1987an lizentziarik gabe ekin zion bideari Euskalerria Irratiak eta 27 urteren ondoren etorri da hainbeste desiotako baimena. Mikel Bujanda zuzendaria lehen lerroan aritu da lizentzia lortzeko lanean.
Zein balorazio egiten duzu lizentzia lortu izanaz?
Lehenago ere etor zitekeen, baina UPNk ez du nahi izan. UPNk ere bazekin 1998ko kontratazio mahaiak emandako puntuazioan gure proiektua zela lehenbizikoa, eta prozedura mahai hark berak amaitu izan balu emango ziguten lizentzia, baina orduko sailburuak eta zuzendari nagusiak parte hartu zuten eta egoerari buelta eman zioten. Mahaiaren txosten hura aztertu duen edonork, epaile izan ala ez, bidegabekeria berehala ikusiko zuen. UPNk hamaika aukera izan du hura zuzentzeko, baina ez du nahi izan. Orain, azken erabakia UPNk berak izendatutako mahai batek eman du. Ez dakigu zein zen UPNren benetako nahia, baina guk pozez hartu dugu erabakia. Eta hala ere, bihotza bero baina burua hotz, hori da gure leloa.
Gobernu aldaketarekin espero zen lehenago edo geroxeago lizentzia eskuratuko zela, baina lehengo gobernuaren prozeduratik etorri da. Espero zenuten halakorik?
Bada bai, ez dizut ukatuko, espero genuen. Guk bagenekien lizentziarako eskubidea genuela, baina legezko auzia ere irabazi egingo genuela sinetsi izan dugu beti. 2014an ezagutu genuen Madrilgo Auzitegi Goreneko epaia eta honek bukatutzat ematen zuen bide judiziala; eta agintzen zion Nafarroako Gobernuari lizentzien banaketa berriz egiteko, baina 1998an finkatutako puntuazioa aintzat hartuta. UPNren Gobernua luzamendutan ibili zen ondoren eta lehen bilera iazko ekainean egin zen. Harrez gero gu ibili izan gara informazio eske eta lana aurreratua zegoela ikusten genuen. Gobernua utzi aurretik, beraz, UPNk onar zezakeen bere kontratazio mahaiak egindako balorazioa. Haiek jakingo dute zergatik, baina ez dute egin nahi izan eta gobernu berriak egina topatu du.
Honek zer aldatzen du irratiaren egunerokotasunean?
Segurtasun juridikoa esaten zaio, baina funtsean gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu, sozietate feudal batetik sozietate demokratiko moderno batera iragatea bezala da. Honek ondorioak izan behar ditu arlo profesionalean, kontratazioak egiterakoan eta halakoetan, baina baita gure proiektuaren garapenean ere. Ziurgabetasun juridikoan aritu gara orain arte eta hori oztopo handia izan da. Horrek, aldi berean, elkartasun eta laguntza gehigarria ekarri digu euskaltasunaren aldetik. Laguntza horren konplizitateari eutsi nahiko genioke aurrerantzean ere. Gure helburua da Iruñerriko euskal jendeari komunikazio proiektu funtzionala eta kalitatezkoa eskaintzea; orain aukera hobeagoa izango dugu zerbitzua hobeto eskaintzeko.
Behin harresi hau erorita, hurrengo urratsetakoa Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak eskuratzea izango da, ezta?
Lorpen hau alor guztietara zabaldu behar da. Gure diru sarrera nagusia publizitatea da eta orain arte publizitate instituzionala guztiz ukatua izan dugu; adibide bat da hau, bada zer normaldu. Gure ustez, honek bultzada handia ekarri beharko luke, bai arlo ekonomikoan eta baita profesionalean ere.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
En Osasunbidea 11 médicos gañan 230.000 euros ao ano, unha das prácticas 18.000 euros
Eh Bildu pediu este xoves ao Goberno de Navarra, no pleno do Parlamento de Navarra, que investigue e corrixa esta situación. UPN e pp sumáronse á petición, e o Departamento de Saúde... [+]