo das finanzas, presentou unha receita máxica... [+]


Pobo de acollida do eúscaro

Os euskaltzales movemos os nosos pés tras a testemuña da Korrika, para reivindicar que queremos seguir vivindo como pobo vasco, en favor da nosa lingua.

Os primeiros pasos dáos a persoa migrante que sae do seu país de orixe en África, América do Sur ou Asia,... [+]


Folgas de glutamato

E un ano máis, os sindicatos organizáronnos folgas prefabricadas. E nós, individualmente, decidiremos si sumámonos ou non á folga, sen necesidade de ningunha asemblea no centro.

Ao parecer, o modelo de folga que me ensinaron a min xa non está de moda. No meu imaxinario, a... [+]


Tecnoloxía
Sistemas de vida

A vida rodéao todo, é finita e fráxil. Para vivir boas vidas, creo que o corpo sabe que facer, pero a mente, aínda que o saiba (cando está ben informado), a miúdo ve que cala o corpo intencionadamente. Neste silencio ábrese a cabeza ás relacións con outros xefes: o... [+]


Eguneraketa berriak daude