2004ko urtarrilaren 25ean, Opportunity robotak lanari ekin zion Marteren gainazalean. Lehenik Arrano izeneko kraterra aztertu zuen, eta ondoren Victoria kraterreko harkaitzak ikuskatu zituen.
Azkenaldian Endeavour kraterrean kokatu da Opportunity. NASAk jakinarazi duenez, Marten daramatzan hamaika urteetan maratoi baten distantzia (42,195 kilometro) ibili da robota. Lurretik at inoiz robot batek egindako distantziarik luzeena da, eta hori ospatzeko, espazio agentzia estatubatuarrak zortzi minutuko bideoa sareratu du. Opportunity-n kokatutako lau kameretako irudiak ikus daitezke bertan, bai Marteren gainazaleko panoramikak, hala nola robotak bidean topatutako oztopoak.
NASAk adierazi duenez robota egoera onean dago oraindik, baina baditu arazo informatiko batzuk; memoria arazoak, zehazki. Gauero ezabatzen omen du bildutakoa, baina hori ez omen da larria aurrez Lurrera transmititzen duen bitartean.
James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]