Urtarriletik txoko berri bat dago zabalik Arrasaten: Jai Zale taberna. Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek kudeatzen duen espazioa da, euskararentzat arnasgune izan gura duena. Eurek proposatu eta eurek hartu dute Arrasaten Argia Egun Txikia antolatzeko ardura.
Arrasaten 15 eta 24 urte arteko herritarren %88 da euskaraz berba egiteko gai, baina gazteek kalean izaten dituzten elkarrizketetatik % 36 baino ez dira euskaraz izaten. Datuok jakin aurretik ere, Arrasateko EHEko kideek sumatzen zuten egoera ez zela osasuntsuena. Arrasateko gaztiok euskaraz bizitzera goiaz aldarria sortu zuen EHEk duela hiruzpalau urte, eta orduantxe hasi zen taldea indartzen. Hainbat gazte hurbildu ziren taldera, eta gaztetasunak taldeko motibazioa indartu zuen; ekintzak egiteko gogoa eta bidean topatutako erronkei aurre egitekoa. Azken erronka handia Jai Zale taberna zabaltzea izan da. Espazio horri buruz eta EHEko asmoei buruz berba egiteko taldeko bi kiderekin izan gara, Mikel Makazagarekin eta Maider Azkarraga-Urizarrekin.
Hamabi lagunez osatutako taldea da Arrasatekoa, eta kideen batezbesteko adina 22 urte da. Mikel Makazagaren ustez, gaztetasun horri esker ekin zioten Jai Zale tabernaren proiektuari. Lokala alokagai jarri zutela ikusi zuten, eta “beroaldi moduko bat” izan zutela aitortu dute. “Bi-hiru egunetan elkartu ginen denok hausnarketa sakona egiteko eta ikusteko ea gure norabidean tabernak tokirik bazeukan”. Eta bai, proba egitea erabaki zuten. Ilusio eta lan handiko hileak izan dituzte, Santamasetan lokala eurena izango zela jakin zutenetik.
Taberna eta elkarte gastronomikoa da Jai Zale. Lehenago Gorripidea kultur elkarteak kudeatzen zuen, eta taberna hartzeko hainbat hautagai egon baziren ere, EHEri alokatzea erabaki zuten elkartekoek: “Eurak ere euskaltzaleak dira, eta norbanako batek taberna normal bat zabaldu ordez geuk hartzea ondo ikusten zuten”.
Urtarrilaren 16an egin zuten inaugurazioa, eta ordutik hona taberna baten funtzionamenduaz asko ikasi dute Arrasateko EHEko kideek. Jada martxa hartuta daude, baina lehen hileetan sekulako lana egin zutela gogoratzen dute: “Giltzak urtarrilaren 3an eman zizkiguten, eta itzela izan zen, batzuetan 20:00ak arte lan egin, eta gero 20:00etatik 03:00ak arte margotzen, sukaldeko kontuak hornitzaileekin adostu, dena ondo garbitu…”. Mikel Makazagaren ustez, hori gazteak izanda baino ezin daiteke egin: “29 urte dauzkat, eta ni naiz taldeko nagusiena. Denak nire adinekoak izango bagina, atzera botako ginateke”.
Orain bi langile dituen taberna da Jai Zale; baina ez da taberna hutsa, kultura programazioa eta euskararekin lotutako jarduerak eskaini gura dituen gunea da.
Taldea indartsu zegoen momentu baten erabaki zuen EHEk Jai Zale sortzea, eta taldea indartzeko bidea izan daitekeela uste dute. “Jende asko hurreratu da ‘horrelako zerbait behar zen’ esatera”, kontatu du Maider Azkarraga-Urizarrek. Herrian euskaltzaletasunarekin lotutako espazio bat izateak gazteen euskara erabileran eragingo duela uste dute EHEko kideek. Mikel Makazagaren iritziz, “euskalgintzaren erreferente inportantea gara momentu honetan, eta hori tabernari esker ere bada”. Taberna barruan kalean baino euskara gehiago entzuten dutela dio Makazagak: “Jai Zalen elkarrizketen %36 baino gehiago entzuten da euskaraz; zenbat izango dira, %85 inguru?” Azkarraga-Urizar ados dago: “Normalean erdaraz egiten duten koadrilak euskaraz entzun ditut hemen”.
