Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Identitateari buruzko eztabaidak Quebec nazioaren zatiketa ekarri du"

  • Quebeceko Unibertsitateko zientzia politikoetako irakaslea elkarrizketatu dugu Montrealen. Quebeceko ikuspegi federalistan eskola egin duela esan liteke, 2006an argitaratu zuen Le fédéralisme canadien contemporain liburuarekin.

1980an ukan zenuten Quebecen burujabetzari buruzko lehen erreferenduma. Soilik hogei urte lehenago zen burujabetzaren aldeko mugimendua hazi eta egituratu.

Burujabetza gosea azaltzeko bi arrazoi daude. Batetik, frantses hizkuntza zikindua zelako. Bestetik, lan munduari doakionez, frankofonoek ez zituztelako anglofonoen postu berak eskuratzen ahal. Hori 60ko hamarkada arte. Poliki poliki, frankofonoek erabakiko zuten proiektu politiko bat martxan jartzea.

60ko hamarkada bukaeratik aitzina frankofonoen egoera hobetuko da.

Quebeceko frankofonoek luzaz balio gutxiko betekizunak izan bazituzten, bat-batean, Iraultza Lasaiaren eraginez, lan merkatuan eta sektore publikoan kausitu ziren, ez ziren baitezpada elite anglofonoaren menpeko, eta hizkuntza propioan adierazten ziren. Horri esker zen mugimendu independentista justifikatua izan. Kasu, ez zen tirabirarik gabe egin, Quebeceko eta Kanadako anglofonoekin tentsio azkarrak zituzten. Bestalde, kanadar gobernuak Quebecentzako hautsi-mautsi bat osatzea zuen xede, baina saiakera gehienek porrot egin zuten.

Hautsi-mautsiekin independentzia gosea ahultzea zukeen helburu Kanadak.

Hori alde batetik, baina oroitu behar da ere Kanadako Gobernuak Erresuma Batuko Konstituzioa aberriratu zuela 1982an. Konstituzioaren baitan zegoen eskubide eta askatasunen kartak Quebecek zuena estaltzen zuen. Gainera, Erresuma Batuko Konstituzioa aberriratuz, Quebecek zuen beto eskubide konstituzionala ezeztaturik zela jakinarazi zuten. Ordura arte, aldaketa konstituzionalak oztopatzeko eskubidea genuen, baldin eta aldaketa horiek ondorio negatiboak baldin bazituzten Quebecen iraupen kultural, politiko ala sozialarentzako. Aberriratzeaz geroztik, oztopatzea baldintzapean egin daiteke bakarrik, hots, hamar probintzietarik zazpi ados baldin badira, eta biztanleriaren %50 osatzen badute. Quebecek ez du sekula hori onartu.

Hori guztia bigarren erreferendumik ez antolatzeko gisan.

Argi eta garbi. Jarduteko aukera guztiak kendu nahi zizkion Quebeci Kanadak. Baina aldi berean erabaki horien eraginez geroz eta quebectar gehiago ziren abertzaletasunari begira. 1995ean egindako bigarren erreferendumean %49,4 lortu zuen baietzak.

1980an baietzak %40,44 ukan zuen, 15 urte geroago %49,4. Punpe handia da.

Autogobernatu daitezkeela ohartu ziren quebectarrak. 1980an, unibertsitateetarik berriki ateratako diplomatu freskoak genituen, 1995ean haatik, quebectar frankofono arrakastatsu andana kausitzen genituen kargu ekonomiko, sozial ala politikoekin. 1980an dudak baldin baziren, 1995ean ez zen horrelakorik, konfiantza eta estimua sendoturik zuten. Baina beste efektu bat ere badu horrek: erreusitu zutenek diote Kanadaren barnean izanki dutela lortu. Horrez gain, gaur egungo gazteak jada independente sentitzen dira. Frantses hezkuntza dute, edozein lanpostutan egon daitezke, azkenean anglofono baten aukera berdinak ukan ditzakete. Autonomia indibidualaren alde dabiltza borrokan, ez autonomia kolektiboaren alde. Zerbait galdu da bidean.

Frankofonoek jasandako bazterketak gainditzeko burutu Iraultza Lasaia burujabetzaren aldeko iraultza izan zela erran daiteke?

Iraultza Lasaiarekin estatuaren nazionalismoa eraiki zuten, eta Estatuaren eraikitze horrekin zen abertzaletasun sentipena loratu.  Estrategia abertzalea zen baina ez baitezpada independentista.
Diozu abertzaletasun sentipena Estatuaren eraikitzearekin garatu zela. Ez ote zen Estaturik 60ko hamarkada aitzin?
Oso ahula zen, oso funtzionario gutxi zen 60ko hamarkada aitzin. Betebehar handiak, hots, irakaskuntza eta osasuna, elizaren kontrolpean ziren.

Sekulako aldaketak denbora gutxiz.

Iraultza Lasaia dela diogu, baina oso aktiboa izan zen eta erabat zangoz gora jarri zuen dena.

