Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Mundua Inperioaren arabera: WikiLeaksek erakutsi diguna

  • Plazaratu berri da The WikiLeaks Files: The World According to the Us Empire liburua (WikiLeaks artxiboak: Mundua AEBen inperioaren arabera). Bertan alor ezberdinetako adituek analizatu dituzte Cablegate izeneko datu sailak, AEBetako Atzerri Ministerioaren komunikazio sekretuak 2010eko azaroan WikiLeaksek argitaratuak.

Boliviako Gobernuak zabaldutako argazkian, AEBen negozio arduraduna abuztuan Evo Moralesekin bilduta. AEBek ez daukate enbaxadorerik Bolivian 2008an Moralesek Philip Goldberg persona non grata izendatu zuenetik. Goldberg enbaxadoreak, antza, jarraitu zuen
Boliviako Gobernuak zabaldutako argazkian, AEBen negozio arduraduna abuztuan Evo Moralesekin bilduta. AEBek ez daukate enbaxadorerik Bolivian 2008an Moralesek Philip Goldberg persona non grata izendatu zuenetik. Goldberg enbaxadoreak, antza, jarraitu zuen bere aurretik David L. Greenleek egindako azpijokoekin. The Wikileaks Files liburuak eragin zalapartaren erdian, Hego Amerikako atala idatzi duten Dan Beetonek eta Alexander Mainek fite adierazi dute kableetan inon ez dela ageri AEBek planifikatu zutenik Evo Morales hiltzea. Egia, diplomatiko yankiek soilik diote hori gertatzen denerako prest egon behar dutela. Hitz egiteko manera bihurria. Liburuan luze-zabal aztertu dituzte Venezuelan Chaves eta Maduroren kontra, Ekuadorren Correa izorratzeko eta Hego Amerika osoan egindako lan zikinak, AEBetako diplomatikoek mezuetan aitortuak inork inoiz ikusiko ez zituelakoan.

"Heroiak dira WikiLeaksekoak”, idatzi du John Pilger kazetari australiarrak, gorazarre eginez 2012tik Ekuadorren Londresko enbaxadan preso bizi den Julian Assangeri.

Edozein herritarrek bezala gehiegizko albiste deigarriren artean itotzear bizi den kazetariak erreferentziak behar izaten ditu garbi bereizteko manipulaziozko propaganda eta ikerketako kazetaritza. John Pilger edo Noam Chomskyk bermatzen dutela jakitean, WikiLeaks fidagarria dela ulertzen dugu eta hori asko da garaiotan.

Idatzi du Pilgerrek “The Revolutionary Act Of Telling The Truth” artikuluan: “Garai ilunak hauek, zeinetan gezurraren propagandak astintzen baititu gure bizitzak. Badirudi errealitate politikoa pribatizatu dutela eta engainua legitimatu. Informazioaren aroa hedabide nagusien aroa da. Dena hedabideen bidez,  politika, zentsura, gerra, soldata, aisialdia… klitxe eta gezur sorta surrealista bat”.

Eta aurrerago: “George Orwellek esan zuen: ‘Gezur unibertsalaren garaietan, egia esatea ekintza iraultzailea da’. (…) Benetako disidenteak exotikoak dira gaur; baina ez dira gaur baino beharrezkoagoak izan inoiz. The WikiLeaks Files liburua da bere benetako izaera ezkutatzen duen faxismoarentzako antidotoa. Liburu iraultzailea da, hain zuzen WikiLeaks bera iraultzailea delako, Orwellek esaten zuen moduan”.

Gobernuen informazio sekretuak herritarrei zabaltzea helburu duen WikiLeaksek jauzi berezia egin zuen 2010ean, prentsari zabaldurik AEBen Atzerri Ministeritzak top-secret katalogatutzat gorderik zeuzkan 251.287 mezu –cable deituak diplomatikoen hizkeran, hortik Cablegate, aspaldi Richard Nixon boteretik kanporatu zuen Watergate eskandalua oroitaraziz–.

Cablegatek munduaren begien aurrean erakutsi zuen benetan zer pentsatzen duten AEBetako agintariek planetako beste liderrez, etsaiez bezala lagunez, izan diktadore ala demokraziaz hautatu. Tartean azalera atera zituen AEBk mundu osoan zehar planifikatu eta burututako ekintza klandestinoak, giza eskubideen urraketak ere bai.

Orain Verso argitaletxe ingelesak plazaratu du The WikiLeaks Files: The World According to US Empire liburua, 251.287 mezu sekretu horiez zenbait adituk egindako analisiekin. Hitzaurrea Julian Assangek berak idatzi du.

Argitaletxearen hitzetan, “liburuak jorratzen du nola esku hartzen duten AEBek beste nazioen agendetan: inperialismo mota berri bat da hainbat taktikatan oinarritua, hasi torturetatik eta ekintza militarretara, tartean direla merkataritza itunak eta soft power (botere leuna),  beti ere munduan eragina handitu nahia. Liburuak erakusten du AEBko komertzioaren sustapenean gobernuak eta korporazio handiek daukaten lotura”.