Argi dute Jai Zale ez dela taberna soila, eta EHEren betiko egitekoek ere garrantzia izan behar dutela, bai tabernan bertan, eta baita kalean ere: “Taberna hartu eta gero, euskalgintzan presente egon gara, txosna batzordean ere oso aktibo ibili gara, kalean ere egon gara… Egia esan, tabernak indartzeko modu bat eman digu”. Jai Zalen bertan, orain arte kontzertuak, bakarrizketak, jardunaldiak, osasungintza euskalduntzeko kexen bilketa eta bestelako ekitaldiak antolatu dituzte, eta ideia eta proposamenetara irekita daudela azaldu dute.
Euskararen erabileran eragiteaz gain, bertoko produktuen kontsumoa sustatu gura dute EHEko kideek. Horregatik, Arrasate inguruko ekoizleen janaria erosten saiatzen dira. Musika ere zaindu gura dutela azaldu dute, eta talde euskaldunei lehentasuna emateaz gain, abesti matxistak ez jartzeko galbahea pasatzen saiatzen dira.
Lokalak toki gehiago edukitzea gustatuko litzaieke EHEko kideei: “Txiki geratzen da. Euskalgintzako jardunaldi batzuk egin genituen eta 40 bat pertsonekin estu ibili ginen”, gogoratu du Makazagak.
EHEn, Jai Zaletik haratago, Arrasateko euskalgintza osoak denek batera kudeatu dezaketen espazio batekin egiten dute amets. Herrian elkarte eta eragile asko dabil euskalgintzan lanean. Betidanik egon da mugimendua. AED, AEK, Txatxilipurdi aisialdi taldea, udal euskaltegia, ikastetxeak, EHE bera… Eragile horiek guztiak Euskalgintza sarean batzen dira eta elkarlanean dabiltza hainbat egitasmotan. Indarrak batu eta espazio txukun bat sortzea gurako lukete EHEko kideek. Kafe antzokien antzera, baina formula propioa sortuta: “Hamabi gaztek sortu badute hau, Euskalgintza batek zer ezingo luke egin?”, bota du Azkarraga-Urizarrek. Toki erreferente hori sortzeko bidean, Jai Zale “proiektu pilotu” moduan ikusten dute: “Bi urtetarako hartu dugu lokal hau, eta gure helburua toki on baten eta beste eragileekin batera horrelako espazio bat sortzea da; taberna hutsa ez den leku bat, bertan euskaraz bizi ahalko den lekua, bertako produktuak kontsumituz”.
ARGIAri buruzko iritziak jasotzen jarraitzen dugu. June Fernández Pikara Magazine-ko zuzendariak feminismoaren aldeko apustu ausarta egin izana eskertzen dio ARGIAri: “Jorratzen dituzten gaietan eta edukietan nabaritzen da, baina baita ere lan egiteko prozesuetan eta kolaboratzaileekiko harremanetan. Argian argi daukate hedabideek erantzukizun sozial garrantzitsua dutela, eta berdintasunaren eta aniztasunaren alde egiteak kazetaritza aberasten duela”.
Joanes Etxebarria bertsolariaren ustez, “geografikoki ala politikoki beste nonbaitera begiratzeko prisma da Argia. Sarean berriz, mundu txikiak handiago egiten ditu”.
Iñaki Kasares harpidedunak euskalduntzen hasi zenean ezagutu zuen ARGIA. Ordutik gaur arte izan du bidelagun: “Duela urte gutxi batzuk, Argiaren informazio kalitateari erreparatzen hasi nintzen. Egunerokoaren zurrunbilotik harago, mundua Euskal Herritik ezagutzen eta, are, ulertzen laguntzen zidan, ikuspegi kritiko eta zintzoaz. Nire burua janzteko tresna informatibo gisa preziatzen hasi nintzen. Azken urteotan, Argiaren proiektuari arreta handiagoz begiratu diot. Txikiek pairatu ohi dituzten oztopo eta zailtasunei buru egin eta bizirik iraun ezezik, enborrean adar berri eta arrakastatsuak hazi ere egiten zitzaizkion: aldizkarian, webgunean, sare sozialetan... Eta zerbait harrotu zen nire baitan. Bai, harrotasuna euskalduna izateagatik, gure txikian handi-handien parekoak izan gintezkeela ikusirik. Eta, preziatu baino gehiago, nire lorategi xumeko lorerik ederrenetakotzat maitatzen hasi naiz Argia. Eta ohartu naiz, gainera, lore eder horrek, petaloak bailiran, aurpegiak dituela, eta izenak, egunero-egunero, kosta ahala kosta, iluntasuna pixkat urratzen eta Argia pizten diguten pertsona horienak guztienak (izan direnenak, direnenak eta izango direnenak). Beraz, eskerrik asko bihotz-bihotzez zuoi guztioi, euskaldunon lorategia are bizigarriagoa egiten duzuen Argiako lan-taldekooi, eta jarraitu TXIKITIK ERAGITEN!”.