“Independentzia” hitza ez zen agertzen erreferendumetako galderetan. Zergatik?

Lehenean burujabetza-elkarte aukera aipatzen zen, bigarrenean aldiz burujabetza-partaidetza. Azken finean, quebectarrak ez dira sekula separatistak izan. Zinez arraroa da. Kanadako anglo-esfera gure irudimen sozial eta politikoaren barne dugu, nahiz eta arras harreman gutxi ukan. Jatorri kanadar frantsesekoak diren quebectar horiek zuten nolazbait Kanada eraiki, guztia kolonizatuz. Azken finean, haien burua lehen kanadar gisa daukate anitzek. Horregatik zaie zaila eraiki duten herri horretaz bereiztea. Iraultza Lasaiaren ondotik, “quebectar” gisa definituko ziren, ordura arteko “kanadar frantsesa” identitatea alde batera utziz, oso zentzu etnikoa zuelako.

Aldaketa hori sentituko da mezu independentistan ere.

Bigarren erreferendumaren garaiko proiektu independentista Quebeceko herritar guztientzat zen; berdin zion hizkuntza, jatorria, tradizioa ala lantokia zein zuen. Oso iraultzailea zen hori garairako. Tentsioak ere eragin zituen Quebecetik kanpo ziren beste kanadar frantsesekin, abandonatze gisa bizitu zutelako aldaketa.

Ingelesa hitz egiten den Ipar Amerika baten erdian, nola konbentzitu etorkin bat frantsesa ikasteko garrantziaz?

Argi da ingelesa mugikortasunaren eta nazioarteko harremanen hizkuntza dela. Baina pentsa dezakegu ere frantsesa lehen hizkuntza duten beste 30 herriez. Ondare kulturala babesteko eta garatzeko garrantzia ere hor da. Espero dugu Quebecera datorrenaren arrazoietan frantses hizkuntz komunitatearen barne sentitzeko nahia ere badela.

Hizkuntza batek biziraun dezake bere nazioa independente izan gabe?

Hizkuntza batek bere instituzioak behar ditu eta instituzio horiek defenditu behar dira. Eguneroko erronka dugu hori. Adibidez, epe mugatu batentzako onartzen ditugun etorkin anitzek nahi lukete frantsesa ikasi, baina ez dugu instituziorik hautu estrategiko hori egiteko. 90eko hamarkada aitzin ongi errezibitzen genituen, baina gaur egun ez da nahiko diru bideratzen betebehar horri. Komunitateen partetik egiten dira etorkin biltzeak. Adibidez, juduen komunitatea Argentinako juduei begira dago. Juduek gehienetan hebrearra mintzo dute, baina ez baitezpada frantsesa. Uzte horrek kostu izugarriak ukanen ditu epe luzera, jendarte egitura porroskatzen duelako. Etorkinek gurekin eraiki behar dute biharko Quebec.

Mugimendu independentistaren ahultzea begiratzen badugu, ez ote dira alderdi independentisten aldetik hutsegiteak izan?

Bai, eta elementu garrantzitsu bat da. Elkarrizketa hau 2013 ala 2014ean egin bagenu, arras ezberdina izango zen errealitatea. Mugimendu sozial aberats batetik atera berri ginen [2012ko ikasle mugimendua], politika beste modu batera egin nahi zela sendi zen. Mugimendu independentista oldar berri batean zen.

Baina...

Quebectar Alderdiak irabazi zituen hauteskundeak. Anitz erabaki hartu zituzten, eta horien artean anitz txar. Horra non Balioen Kartari buruzko eztabaida abian jarri zutela, identitateari buruz. Jendarte egitura arras ahuldu zuen eztabaidak, Quebec nazioaren zatiketa gertatu zen orduan, eta azken urteetako elementu tristeetarikoa dugu. Burujabetzaren gaia hauskor bihurtu zen eta hori interes txiki zikoitz batzuengatik, immigrazioari buruzko diskurtso ezegokia duen Geroa Koalizioaren zelaira sartu nahi izan zuelako Quebectar Alderdiak, boto gehiago biltzeko. Mugimendu independentistaren ahultzearen arduraren parte bat dutela argi da.

Talde independentista guztiak Oui Quebec egituraren baitan batu berri dira.

Eskoziako eta Kataluniako egoeraz inspiraturik, mugimendu abertzalea jendarte zibilaren baitan kokatu nahi dute. Goizegi da jakiteko Oui Quebec egiturak herritarren parte hartzea sustatuko duen.

Autoktonoen komunitateak badira Quebecen. Nola lortu daiteke frantsesen etortzea aitzin ziren populu horiek zapalduko ez dituen Quebec independente bat?

Federalismo multinazionala nozioa erabiltzen dut usu. Funtsean, horretan oinarritzen da hemengo proiektua. Horri begira aitortu behar da Quebectar Alderdia dela autoktonoen aldarrikapenei begira irekiena izan. Zehaztu dezagun ere, autoktonoen hizkuntzak Quebecen direla gehienik irakatsirik.