Godfather-ek Evo ikusi nahi du

The WikiLeaks Files-en kapitulu bat Alexander Main eta Dan Beetonek idatzi dute. Centre of Economic and Policy Research institutuko bi ikerlariok analizatu dute filtratutako dokumentuetan ageri dena AEBen eta Hego Amerikako gobernuen arteko harremanez.

Mainek eta Beetonek beraiek laburbildu dute beren atala The Jacobin aldizkarian: “US diplomatic cables reveal a coordinated assault against Latin America’s left-wing governments”. Alegia, AEBetako diplomaziaren dokumentuek erakusten dute Latino Amerikako gobernu ezkertiarren kontrako eraso koordinatua.

Alderatu dute Greziarrei gertatuarekin. Erreferendumean ezezkoa eman ziotenean Troikak ezarritako erreskateari, Europako Banku Zentralak blokatu zituen Greziako bankuak eta presio bortitz horrekin Europako agintariek zaborretara bota zuten greziarrek demokratikoki erabakitakoa, hauek agenda neoliberalaren azpira makurraraziz.

“Aurreko hamabost urteetan –diote Main eta Beetonek– neoliberalismoaren kontrako antzeko borroka zabaldu da Amerika osoan. Nahiz eta hasieran Washingtonek planeatu zuen disidentzia oro itotzea, Grezian erabili direnak baino are taktika bortitzagoekin, Latino Amerikak neurri handi batean lortu du aurre egitea agenda neoliberalari. Borroka epiko bat izan da, pixkanaka argitara ateratzen ari dena WikiLeaksek zabaldutako AEBen kable diplomatikoen azterketari esker”.

1980ko hamarkadan neoliberalismoak ondo irmotua zirudien Latino Amerika osoan. Aurretik estatu kolpe odoltsuek diktadura bortitzak ezarriak zituzten Argentinan, Uruguain, Txilen... langileen egiturak zanpatu eta Chicago boysen formula ekonomikoak nagusi arazteko.

Baina 1999tik 2008ra bitartean ezkerreko hautagaiek irabazi zituzten hauteskundeak Venezuela, Brasil, Argentina, Uruguay, Bolivia, Honduras, Ekuador, Nikaragua, eta Paraguain. WikiLeaksek filtratutako mezuek erakusten dute yankiek horiek desestabilizatzeko egunez egun egiten zutena.

Adibide argigarria da Evo Morales zepoan harrapatzeko egindako ahalegina. 2005eko abenduan irabazi zituen lehendakaritzako hauteskundeak eta urtarrilaren 3an, kargua hartu aurretik, AEBetako enbaxadore David L. Greenleek bisitatu zuen.

Bilera honela laburbildu dute Main eta Beeton akademikoek: “Enbaxadorea berehala joan zen mamira. AEBek kontrolatzen zituztenez Boliviari laguntzeko hitzarmen multilateralak, horrek makur arazi behar zuen Moralesen gobernua. The Godfather filmeko eszena baten antzekoa izango zen”.

Izan ere enbaxadorearen akta  filtratuak dio: “Enbaxadoreak azaldu dio AEBen laguntza funtsezkoa duela Boliviak nazioartetik eskuratu beharra daukan finantzazko laguntza lortzeko, esaterako IDB Nazioarteko Garapen Bankuarena, Munduko Bankuarena eta Nazioarteko Diru Funtsarena. ‘IDBarekin zerbait nahi duzunean, pentsa ezazu AEBekin ari zarela’ esan dio enbaxadoreak. ‘Hau ez da mehatxu bat, errealitate soila da besterik gabe’ esan dio”.

Hala ere Moralesek eutsi egin zion bere programari. Eta diru bidezko presioa aski ez zenez, AEBak hasi ziren konspiratzen zenbait eskualdetako agintari lokalekin. “Gas hodi batzuk lehertzen badituzue kasu egingo dizue gobernuak” diotse enbaxadoreak.

2008ko udako komunikazio batek dio: “[AEBk] prest egon behar dugu Moralesen kontrako kolpe edo atentatu bat gertatzen baldin bada ere”. Zorionez ez zen gauzatu: Moralesek aurretik kanpora bidalia zuen enbaxadorea.

Ikertzaileen azken deia: “Filtratutako kableetan oraindik bada asko aztertzeko AEBen diplomaziaz. Tamalez, kableen argitaratzeak sortu zirrara pasatutakoan, akademiko gutxi hurbildu da horietara”.


Interésache pola canle: Wikileaks
Esposa de Kristinn Hrafnsson Assange: "Si extradítana morrerá"
Os días 20 e 21 de febreiro o Tribunal Superior de Xustiza do Reino Unido decidirá si a extradición de Julián Assanz ten vía libre. En teoría, esta será a última opción xurídica para decidir si o xornalista australiano extradítase ou non a EEUU.