Administrazioan, aisialdian edo esparru formaletan euskara bultzatzeko lan handia egin du Euskalgintzak Arrasaten. EHEk bere lan-eremua gazteengan eta kale erabileran ikusi du. Ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea dela eta, gazteak motibatzeko, gazteengandik irtendako ekimenek dute indarra Mikel Makazagaren berbetan: “Jende gaztea da gakoa, zuzeneko harreman hori”.
Maider Azkarraga-Urizarren ustez, hainbat arrazoi egon daitezke gazteek euskaraz berba ez egiteko: “Ohiturak dira, baina baita familiako transmisioa ere”. Adin-tarte bateko moda dela ere sumatzen dute, eta neska koadriletan, mutilenetan baino euskara gehiago entzuten dela diote. Euskararen inguruan herrian dauden sentipenak jasotzeko, bideo bat egin dute aurten, eta hainbat koadrilatako gazteak agertu dira bideoan, euskarari eta euskararen geroari buruz pentsatzen dutena esaten. EHEn ildo horretatik lan egiteko asmoa dute. Euskaltzale taldea lagun taldea bihurtu da, eta jarrera zirikatzaile eta alaiarekin, herriko beste gazteengan eragitea da euren gogoa.
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
A Sra. Xuíza do Tribunal Xudicial de Bayona, despídese:
Algúns euskaltzales xulgáronme en marzo en Baiona por participar nalgunhas das accións que levamos a cabo para denunciar o inxusto tratamento que sofre o eúscaro das autoridades do estado francés. Ao comezo do... [+]
Con motivo da final da Copa do sábado en Sevilla, vimos falar de dous elementos básicos das nosas vidas: o Athletic e o eúscaro. Alguén podería pensar que o eúscaro non necesita que o fútbol de elite fusiónese co circo que lle rodea ou que non hai que confundir fútbol e... [+]
O outro día, no instituto no que traballo, un alumno lanzoume: “Si somos dez persoas e unha non sabe eúscaro, é lóxico e respectuoso falar en castelán”. Detrás desta cadea de palabras e da persoa que a lanzou, hai infinidade de vivencias concretas que non se poden... [+]
Hai pouco máis de dous meses o axente Euskal Herrian Euskaraz cumpriu 44 anos. Concretamente, o 4 de novembro de 1979 presentouse o axente en Durango. Desde entón, a pesar dos cambios nos tempos e nas formas de facer e nas estratexias, o obxectivo de EHE mantense: Construción... [+]
Eguraldi euritsuari aurre eginez, ehunka lagunek osatu dute manifestazioa Durangon "Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika" lelopean. Euskal Herrian Euskaraz antolatzaileak egoeraren larritasuna azpimarratu du amaierako hitzartzean: "Datozkigun astinaldiak... [+]
“Porque esa é a realidade do eúscaro!” Cantas veces escoitamos os vascos nos últimos tempos esta afirmación. Con diferentes palabras, en diferentes lugares (sentenzas dos tribunais, decisións institucionais, discursos dos políticos, artigos de opinión…). En... [+]
Aínda é demasiado pronto para saber cal será a posición ou a lectura histórica que terá a pandemia da COVID-19 na historia da humanidade, xa que a mesma pandemia de partida non está terminada. Pero non hai dúbida de que será un fito importante na traxectoria da... [+]
Acabamos de coñecer que o Plateruena de Durango pechará as súas portas en decembro. Unha triste noticia para os que fomos usuarios de Plateruena durante estes anos. Pero sobre todo, unha noticia preocupante para o eúscaro e para a cultura vasca. Co peche de Plateruena, o... [+]