Dena ez da polit.

Horretara nator. Hori guztia erranez ez dut erran nahi ez dela diskriminaziorik ala arazorik. Lehen Nazio horiekin lan egin behar dugu; elkarlanaren bidez da hobeto ulertzen bestearen errealitatea. Segitu behar ditugu eta haiek ere segitu behar gaituzte. Berdin dio egitasmoak independentistak ala federalistak diren, nahi duguna da Lehen Naziokoek Quebecentzako proiektu politikoan parte hartzea.

Noizko hirugarren erreferenduma?

Bizi naizeno izango da bat seguruenik. Baina gazteriaren esku da, haiek dute erabakiko izango den ala ez. Hirugarrena gerta dadin, gazteriak irekia, pluralista, anitza eta esku zabala izan beharko du. Horri gehitu behar zaizkio hiru baldintza: begitartetsu izatea Quebecera heldu diren guztiekin; neurrizko ikuspuntuak plazaratzea, dena ez delako beltz ala txuri; eta azkenik, duintasun gosea. Dauden instituzioek ez badute nazioaren emantzipazioa ahalbidetzen, orduan berriak sortu beharko dira. Nazioaren duintasuna lanjerrean izanez gero, baliteke gazteriak proiektu politiko bat eramatea eta horrek independentziara eramatea.  Konfiantza dut, ohartzen naiz indibidualki zein kolektiboki gazteriak emantzipatu nahi duela.


Últimas
2024-12-02 | ARGIA
ARGIA na Feira de Durango: que, cando e onde?
Jakoba Errekondo e Garbiñe Larrea estarán no programa, e os autores do libro Haziak tamén contarán coa presenza de Juan Mari Arzak. ARGIA tamén mostrará o libro Superpodereak hezkuntza, o cómic Abentura erraldoia... e, por suposto, ARGIA tamén porá o pólito de Inor ez... [+]

Coleccionistas de sementes de tomate e lóxicas de coidado da biodiversidade
Terminou (acábase) a tempada e o momento do tomate gustaríame aproveitar para traer a estas páxinas as preocupacións e rabias deste verán.

Meñique de escudo xaspeado
Turista non convidado
Foi vista por primeira vez en 2016 nos Países Cataláns. Dous anos despois, en 2018, os entomólogos Xanti Pagola e Imanol Zabalegui deron a coñecer a súa presenza en Gipuzkoa. E tamén nomealo en eúscaro! Pasaron uns anos e non vou dicir que nos afixemos a velos entre nós,... [+]

2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Voda de Gintonika
Foi onte á noite. A familia sorbía gintonic. Hai moito tempo que me divorciei da gintonica. Gústanme moito os guisantes, os dentes moi mollados, pero non podo beber as tónicas, demasiado doces e demasiadas pompas groseiras.

Denuncian a unha presentadora e humorista por agredir a varias mulleres
"É de Oñati, ten un gran carisma e ten un gran apoio social", sinalaron nun escrito, que se difundiu a través dunha nova conta nas redes sociais. Mozos de diferentes lugares reuníronse para denunciar a agresión. EITB suspendeu preventivamente o programa no que aparece esta... [+]

2024-11-30 | ARGIA
O Consello reivindica en 2025 “a necesidade de iniciar o camiño da emerxencia lingüística á forza”
O Consello de Euskalgintza fixo pública unha declaración de Larrialdi á forza en vésperas do Día do Eúscaro. O 2025 será "un ano para pór na dirección correcta" o proceso de normalización e revitalización da lingua vasca. Neste sentido, consideraron que a primeira... [+]

Por que ir a Durango o 7 de decembro?

O Consello de Euskalgintza está a alertar da emerxencia lingüística que estamos a vivir nas últimas semanas. Pasaron bastantes anos desde que se empezou a describir a situación do proceso de revitalización do eúscaro no cruzamento, na rotonda, no inpasse e con palabras... [+]


A zona de Imarcoain, que recollerá residuos da Comarca de Pamplona, sobe un 33%
A Mancomunidade da Comarca de Pamplona aprobou este xoves a modificación do proxecto do Centro de Residuos de Imarcoain, que prevé que a infraestrutura comece a funcionar o 21 de xaneiro de 2026.

O alcalde de Tudela presenta os orzamentos coa canción dun grupo neonazi
O grupo neonazi é Estirpe Imperial, polas letras fascistas e racistas que utilizan o que se fixo popular entre outras cousas.

2024-11-29 | Axier Lopez
PNV, PSE e pp queren protexer ás cruces católicas dos montes como "parte da cultura e os costumes vascos"
A Comisión de Cultura das Xuntas Xerais de Gipuzkoa, cos votos a favor do PNV, PSE e PP, acordou no pleno do 22 de novembro instar o Goberno Vasco a que estude as posibilidades de protexer as cruces “tan significativas na cultura vasca” e os “costumes” ao redor das... [+]

Eguneraketa berriak daude