O Goberno do Reino Unido dá luz verde para a extradición de Assange a Estados Unidos
Priti Patel, ministro do Interior do Reino Unido, dá luz verde á extradición de Julian Assanz. O pasado 14 de marzo o Tribunal Supremo autorizou a extradición, pero faltaba a opinión do actual goberno.

2022-04-20 | ARGIA
A xustiza británica autoriza a extradición de Julian Assange a Estados Unidos
O Goberno debe decidir agora si extraditará a Assange, un dos fundadores de Wikileaks. A decisión será recorrida polos avogados da defensa ante o tribunal da Audiencia Nacional.

Nils Melzer, relator especial sobre a tortura na ONU
"O obxectivo do xuízo contra Assange é asustar a todos os xornalistas"
O relator especial sobre a tortura na ONU, Nils Melzer, investigou o caso do xornalista Julian Assange. O xornalista suízo Daniel Ryser, do medio independente Republik, explicou por primeira vez en febreiro de 2020 os detalles desta investigación nunha entrevista rigorosa e... [+]

2021-01-07 | Axier Lopez
A Xustiza británica ordena seguir en prisión a Julian Assange
Un dos fundadores de WikiLeaks terá que seguir en prisión, xa que WikiLeaks está pendente. Así o decidiu este mércores en Londres Vanessa Baraitser, a mesma xuíza que decidiu o luns non extraditar a Assange a Estados Unidos.

2021-01-04 | Axier Lopez
A xustiza británica non extraditará a Julian Assange
A xustiza británica ha decidido este luns non extraditar a Julian Assange, un dos fundadores de Wikileaks, que foi detido en Reino Unido. A xuíza Vanessa Baraitser considerou que Assange ten en conta o "risco de suicidio" que lle levou á Audiencia Nacional. O grupo de avogados... [+]

2020-12-24 | Axier Lopez
O caso de Julian Assange
Guerra sucia contra o xornalismo

En 2010, WikiLeaks, coa colaboración de grandes medios de comunicación, publicou unha das máis amplas filtracións da historia dos documentos "secretos". Máis de 700.000 ficheiros dos servizos de intelixencia de Estados Unidos, que evidenciaron as actuacións diplomáticas e... [+]


2020-09-07 | ARGIA
Renovan en Londres o xuízo de extradición contra Assange
Este luns comezou en Londres o segundo xuízo no que se pide a extradición de Estados Unidos. A defensa do xornalista sostén que a longa lista de irregularidades e vulneracións de dereitos fundamentais en España debería evitar a extradición a España.  

Militares estadounidenses proxectan un vídeo no que morren civís na fachada do Parlamento de Londres
Militares estadounidenses proxectaron hoxe vídeos de ataques contra civís iraquís no Parlamento británico, en resposta á petición de extradición de Julian Assange a Estados Unidos. As imaxes son de 2007, das que se filtraron a través da web WikiLeaks.

O Goberno español pediu a Estados Unidos unha "relación máis estreita" a cambio de usar o polígono de tiro
Catro semanas antes da morte de Gladys do Estal nun ataque policial en Tudela, o vicepresidente do Goberno español, Manuel Gutiérrez Mellado, falou cun alto representante estadounidense sobre o terreo de tiro das Bardenas. Que estaban a negociar? Que estaba en xogo naquel... [+]

2019-05-30 | Paul Iano
Dobre moral
Dous grandes acontecementos sacudiron Estados Unidos nas últimas semanas. Por unha banda, en Londres, detiveron a Julian Assange, quen supostamente axudou a Chelsea Manning a descifrar un contrasinal gobernamental. Doutra banda , completaron o chamado informe Muller, un... [+]

Kristinn Hrafnsson, director de Wikileaks: "Es un xornalista radical ou non es un xornalista"
O novo director de Wikileaks é o islandés Kristinn Hrafnsson. Formado en xornalismo de investigación, está convencido de que un novo Neo-McCarhtysmo estendeu a guerra contra o xornalismo. A suposta decisión das autoridades de extraditar a Assange a EE. UU., o caso contra... [+]

2019-04-11 | ARGIA
Ecuador entrega a Julian Assange de Londres
O policía británico Julian Assange, fundador de Wikileaks, foi detido esta mañá cando o Goberno ecuatoriano ha retirado o seu refuxio político e permitiu a súa entrada na Embaixada.

2018-09-05 | ARGIA
Denuncian a desaparición dun dos fundadores de Wikileaks
A policía norueguesa ha aberto unha investigación tras coñecerse a desaparición de Arjen Kamphuis, que foi detido en Dinamarca. Wikileaks é un dos creadores do portal Wikileaks, coñecido nos últimos anos por levar á rede documentos que ocultaban os poderes económicos e... [+]

Eguneraketa berriak daude