Frantziako Inserm institutuko ikerlari talde batek LED gailuen, telefono eramangarrien eta ordenagailuen monitoreetako argiek gure osasunean duten eragina aztertu du.
Esan dutenez, XX. mendearen hasietarik gaur arte lo gutxiago egiten dugu gauez, ordubete eta bi ordu artean hain zuzen ere. Mende honen hasieran, pentsatzen zen arestian aipatutako argi motek ikusmenari baino ez ziotela eragiten, baina 2002. urtean erretinan aurkitutako melanopsinazko zelula ganglionarioei esker, egun badakigu argiak ikusmenean ez ezik loan eta aldartean ere badituela eraginak.
Argiaren aurrean era desegokian egoteak gure erloju biologikoaren sinkronizazioa oztopatzen du. Claude Gronfier ikerlariaren arabera, oheratu baino ordu erdi edo ordubete lehenago urrundu beharko ginateke gure gailuetako argitasunetik, eta argia behar izanez gero, halogeno erakoa eta laranja kolorekoa aukeratu.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Estas foron as miñas últimas palabras cando fómosche, collidos da man no teu profundo soño respiratorio. O teu corazón quedou para sempre sen unha dor especial, sinxelo, digno. Como vostede queira e esixa. Como queiramos e respectamos.
Xa un mes antes da chegada do... [+]